Memoixi astintzen, 1982ko Aberri egune ONDARRUn

Bi aste falta diz 2012ko ABERRI EGUNE ospatzeko, bañe gitxi ixango diz dakixenak orain dela 30 urte ONDARRUN ospatu gendule ta horren erakusle behean agertzen dizen argazkixak diz. Hasteko egun hortarako atatako pegata

Alameda aurretik Alde zaharreruntz manifi

Alde zaharrin pankarti iseitxe

Arta biden

San juan txurrun…..ta azkana Alamedan einddako ekitaldi politiku  hizlaxe ITZIAR AIZPURUA

Ondarrutarrak memoixi astintzen

GUK beti esandou, gure herrittarren alde infreñurarte juteko kapazak gazela ta esaldi hori baieztatzeko behean agertzen dan argazkixe da adibidi.Eztou LONDRES infreñuaz konparaten, bañe 1977ko azarun hara juti ba hoixe, ez euanela urrin.
Motibu, FRAN ALDARONDO, Ondarrutar petu, Franco garaiko azken presu kartzelatik irteteko falta zalako,ta ikusten dan latxeik BOBYN ondun ONDARRUKO EMAKUMIK ikurriñak eskutan agertzen diz. Ia ezagutzen dozuen.

Capitán Hidalgo torturatzailea hil da, hau be ohean

Zurrumurrua zena konfirmatu da: Ondarroako eta inguruetako torturatzaile handiena izan zen Capitán Hidalgo Guardia Zibila hil da, bere etxean, ohean hau be, epaiketa barik eta egindakoak ordaindu barik. Urtarrilaren 13an hil ei zen.

1970. hamarkadan ehunka ondarrutar pasatu ziren bere eskuetatik, eta denek tortura latzak jasan zituzten.

Torturatzailea Teniente Koronel izendatuta hil da, Espainiak bere borreroak ondo ordaintzen ditu eta. Torturatuek, ordea, justiziarik ez dute eduki sekula.

Baina, ondarrutarrok ez dugu ixilik egon nahi, eta Guardia Zibil horrek Ondarroan sortutako beldurra eta sufrimendua jaso eta salatu nahi ditugu.

Horregatik, herriko Garraxika elkarteak Hidalgoren eskuetan torturak jasan zituzten herritar guztiak gonbidatu nahi ditu euren testigantzak ematera, barikuan eta zapatuan, OHZren lokalean (lehengo Harzubi taberna, Ikastola kalean), 12etatik 14etara. Nahi duenak bere testigantza grabatu ahalko du, eta nahi duenak idatziz ere eraman ahal izango du bere historia.

Ondarrutarrok ez gaz ixilik geatuko!

URRIAREN 12a, “DIA DE LA HISPANIDAD”, ONDARROAN.

Gaur goizean esnatzerakoan, bat-batean burura etorri zait 1967. urteko urriaren 12a. Oroitzapen gazi-gozoz oroitu dut egun hura.

Halaber, Guardia Zibilen jaia ospatzeko, eguerdian, meza berezi bat eman zen Ondarroako parrokian. Meza horretarako, “Virgen del Pilar” irudia jarri zen aldare nagusiaren ondoan, Espainiako bandera bi zituelarik albo bietan. Garai hartan, egun horretan, urtero egin ohi zen bezala.

Arratsaldean, herritar baten hileta meza eman behar zen Ondarroako parrokian. Elizan sartzean, ikusi nuen bandera haiek aldare nagusiaren ondoan jarraitzen zutela. Bandera haiek toki hartan ikusteak hiletetara etorriko ziren herritar batzuengan sortu zezakeen amorrazioaz ohartutik, parroko jauna bera ohartarazi nuen bandera haietaz. Honek ez zuen aintzat hartu nire oharra. Eta hileten ordua gainean zegoenez, neronek agindu nion sakriatauari bandera bi haiek estali zitzala. Baita estali ere sakristauk.

Ondorioz, 25.000 pezetetako isuna jarri zidan Bizkaiko Goibernari Zibilak. Urte haietan abade batzuek egiten genuen bezala, nik ere nahiago izan nuen, isun hura ordaindu barik, hilabete espetxean egitea. 1968ko abuztuan Zamorako Abadeen espetxe berezian hilabete egonaz, ordaindu nuen isun hura.

Urteak iragan dira harrezkero. Hala ere, aurten ere hor darrai gaurko egunak, gorriz markatuta. Gaurko jai ofizialari ondarroarrek nola erantzuten diogun ikusteko garrez atera naiz kalera.

Hiru pankarta ikusi ditut herriko kale ezberdinetan. Hala nola, “U-12a. Euskal Herriaren zapaltzaileen eguna! Utzi bakean! Alde hemendik!” pankarta, Kofradia Zaharreko balkoian. “Hau ez da España! Jai arrotzei intsumisioa!” pankarta, Musika Plazatik zintzilika. Hirugarrena, San Inazio kalean zintzilikatuta: “U-12. Euskal Herriak ez du ezer ospatzeko! Jai arrotsein intsumisioa!”.

Gehigarri, borroka giro hau herritarrei helerazi nahirik, 11:30 megafoniadun kotxea kalerik kale Ibon Iparragirre herriko presoaren egoera larriaren berri ematen.

Dei hauei guztiei nola erantzun diegu ondarroarrok?

Egiten duen eguraldi eguzkitsuaz gozatu nahirik, Mari nire emaztea bere karrotxoan hartu eta Artibai ibaiaren albotik Kamiñazpiko parkeraino joan gara. Lau ikastetxe bidean. Itxita Institutoa, Zaldupeko eskola publikoa eta Txomin Agirre ikastola. Lanean Zubi Zahar ikastola.

