Memoixi astintzen. 1975-09-01!

Memoixa historiku jaso ta zabaldu nahi dou, ta hori dala ta Ondarrun eta Ondarrutarron kontuk zabaltzen jungo gaz lantzin lantzin. Hamen hasieraku.

Gaurko egunez 1.975in. Artxibuk arakatzen ibili gaz ta on dala 49 urte zer gertaten zan herrixan jasota gelditxu de herriko artxibun (kuriosu de, sasoi hartako aguazillan jefiai (CANTERA jaunai) esker dakauzela idatzi honek). Urte hartan pil pillin euan TXIKI eta OTAEGIn juzixu eta beti lez Ondarrutarrok ez gaz geldik egotekuk ta Kalea urten beharra ikusi gendun mutil bixan herixotz zigorran kontra.

44 urte eta gero ANGEL ETXANIZ OLABARRIA gogun!

44 urte pasa diz Ondarruko herrixai sekule ahaztuko ezgakon gaba horretatik. Kanpai eta turrun hotsa, giro nahasixe, lehenengoko manifak, jenti kalin… Angel Etxaniz edo herrixan ezaunaua ixan dan hogetahamalauko Angelei 1980ko abuztuko gaba honetan kendutzen bixitxi estatun aginddupin biharra etxen ben mertzenaxo faxistak. 

Herri Batasunako militanti, Aurrera kirol elkarteko kidi, herrigintzan pixo handixe eukan pertsoni… ezkertiarra eta abertzali. Errepresiñoi lehenengoko pertsonan ezautu ban Angelek, atxiloketak, torturak, negozixuai erasuk… eta berak esaten eban modun «DEMOKRATAK» kendutzen bixitxi.

Goxan ikusi leiken modun, urte luzez Ezker Abertzaleko ekimen ezberdinak (Eskuorrixak, ekitaldixak, oroigarrixak, kartel informatibuk…) ez dabe laga Angelen memoixi galtzen. Horretan jarraitxuko dou, memoixa kolektibu idazten eta geure jenti memoixan bada be hilezkorra etxen!

Ta ez gaz ixan bakarrak egun ta gertaera hura gogoratu douenok (34an gaur bertan atatako argazkixak diz behian ikusiko dozuenak), Posta elektronikoz jaso douz, mille esker. Ahaztu inoiz EZ!

Bi handi Itxurribarriko paretin!

Astin konturatu gaz Itxurribarriko paretin agertu dan margolanaz. FIDEL CASTRO RUZ eta IMANOL ORUEMAZAGA BASETA agertzen diz bertan ta ixenburu hau ipinitze lanai: IRAULTZAILE BI berbetan. Guk ez gendun ezautu FIDEL bañe bai IMANOL, ta baieztatzen dou iraultzalle handixe ixan zala. Bakotxa beran mallan, batek Ertamerika osu irauli ban ta bestik herri xume hau (Ondarru). 1956xan etorri zan gure herrire elixako organista latxeik, herrittarrakin bat eiban eta herri-harru bihurtu ban bixi gazen tokixe. Sasoi hartan gertaten zin injustizixa desbardiñai aurrea ein (herri eta Euskal Herri mallan) ta komunidade sendo bat martxan ipintxi lortu ban. Frankismo garaiko agintarixai aurre etxi toka gakon, eleiz atzerakoi batei be pilak ipinitzan, indar okupatzallik jo puntun ipini ben (hartzi toka gakon)….ez euan IMANOL gelditxuko banik. Herrigintzan sartu zan buru belarri (hizkuntzi bultzatzen, langillin aldeko aldarrixak zabaltzen, kulturiai oiñarrixak ipintxen, hezkuntzi zutabe lez hartzen, memoixa historiku azalerazten, herrixe udalea zuzentzen…), danin ban parte.

Ez zatxuau ahazten IMANOL ta zuk lagatako ondari jaso ta zabaltzen ahalegindduko gaz. Hain matxe zendun herri histoixi gorde zendun urtitan toki ezberdiñetan (garai gogorretan be bai), zenbat kuartilla bete zenduzen ezta kontateik (beste asko erre bihir ixan zendun), dokumentu, liburu, esku orri, kartel, argazki… Guk hor jarraitzen dou altxor hau zaintzen ta gehitzen TXIKIA abestixak esaten daben latxeik, gure haurrek biharko ikastoletan haien izenak abestu ditzaten!

49 urte eta gero KOLDO ARRIOLA ARRIOLA gogun!

