Andoni Arrizabalaga Basterretxea (Ondarroa, Bizkaia, 1941eko abuztun 22a – Couloir Gervasutti, Mont Blanc, Frantzia, 1984ko uztailan 31). E,T,A, kide historiku ixan zan, Itziarren semea abestixan aipatzen dan torturatu dalako ezagune. Hauxe ipintxen dau Wikipedian ANDONIatxik.
Hiru aldiz atxilotu ben Francon diktadura garaixin. Lelengoko bidar, 1964an, pintada batzuk etxen atrapa benin eta beran esanetan hiru egunez torturatu ben Bilboko kuartelin.
Telesforo Monzónek idatzitako Itziarren semea abestixan aipatutako torturak, ordea, bigarrenez atxilotu benin ein dotzen Andoniai, 1968 xan.[1] Ondarrun atxilotu eta gero, zortzi egunez torturatu ben, lelengo Ondarruko pikolun kuartelin, Zarauzkun gero. Horren ostin Donostiko Antigua auzun euan Guardia Zibilan kuartelea erun ben, eta beste hamalau egun euki ben han.
Burgosko prozesu baino 14 hilabete lehenaua herixotza kondenatu ixan zan, molotov koktel bat hutsik euan Guardia Zibilan kotxe baten sartzeatxik. Zigorra kommutatu tzen. Azkanik, 1977an amnistia emotzen.















Elkarretaratzi ein dabe gaur goxin Donostiko epaitegi aurrin MUÑECAS Guardia zibilleko Kapitxanak frankismun torturatu zitxuen lau lagunek (tartin 3 ondarrutar) kerella salaketi aurkeztea hurreatu dizenin.Torturan kontakizune ein dabe laurak malkuk begixetan ezin eutzitxe egon arren. EGIXE eta JUSTIZIXI aldarrikatzen dabe bakarrik.



On dala 43 urte Gasteizko Zaramaga auzun gertatutako sarraskixe gogoratuko nahi dou ekitaldi xume bateaz datorren domekan. Orduko langillin borroki ekarriko dou gogora, “benetako aldaketa soziala, politiku eta ekonomiku” beharrezkuk dizela aldarrikatzeko. Gaur, atzoko latxeik, arrazoi asko dakau borrokan jarraitzeko. Horreatxik, aurtengo lelu ‘Etorkizuna eraikiz, bateratu, borrokatu eta aurrera egin’ ixango da. 76ko sarraskixak inpunitatin jarraitzen du. Egixe, justizixi eta erreparaziñoi aitortu baik ezingo dou justizixa sozial baten oinarritutako etorkizunik eraiki. 1976ko martxoan 3an hil zitxuezen langilin aldarrikapenak bixi-bixik daz ondioik. Eta haren bixotzan bor-borrai eusteko asmoz, domekan 13:00etan ekitaldi xume bat eingo dotzau Monolito aurrin “Atzo, gaur eta bixar; borrokik merezi dau! Gora langile borroka!”
1980ko otsailan 2 xan hil ben JHISA, on dala 39 urte.