Gero, eguerdian, Alde Zaharretik Itsas Aurreraino ibililalditxoa egin dut, zeintzuk denda dauden zabalik ikusteko asmoz. Egia esan Alamedara iritsi naizean, eguerdiko ordu batak eta erdiak jota zeuden (dendan ixteko ohiko ordua).

Nire txekeoaren emaitza: Lau denda irekita: “Zurrumurru”, “Aldatza”, Jose harategia Alde Zaharrean, eta “Surper-euro” txinoen denda Alamedan. Agian, beste dendaren bat irekiko zen.

Nire txekeoa oso partziala izan baita, esan dutanez.

Kale Handian zehar etxerantz nentorrela ezin bihotzetik kendu gaurko goizak utzi didan arantza mingarria. Hau al da gure Ondarru borrokalaria? Hau al da duela hilabete batzuk eginiko hauteskundeetan boto uholdea lortu eta Bildu Udalera eraman genuen Ezker Abertzalea? Gehiengo harrigarria emanaz eraman ere Udalera!

Honaino menperatu gaitu Ezker Abertzaleko kideok ere kontsumo-gizarteak?

Iraganera begiratuz, 1968ko hamarkadaz gogoratu naiz. Honelako “jaietan” egunkari espainolistak Alamedaren erdian erretzen zituzten ondarroar abertzale borrokalariek.

Baina begiratu dezagun aurrera. Hor daukagu gure Zubi Zahar ikastola. Duela 44 urte, Espainiako Gobernua gure umeei inposatzen ari zen hezkuntza espainiarraren aurka jeiki eta euskaran eta euskal kulturan oinarritutako hezkuntzari ateak ireki zizkion. Nolako baldintzetan borrokatuz, gainera! Eta egun ere, bide berari tinko eutsiz, jai arrotzei ere intsumisioa egiten ari zaiguna.

Gure umeak ditugu gure Euskal Herri aske baten oinarri eta itxaropena. Baina nagusiok ere, ez gaitezen mugatu geure umeak ikastolara bialtzearekin. Geuk ere, bakoitza geure mailan, izan gaitezen intsumiso jai arrotzei.

Eta zer esan Txomin Agirre ikastolaz. Hau ere, Zubi Zahar ikastolaren atzetik, sortu zen Ondarroan. Hau ere euskara eta euskal kulturan umeak hezitzeko asmoz. Baina ikastola honengandik ez dezagun itxaron lanik ez egitea honelako “jaietan”. Azken batean, umeak euskalduntzea, bai, baina ez ote da “estar cómodos en España” baita Ikastola horren arduradunen helburua ere? Zergatik ote gurasoek iritzi ezberdinak izan ditzaketen gaietan -aipatzen ari garan jaiaren kasuan bezala- beti agintean dauden lege eta arauetara makurtzen direla Txomin Agirre ikastolako arduradunak?

Euskal Herri euskalduna eta askea amesten dugun ondarroarrok, aurrera jai arrotzei boikota egiten, harik eta Euskal Herri bat eta bakarrak bere jaiak izendatzeko aukera izan arte.

Ondarroan, 2011ko urriaren 12an.

IRAILAK 27 GUDARI EGUNA 2011

Aurten ere Irailak 27an Gudari Eguna ospatuko da. 36 urte pasa dira Txiki eta Otaegi eta FRAP taldeko beste hiru pertsona (Jose Luis Sanchez Bravo, Xoxe Humberto Baena eta Ramón García Sanz) fusilatu zituztenetik.

Berain heriotzak gogoratzeko eta oro har azken urte guzti hauetan Euskal Herriaren aldeko borrokan bere bizia eman duten guztiak oroitzeko.

Oroimena, duintasuna eta borroka !!

eta ONDARRUTARRAK egun hori urtez urte gogoratu izan dugun eguna izan dela baieztatzeko hor behean ikusten den kartela adibide lez,  berau 1980koa da ta memoria historikoaren barnean kokatzen degu

Duela 31 urte hil zuten Anjel Etxaniz

Bihar 31 urte beteko dira Anjel Etxaniz ondarrutar abertzale hil zutela. Hilketa, Batallón Vasco Españolek hartu zuen beregain, baina heriotzaren inguruko zalantza asko daude argitu barik. Eta inor ez da kartzelatik pasatu Anjel hiltzearren.

Anjel oso pertsonaia ezaguna zen herrian. Gazte-gaztetatik mugimendu abertzale antifrankistan ibili zen, eta gero ere HBko militante izan zen. horretaz gain, kirolzale handia ere bazen. Bere familiakoen esanetan, ordu gehiago pasatzen zituen Zaldupen etxean baino.

Anjelek mehatxu asko jasotzen zituen bere militantzia politikoagatik; eta berak eta bere emazteak lan egiten zuten 34 Klubari ere eraso egin zioten behin baino gehiagotan. Egun baten, pertsona bat tabernako barrara joan eta lanean zegoen Anjel tiroz hil zuen. Tiroak entzun orduko Angelen emaztea balkoira atera zen (34 Klubaren goian bizi zen) eta ordurako Guardia Zibilak bertan ziren, inor baino lehenago. Bertsio ofizialaren arabera, Batallón Vasco Españolekoek hil zuten Anjel, baina sekula ez zen ikerketa ofizialik egin batailoikoak nortzuk ziren jakiteko. Sekula ez zen justiziarik egin Anjelen alde.

Baina guk ondarrutarrok ez dugu inoiz ahaztuko Angel, ezta berak egindako lan guztia ere.