1975. urteko Maxatzan 23tik 24re bitxarteko goxaldin institutuko ikasle talde bat kurtso bukaerako afatxatik 34re ixuzela, Guardia Zibilan koartel paretik pasaten zin bitxartin, txakur batek Koldo Arriolai koartelea sartzeko aginddu emotzan. Koartel madarikatu horreta sartu eta segundu gitxire entzun zan 19 urteaz Koldoi bixitxi kendutzan tirun soinu. Plastikozko poltsa baten sartu eta zamarran kamioin altza eben Koldo kanposanture. Familixiai ixe argirik esan ez eta handik ordu batzuta lortuben euran semin gorputze etxea eruti…

Hilketa hau inpune gelditzeko ahaleginak hasiera hasieratik ixan zin nabarmenak. Koldon ama Zelestina beran lagun bateaz koartelea jun zanin Hidalgo kapitxanak baieztatu eutsen Koldon hilketi eta Imanol Oruemazagak 2000. urtin batutako testigantzetan Koldon ama koartelea lagundu banak hauxe diño: «Cuando pedimos mas precisiones, se nos dijo que iba cantando en voz muy alta y que al llamarle atencion había respondido groseramente. Despues de entrar, según la versión policial, Arriola habría empujado al guardia civil y como consecuencia del empujón el arma habría disparado. Solo había sido un tiro, pero le había matado al chico instántaneamente.» Hauxe ixan zan bertsiñoi ofizialan eta guzurran hasieri.

Gure betebeharra dou, bertsiñoi ofizialak ezkutun eta inpune mantendu nahi ixan daben histoixin zati honek lantzi eta egixe azalea ekarti. Estatun eta inddar polizialan gehigikerixan ingurun geure memoixi ez badou lantzen, beste batzuk eurana inposatuko dosku!

Itoiz musika taldik “Hilzori II” abestixe eskeini dotsan euran ikaskidi ixan zan Koldoi.

1976an Gasteizen eraildako langilik omentzeko ekitaldixe gaur eguerdixan!

Urtero lez, Ondarruko LAB sindikatuk eta ERNAI gazte antolakundik 1976ko Martxoak 3an Gasteizen polezixik eraildako langilik omentzeko ekitaldixe antolatu dabe. Gaur (Martxoak 3) 13:00etan Monolitun.

Garai horretan burrukatu eben eta langile klasin alde lortutako guzti aitortu eta amesten douen Euskal Herri sozialista, feminista eta euskaldune eraikitxen jarraitzeko langile guztion batasune aldarrikatuko da.

Ekitaldixaz gain, Martxoak 16an “Martxoak 3” elkarteko kide batek hitzaldixe eskeiniko dau ALAI tabernan.

*Hitzaldixan inguruko informaziñoi gexa aurreraua argitaratuko dou.

IMANOL LERTXUNDI KALTZAKORTA «PORRU» gogun 29 urte eta gero!

Urtik aurrea duz bañe memoixi hor geatzen da. 29 urte pasa badiz be eztou ahazten zelan jun ziñan gure artetik. 1995 otsailan 9 zan eta Sanjuan txurru aldin Amnistiko ekitaldi baten deixe etxen euazen bi lagun identifikatu nahixan ebizen ertzain kotxe patrulla bateko kidik, hori ikusiaz beste herrittar talde bateaz esku bat botatea jun zin bi gaztiai eta hor hasi zan dana, saka, ten, porrak kanpoa, tentsiñoi, kargi…. horren ondorixoz bixotzekuk emon ta hil zan Imanol.

Beran azkanengokotako berbak honek ixan zin: «Nire seniden bat hor eongo balitxake gustatuko lestake jendik laguntzi. Horretxeatxik na neu be hamentxe laguntzen!»

44 urte eta gero FRAN ALDARONDO BADIOLA gogoratzen dou!

Datozen belaunaldixai FRANen bixitxin ingurun jakin nahixe biztuti de artikulu honen helburu.

Wikipediak argitu dabena FRANeatxik:

Francisco Aldarondo Badiola, (OndarroaBizkaia1949ko irailaren 7a – IzaskunGipuzkoa1979ko urriaren 17aETA eta Komando Autonomoak erakunde armatuetako kidea izan zen. 1977ko Amnistia dekretuaren ostean kalera irten zen azken euskal preso politikoa izan zen. 1979ko urriaren 17an Guardia Zibilak Izaskungo baserri batean inguratu eta tiroka hil zuten.

Ondarroan jaioa, hiru seme-alabetako bigarrena izan zen Fran Aldarondo. Lorentzo Aldarondo eta Lorea Badiolaren semea. Aita arrantzalea, ama arrain saltzailea ofizioz. Itxasoari lotutako familia batean hazitakoa zen Fran.

