Atzo herritxar batzuk Saturranea jun zin bertan dan oroigarrixe txukuntzea. Bide batez, lora eskaintza bat be eiben. Saturranen faxistan eskutan hilddako andra eta umik ez douz ahaztuten!
Memoria historikoa
Badator PLAZAGAIN 2012
Hasitxe daz PLAZAGAÑEko txoznako prestaketak. Aurten 29. urteurrena ospatzen dou. Zenbat lagunek ein ete daben bertan lan? Ez da jakitxeik! Aurten be beste hainbestek eingo dabe. Esku bat botateko prest bazaze hurreratu guregana, danontzako leku da, batzuk atun erreten, beste batzuk potuk garbitzen, mahaixak prestaten…
1983an atatako argazkixak diz behekuk, zenbat euri ein ete dau ordutik!
KOLDO ARRIOLAn erailketaren testigantzak
Gaur gabaz etb2n, poliziek erahildako ONDARRUTAR baten kronika
Gaur gauean 22:15 Etb2 kateak Por quién no doblan las campanas documentala emango dau. Bertan Jose Luis Altzalei agertzen da Koldo Arriolaren hilketa nola izan zen azaltzen
Nafarroako konkistaren mendeurrena gogoan, arratsaldin manifi IRUÑAn
Badator MAIATZAK 1a, munduko LANGILIN EGUNE
Egun bat baino gexa da, ta hona ailateko pilo bat borroka egon diz. Hamen azpixan agertzen dizen pegatak horren adibide bat baino ez diz. 1977xan ONDARROAKO ARRANTZALIK borroka gogor bat aurrea erun ben euran eskubidin alde, ta gutzako egun horrek gogorazi beharrekuk irizten gazkuz. Batzukatxik ez balitxake ondiokan prehistoixan bixiko ginake ta. Gure omenaldixe borrokalari haiei.
EGIARI ZOR Estatuek eragindako biktimen fundazioa. HILDAKO ONDARRUTARRAK.
“Egiari zor” estatuek eragindako biktimen fundazioa aurkeztu dute asteburuan.
Biktimak era askotakoak izanda be, hau da, torturatuak, zigortuak, zaurituak… Gogoratu nahi douz bereziki Estatuen errepresioagatik bizia galdu zuten Ondarrutarrak. Hauxe da guk eskutan dakauen zerrendi:
JOSE LUIS BAKERIZA LARRINAGA 1982/05/01 BAIONAN, ERREFUXIATUTA. Gaixorik.
JESUS MARIA ZUBIKARAI BADIOLA 1980/02/02 EIBARREN. Batallon Vasco Españolek tirokatute
ANGEL IBARLOZA ZUBIKARAI 1972/09/10 MAGETEN. Errefuxiatuta. Kotxe istripuan.
ESTEBAN MURUETAGOIENA SCOLA 1982/03/29 OIARTZUNEN. Guardia zibilak torturatua![Muruetagoiena,_Esteban[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/muruetagoiena_esteban1.jpg?w=636)
ANGEL ETXANIZ OLABARRIA 1980/08/30 ONDARROAN. BATALLON VASCO ESPAÑOLek tirokatute.
KOLDO ARRIOLA 1975/05/23 ONDARROAN. Guardi zibillak tirokatute.
FRANTZISKA SAIZAR URETA 1975/04/28 ONDARROAN. Bihotzekoak jota Guardia Zibilaren atxilotze baten aurrean.
FRANCISCO ALDANONDO BADIOLA 1979/10/17 TOLOSAN. Guardia zibilak tiroketa batean.
IMANOL LERTXUNDI 1995/02/09 Ertzaintza. Bihotzekoak jota ertzainen oldarraldi batean.
JOSE ANTONIO OTXOANTESANA LEJARDI 2009/06/25 MEXIKON. Errefuxiatuta. Gaixorik.
Bixar 39 urte beteten diz EUSTAKIO MENDIZABAL BENITO “TXIKIA” erahil zutela
ESTEBAN MURUETAGOIENAren heriotzaren 30. urteurrena
Esteban Muruetagoiena mediku ondarrutarra orain 30 urte hil zen Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu ondoren. Asteburuan bera gogoratzeko ekitaldixak ixan diz Oiartzunen ta hauetako bat, herriko anbulatoxun. Hamendik aurrea beran ixena erungo dau.
Ta ekitaldixai garrantzixe emotearren, ESTEBANEN matxe ixaban bi herrixetako agintari nagusixak egon diz, OIARTZUNgo alkati ta ONDARRUKO alkati
Ta bi agintarixak anbulatoxuko plaki ipini dabe atarixan
Azkanin familixik eskertzeko berba einddau
Badator 2012ko ABERRI EGUNE. Danok IRUÑA
Aste bete falta da Euskaldunak ospatzen douen egun handirako ta aurtengo deialdixe IRUÑAn ospatzeko ein dozku.
Ta nahiz ta bigarrenez agertu TURRUNIN oso esanguratsu de 1964ko ABERRI EGUNIN ondarrutar talde batek atatako argazkixe egun hori ospatzen (gogoratu, FRANCOren garai gogorretakuena zala), bañe halan da guzti han batu zile ta aldarrikapenez beteriko egune ixan zala.
GERNIKA, Juntetxe aurrin 1964-3-29. Besteak beste hor agertzen dizenak: Goxan ta ezkerretik eskuma:Joseba Arrizabalaga,Esteban Burgoa Arrizabalaga,Esteban Burgoa(aurrekun atxe), Kepa Arrizabalaga ta Barbare Arrizabalaga. Behean ta ezkerretik eskuma:Felix Beitia(Cano),Jon Iñaki Arizti,Arrixa,?,Luken Otxoantezana,Kepa Badiola(Sekun),Izaskun Sagasta,Ana Mari Aspiazu,Fidel Solabarrieta,Juan Gabika,Kexi, Iñaki Arriola,Sabin Etxaburu(Inglesa),ta Luis Mari Ituarte… Ta oso kuriosu re, hurrengo belaunaldixak jarraittu dabela balore berberai eusten, gogoratu bestela: Urtza, Argia, …









![Vaqueriza,_Jose_Luis[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/vaqueriza_jose_luis1.jpg?w=636)
![Zubikarai,_Jesus_Maria[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/zubikarai_jesus_maria1.jpg?w=636)

![Etxaniz,_Angel[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/etxaniz_angel11.jpg?w=636)
![Arriola,_Koldo[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/arriola_koldo1.jpg?w=636)

![Aldanondo,%20Fran[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/aldanondo20fran12.jpg?w=636)
![Lertxundi,_Imanol[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/lertxundi_imanol1.jpg?w=636)
![Otxoantesana,_Jose_Antonio[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/otxoantesana_jose_antonio1.jpg?w=636)





![aberri-eguna-gernika-1964-3-291[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/03/aberri-eguna-gernika-1964-3-2911.jpg?w=636)