Per la democracia Defensem les nostres institucions, mobilizaziñoi BARTZELONAn

Gaur eguerdixan BARTZELONAn ein dan mobilizaziñoin barrixe bixalduzku gure herrikidik (MIRENek). Hauxe idatzi dozku:

“Gaur goxin Bartzelonan urtendou atzea be kalea. 300dik gora hautetsi daz inputatute (gehixenak esteladak iseitxearren udaletxetan) eta eurai babesa eta laguntzi emoteko eta albun gazela ta eztazela bakarrik esateko. Hamendik aurrea, dazen modun gauzak, sarri urtenbikou kalea, bañe prest gaz.”

1

2

3

4

5

GREZIA aldetik mezu argixe, OPEN THE BORDERS, AHLAN WA SAHLAN, MUGAK ZABALDU!!!

Ezta egun egokixena gaur. DONALD TRUMPek irabazi dau hauteskundik Estatu Batuetan eta honek mezo argixe zabaldu dau ERREFUXIATUK KANPOA esanaz, bañe guk beste hau esaten dotzau.

Idatzi hau OIHANA GOIKOETXEA OSA erizain Ondarrutarrak bixalduzku GREZIA aldetik:

oihana-goikoetxea-osa

m

mmm

mm

Greziako errefuxiatun kanpamentutatik:
Softex, Vasilikas, Derveni, Sinatex, Sindos Karamanli, Nea Kavala, Cherso, Kalahori, Fracaport, Vahichori, Elpidia … Egun batzuk pasa diz  kanpamentuk bixitxaten hasi giñanetik, euran seme alaban lelengoko bixotz taupadak ekografixan ikusieran irribarrik erregalatezkuzen emakumik ezautzen gazenetik.
Egun batzuk pasa diz ondala bost hillabete ezautu nitxuzen Aia eta Usman topa nebanetik, Idomeni eta Eko-ko geure umik. Edo familixa Kurdu, apirillearte eztakarrena asilu eskatzeko bigarren elkarrizketi; esanez eztala arazo bat, familixa guzti batea dalako.
Egun batzuk pasa diz Moha ezautu nebanetik, palestinatik etorri dan lagun eta itzultzaile ezin hobi. Beratxik ezpazan ixango Rowing Togetherreko lana ez zan ixango posible aurrea eruti.
Egun batzuk pasa diz konturatu nazenetik jentik eztakarrela lengo jakinmin bardine galdetzeko nungu zazen edo umik eztatozela lengo energixa bardiñaz jolastea.
Baakixue zeatxik?
Gaurko egune, atzoko eta bixarko egunan bardiñe dalako.
Pentsaten jarteko momentu de.
Konturatzen gaz benetan zeatxik dazen hamen?
Konturatzen gaz benetan zeatxik laga dotxuezen euran biximoduk atzin?
Konturatzen gaz GERRAk atxik datozela? Edo euran herrixetan ZAPALDUTE dazelako?
Konturatzen gaz etorkizune idazteko aukeraik ezgazela emoten?

Eta ZEU ixango baziñake egunerokotasune halako haima baten etxen dabena, ZER?

Ordun, ze ein neike? Diru nahi dot emon, jateku eta erropak batukou, medikamentuk bixaldukou…primeran! Baine baakixue ze? Amen bir dana, mugak behingoz zabaltzi de.

OPEN THE BORDERS!
AHLAN WA SAHLAN!

ONDARRUtik SAHARAr kanpamentuta elkartasun biaji

Aupa! Ondarruko gazte talde bat ga eta abendun urteroko elkartasun karabanan jungo ga TINDUF en (ALJERIAn) kokatute dazen Saharar kanpamentuta . Biajin helburu geure buruk bertako egoeriaz kontzientzixa eta beste bixitxeko era bat ezautzi  (kulturi, ohitxurak, 40 urteko borroka nekagarrixe…) eta batez be Ondarrutik pertsonako erun geinkezen 30 kg ondo aprobetxa eta ahalik eta beharrezko gauza gexen eruti de kontun eukitxe bertako osasungintzan dazen hutsune handixak,errez osatu leikezen gaxotasun sinplik baine medikaziñoirik eztalako osatzeko eziñezkuk dizenak eta abar luze bat.

Horreaz lotute abendure bitxartin hainbat ekimen eingouz proiektu honek sostengu ekonomiko autogestionau bat lortzeko(kontzertuk, bazkaxe, errifak).

HERRIKO TABERNETAN RIFAK DAZ SALTZEN €1 en TRUKE! SARIXAK:1.Bi lagunentzako afaxe 2.euskal produktu ekologikukin osatutako otar eder bat.
(Saridunan zenbakixe kartel eta sare sozialetan esango dou AZARUN 1 in.)

1

SAHARA HURRA!
GORA HERRIXAN ARTEKO ELKARTASUNE!

Gaur DIADI (ABERRI EGUNE) ospatu dabe KATALANAK

Atzo illuntzin MIRENek bixalduzkun idatzi hau BARTZELONA aldetik:

Urtero latxeik, hamen gaz DIADA- ABERRI EGUNEn bezperan. Marxa de Tortxes etxen. Ongo urtin leko barri baten be eindde. SANT BOIn ( Bartzelonatik urrin dan herri bat) ta ongo urtin da 40 urte einzana lelengoko diskursu independentistin urteurrena. Ta handik, gero, FOSSAR DE LES MORERES, gudarixak dazen lekun batu gaz.

Aurtengo urtitan latxeik, batugaz betikuk, hamen dakazue zelan hasten dan arratsaldi; lelen batu ta dantzan ein, gero estaladi natural ipini, kandelak biztu ta oñez hasi… lelen Sant Boi ta gero Fossar. Hamen dakazuez ekitaldiko argazki batzuk:

z

zz

zzz

zzzzzzzzz

Visca Euskadi, Gora Catalunya.

Berak  ez bixaldu arren, guk beste argazki honek eskuratu douz (bera tartin dala) gaur bertakuk.

xxxxxx

xxxxx

 

TURRUNE SARAJEVOn (BOSNIA)

Handik bixaldusku argazkixak oporreta jun dizen herrittarrak eta honekin batea lau lerro idatzi dosku:

1SARAJEVOa bixitxi einddou uztailin, eta harritxute geatu gaz hamen topa douenaz.Kontrastez betetako herrialdi de BOSNIA: mezkitak eta sinagogak, elixa katolikuk eta ortodoxuk, danak alkarren albun. Yugoslaviako komunismu faltan botaten dabenak topa douz, eta kapitalismuaz diru eindaben aberats barrixak be bai. %45eko langabezixi da, eta pobrezixa asko ikusten da kalitan. Eraikiñetan on dala 20 urteko gerrin aztarnak ikusten diz, eta jentiaz berba eineran igarten da orduko gorrotuk ondiokan bixik dazela. Baki egunero landu bir ixaten daben oreka ahul bat da hamen. Alkarreaz bixitxen jarraitxu ahalko daben ala ez, etorkizunak esango dau.

3

Munduko txapeldunai harreri Alde Zaharrin

5

6

7Gaur arratsaldin eitzau ongi etorrixe ERRUSIA aldetik etorri dizen abeslaxai. Jente mordu batu gaz bertan eta IÑAKIk (udaleko kultura arduradunak) eitze anfitrioi lana. Herrixe asko pozturela euran garaipenaz esatze ekitaldi hasieran, gero Botxek eta Iñakik pare bat bertso botatze eta amaitzeko UNANUE KAMARA KORALeko zuzendaxak (ESTIk) berba eindau eskerrak emonaz eta bertan bixi ixan dabenaz.

8