1951ako martxoaren 14ean, artean berak bi urte zituela, aitak ezbehar bat izan zuen itsasoan beharrean ari zela San Candido baxurako arrainontzian. Itsasoak eraman zuen. Eta haren amak, Loreak,  hirugarrenaren esperoan egonik, egoerari aurre egin behar izan zion arrain saltzaile, Ondarroan arrantzatutako arraina Markinako kaleetan salduz.  Itsasoan galdutako arrantzale baten seme izanda Sanlucar de Barramedako Itsasoko Umezurtz eskolan izan zuen aterpe haurtzaroan. Ondoren, Madrilen Josulagunen ikastetxe batean egin zituen ikasketak eta azkenik, “Maisutza industriala” ikasi zuen Arrasaten. Gustuko zituen futbola eta mendia. Aurrera futbol elkartean aritu zen eta baita mendi irteera askotan parte hartu ere.  Hemeretzi urte zituela hasi zen lanean, kaian eta, geroago, Markinako Esperanza y Cia arma lantegian arituko zen, tornoan.

Sasoi hartako egoera puri-purian bizi izan zuen Franek. Frankismo garaia bizi izan zuen Ondarroa bezalako herri bizi batean. Berehala lotu zen borrokara. Mendi irteerak, futbola, euskalduntasunaren berpizkunde garaia… kontzientzia politiko eta herritarra hartzen joan zen bere lagunekin batera.

 

Ezagutzen zutenek, ETA erakundean 1972an sartu zela diote. Geroago, 1974ko zatiketaren ondoren, ETA(pm)-ra lerrotzea erabaki zuen. Guardia Zibila Fran atxilotzen saiatu zen 1975eko apirilaren 25ean. Haren etxera jo zuten baina Franek etxeko leihotik ihes egin zuen. Ipar Euskal Herrian ihesean zela sumatuko zituen gerora zuzendaritzaren eta Berezienartean izango zen barne liskarrak.

1977ko martxoan, ETA(pm)ren zuzendaritza Espainiako Gobernuarekin negoziatzen ari zen bitartean, Guardia Zibilak automobil bat gelditu zuen Itsason (Gipuzkoa) jarritako kontrol batean. Autoan hiru bidaiari zihoazen Sebas Goikoetxea (Ibarrakoa), Nikolas Mendizabal Zaharra (Zaldibikoa) eta Fran bera. Lehen bi kideak tiroketan erail zituzten eta, Aldarondo, arin zaurituta atxilo hartu zuten[1].

1977ko martxoaren 8an atxilotu ninduten Itxason. Tiroka jardunean zauritua izan nintzen balaz. Bala batek ukitu txiki bat egin zida bizkarrean eta beste batek ezkerreko oina zulatu zidan behatz txikiaren gaineko aldetik sartuz eta orpotik ateraz

Martuteneko espetxera eramango zuten ondoren baina, horren aurretik, tortura bizi izan zuen sei egunez. “Inoiz, sekula, ez nuen pentsatu ere izan halako egoera eta sentsazio ikaragarririk izan eta gerta zitekeenik”.

Egun horietan zehar bizitako testigantza ikaragarriak jasoak daude:

Uniformedunak batzuk, paisanoak besteak, nonahitik kolpeak jaurtikiz gorputz osora (…) nire oroimenean erdi erotua, txoratua bezala ikusten nintzen (…) Tortura honek ez du neurririk, pasa ezik ezin esan, ezin pentsa, hango larri une beltzaren salbajismoa”.

Martuteneko kartzelan preso egon zen garaian buru belarri aritu zen preso sozialei laguntzen, garai hartan, COPEL koordinadoran antolatuak zirela. Franek eskakizunetan inplikatu eta elkartearekin bat egin zuen. Besteren artean, protesta batean, koilaratxo batzuk irentsi zituen, hil artean barruan izan zituenak. Babes ekimen honen ondorioz 26 egun ezarri zizkioten espetxeko zigor ziegan.

Espetxetik irten zenean ETA eta COPELen pegatina bana zeramatzan paparrean. Bertan egin zituen adierazpenetan argi ikus daiteke bere jarrera: “Ez du axola azpen preso politikoa izatea. Oraindik preso sozialak falta dira, marjinatuak; lanerako amnistia eta erbesteratuak itzul daitezen segurtasuna ere falta dira. Batzordeetan lanean jarraituko dut, baita COPEL laguntza batzordean ere amnistia osoa, askatasun osoa, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu arte”[2].

1977ko sasi amnistiaren azken preso politikoa izan zen Fran. Urte bereko azaroaren 13ko Egin egunkariko izenburuetara ekarri zituzten horrela bere amaren hitzak “La amnistía que no llega ¿Por qué no liberan a Fran Aldarondo?

1977ko martxoaren 11n atera zuten amnistia dekretuak urte hori baino lehenagoko auziei soilik eragiten zieten. Eta beraz, espetxean ziren euskal preso politikoak kalera ateratzen hasita, Fran Aldarondo azken preso politikoa izan zen garai batez.

Euskal Herriko txoko ugarietan kanpaina eta mobilizazio handiak egin ziren haren askatasunaren alde, bereziki bere jaioterrian, Ondarroan. Eragile politiko andana bat batu ziren bere askatasunaren aldarrietara: Liga Komunista Iraultzailea (LKI), Euskal Iraultzarako Alderdia (EIA), Euskadiko Mugimendu Komunista EMK (MCE)Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia LAIA, Euskal Herriko Karlista Alderdia EKA, Gazteria Abertzale Iraultzaile GAI, Euskaldiko Gaztedi Abertzaleen Mugimendua EGAM , IT, GKL, EGG, CC.OO. …

Eta ekimenak ere, anitzak izan ziren: sinadura bilketak, 2.000 herritarrek parte hartzen zituzten asanbladak, manifestazioak, itxialdiak… Greba orokorra deitu zen Ondarroan Azaroaren 26rako eta bai bete ere. Herri osoa geratu zen. Lantegi, denda eta taberna guztiak itxi ziren.

Alamedan atatako argazkixe da azpixan ikusiko dozuena (1977)

1977xan ein zan manifestaziñoiko irudixe da azpiku (amak daru FRANen argazkixe)

EGIN egunkariko orrrixe da azpixan ikusiko dozuena (1977-11-26)

FRANen aldeko manifestaziñoi eiben LONDRESen 1977xan, tartin hainbat herrittar.

Zahar ta gazte, FRAN ETXERATZIN ALDE

Ta halako baten FRAN askatu ben

Azkenik abenduaren 9an kaleratu zuten[3]. Ondarroan harrera jendetsua egin zioten: milaka lagun bildu ziren Aldanondori ongi etorria egiteko.[4].

Neguaren atariari dagokion eguraldi ilun eta itsusia, euria ere bai tarteka. Kopetilun eta lainotsu itsasoa, kaioak lehorrean, patxadatsu batzuk hondartzan, zelatari besteak elizako gailurrean, ibaian gora eta behera hegan.

– Itsaso txarra… denboralea gaur arrantzaleentzat- diozku arrantzale zahar eta goiztiarrak.

Lehorrean gauden ondarrutarrontzat ordea, egun distiratsu eta gogoangarria gaurkoa.

Eguerdiko ordu batean, jendez gainezka agertzen zaigu Arrigorriko bihurgunea. Herritar eta kanpotar, adin guztietako jendea, umeak gurasoen lepo gainean, txistulari, dantzari eta musika joleak… denak nahasiak. Denak adi. Alaitsu eta urduri.” Idatzita utzi du Imanol Orumezagak egun hartako testigantza.

“Fran herriratu zaigu!” Gipuzkoatik sartu zen Aldarondo herrira, turrun hotsak entzuten ziren artean herri osoan. Kresala Kultur elkarteko dantzariak aurretik bidea irekitzen, Jo ta Apurtu kuadrila atzetik alaitzen, eta bera erdian, irribartsu bezain lotsati, 2CV baten gainean etxekoez inguratua. Leiho eta balkoietan ikurrinak, ongi etorri mezuez eta mezu politikoz betetako oihalak nonahi: Fran herria zurekin, borrokalariak zuen zain gaude, denok bat herri baten alde, exiliatuak etxera amnistia orokorra, mugaren bi aldetan dugu aberria, zu eta gu Herriaren alde…

Herri osoak txalo, oihu eta abesti artean hartu zuen Aldarondo. Eta herria osorik zeharkatu zuen kalejirak. Une hunkigarri asko bizi izan ziren. Horietatik bat izan zen Kanttoipe kalean gertatutakoa. Autoa gerarazi eta bertan zen etxe batera sartu zen. Miren Arantzamendi Mugartegiren bizilekua. 63 urteko emakumea ohean aurkitzen zen, egun batzuk lehenago Franen askatasunaren alde Donostian egindako manifestazioan poliziak emandako gomazko pilotakada baten ondorioz. Hari besarkada bat ematea izan zen Aldarondoren nahia. Herriaren aurrera heldu zen jada jendez lepo zegoen enparantzara. Omenaldia egin zioten herritarrek.

Amnistiaren Aldeko herri batzarreko partaide batek hitz hauek jarri zituen zorrotz “Amnistia ez da osoa oraindik. Azkena irten da, baina nork bermatzen du gaur edo bihar bertan preso gehiago egongo ez direna?”. Jakin gabe, hurrengo egunean bertan, beste herritar bat atxilotuko zutela. Gaizka. Megafoniatik Gora ETA esateagatik. Libre utzi bazuten ere, gutxira ikusiko ziren berriz espetxean betetzen hasten [5].

Aldanondok omenaldia eskertu ondoren gogoan izan zituen Sebas Goikoetxea eta Nikolas Mendizabal Zaharra, iheslariak, preso sozialak eta borrokan hildako guztiak. Minutu bateko isilunea egin zuten hauen oroimenez, eta Eusko Gudariak abestu zuten.

Umetxo, ba al dakizu esku hori norena den? Euskadiren eskua duzu, zu handitzen zarenerako hobea eta librea izan nahi duen euskadiren eskua. Eta hik Fran, ba al dakik eskutxo hori norena den? Etorkizunaren eskua duk. Umetxo baten etorkizunak diktadura osoa merezi du” Egin egunkarian argitaratua.

Harrera egunean, herriko kaleetan barrena eta, herritarren txalo artean, errealitateaz jakitun zen Aldarondo. Bere gertukoek adierazia bezala, giroa bero, burua hotz. Jakin bazekien orduko herriratze hori Euskal Herriaren, eta modu berezian bere herriaren, lorpen bat izan zela. Frankismo osteko lorpen horiek (ikurrinaren legeztatzea, alderdien erdi legeztatzeak, askatasun haize horiek…) onartuta ere, egiteko asko zegoenaren ustea zuen.

Martuteneko espetxean zela, Azkoitiko Frantzisko Xabier Larrañaga Peru preso politikoarekin harreman handia egin zuen eta,  1978 aldera elkarrekin sartu ziren Komando Autonomo Antikapitalistetan.

Guardia Zibilen tiroek hil zuten Aldarondo, 1979ko urriaren 17an, 30 urte zituelarik. Tolosatik hurbil aurkitu zuten haren gorpua, Izaskun auzuneko Maita Goikoa baserriaren inguruan.

Guardia Zibilaren 522. komandantziak emandako agiri baten arabera, Aldarondo «ihes egiten saiatu zen leiho batetik ateraz, eta granada bat jaurti zuen, taldeko agente batzuk baserria miatzen ari zirela irrati-igorle ezkutu baten bila».

Lekukoen bertsioa, aldiz, erabat ezberdina zen: «Hamabi eta erdiak aldera tiroketa handi bat entzun genuen, eta goialdetik gorpu bat amiltzen ikusi. Baserritik hurbileko belaze batean gelditu zen, artean bizirik. Behean gelditutako guardia zibil batek, hurbildu, eta tiro egin zion berriro». .[6][7]

Fran Aldanondoren gorpuak hamabost bala zulo zituen, gehientsuenak bizkarraldean. [8][9]. Nortasun Agiria aldean eduki arren Gobernuak ez zuen haren nortasuna adierazi, Egin egunkariak publiko egin zuen arte.

Lagunak idatzitzen olerkixe

Urtez urte gogoratu ixan dou gure herrittarra, han eta hemen

*Argazkixak, egunkari zatixak, pegatinak, oroitgarrixak, kartelak…. Ondarruko Ezker Abertzalik dauken artxibutatik atatakuk diz.

Irailak 27 (eguaztena) ekitaldixe Alamedan, INDEPENDENTZIArako INDARRA lelopin!

1975ko Irailak 27 xan bi euskal militante eta estatuko hiru kide antifaxista hil zitxuezen Franco diktadorin aginduz. Urte hartatik gaur egunerarte, egun horretan gogoratu ixan douz borrokan jausi ixan dizen kide guztik. Lehen erdi ezkutun, gero erdi baimendute eta gaur egun memoixa historikun babespin, urtero etxen douen ekitaldixe eingou ongoxe eguaztenin arratsaldeko 7:30 tan, lelengo Alamedan ekitaldixe eongo da; eta, ondoren, monolito aurrin lore eskeintziaz amatxukou. Guk, GEURIK ez douz ahazten!