Urriak 26 (eguena) Ondarruko LAB kidin herri batzarra

Ondarruko LAB sindikatuk ohar hau pasasku:

Kurtso barri bat hastea guz eta ongun Ondarruko LABeko taldik, afiliatu guztikin asanblada egin nahi dau aurrin dakauena guztiokin konpartitzeko. Honako hauek ixango diz landuko dizen gaxak:

  • IX. Biltzar Nagusiko ondorixuk, batez be herrixetako antolakuntziai begire.
  • Ondarruko taldin aurkezpena
  • Lan osasune: hilleko azkan zapatuko ekimena
  • Zeintzu gai landuko beharko ban LABek Ondarruko herrixan zure ustez? LAB kidin batzara 2017-10-26
  • Gogoratu batzarra arratsaldeko 7 retan hasiko dala Ikastola kalea 2 behean (LABeko egoitzan). Zu behar  zatxuau, anima, etorri, parte hartu, iritzixak emon, ein….

 

Hamen datoz Sardiñak

Egun bat geatzen danin udazkenin sartzeko agertu diz lelengoko sardiñak Ondarruko portun. Santoñako txalupa batek Siempre Landerak ekarri dau 700 kaja eta erosli Mercadona supermerkau ixan da. Arrantzalik atunan kosteran badabiz be, estima handixe dauken arrain honen zain egoten diz sasoi hontan. Hamen gaurko irudi batzuk.

8

7

6

Maiatzak 1, mundu osoko langillin egune

Gaur langille gehixenok (Ondarruko portun ixan  ezik) jai egune dakau. Jai egune bañe batxe be borroka egune. Gaur egun bixi douzen bizi baldintzak ez diz jausi zerutik, BORROKA bidez lortu dizelako asko ta asko. Lagun batek irudi honek bixaldu dozkuz, ze sarritxan ez douz eurok kontutan eukitxen.

b

d

c

Gaztik be bat etorri diz gaurko egune BORROKAtzeko egune dala gogoratzeko eta herrixe apaindu eindabe euran kezkak azaleratzen.

3

5

2

1

HEZKUNTZA mundu hasarratute dabil azkan aldixan

Atzo Irakaskuntza publiku greban eon zan EAEn (Ondarrun, ZALDUPE Eskola Publiku eta Institutuko langillik ez zin biarrea jun) eta gaur Ikaslik planto eitze eskola jutiai. Ikastetxe publikotako langillik, lan baldintza hobik eta baliabide gehixaua eskatzen ta ikaslik LOMCE eta HEZIBERRIn kontra. Eguerdixan bai atzo ta bai gaur millaka lagun ibili diz hiriburutan manifestaziñoin, Ondarrutarrak tartin noski.Hamen dakazue Ondarruko IKASLE ABERTZALIK bixalduzkun pare bat argazki.

LOMCE EZ 2017-03-22 ONDARRUKO I A

LOMCE EZ 2017-03-22 ONDARRUKO I A 2

Abendun 6xan lanpostutan eon giñan

Klaro ba jai egunak matxe douzela, bañe EZ alboko herrikuk guri behartzen gatxuenak.Horren aurrin guk planto etxen dotzau.Konstituziñoi egune deitzen dotze españolak abendun 6ko jaxai (inposatuzkun jai egune dou).

1

Ondarrutarrok biarra etxen douen inguruko lantoki handixenak zabalik eon zin: Cikautxo (700), Nemac (600), Eika (500), Kide (80), Erabil (80), Kautobe (50), Armearri (50), Kaulabak (25), Ondarruko kofraxe, Zubi-Zahar herri ikastoli, Udala, Hitza, gremixo txikixak (pintxorik, igeltseruk, dendak….). Eta bestiok… Alamedan batu giñan.

3

Gaur eguerdixan, ALEXIS eta DAVID LIBRE!!! Ekimena Alamedan

12:30etatik 14:00 arte argazkixak ataten eongo gaz Alamedan. ALEXIS eta DAVIDei bost urte ta erdi kartzela eskakizune eskatzen dotze  euran enpresa itxieran (on hiru urte ETXEBARRIn, TMA enpresa) borrokatzeagatik. 18 langille kaleratu, bakotxai 30.000€ zorra lagaz eta on bi langille kartzelaratu nahi! Epaiketi azarun 29xan da BILBOko epaitegi Probintzialin. ALEXIS eta DAVID LIBRE!!!

Eta datorren domekan Azarun 27xan danok MARKIÑA eskakizun berberaz.

barriro-be-eingo-nuke

ROAL CBko langillik be akordixu lortu dabe

LAB sindikatuk idatzi hau bixalduzku:

ROALeko langillik lortu dabe hitzarmenaGaur, Roal CBeko biargiñak, LABeko kimiketako arduradunakin batea agerraldixe ein dabe Gardotzan (Berritxun), enpresa eta langillin artin hartutako akordixun barri emoteko; ixan be, hamendik aurrea hitzarmenan araberako soldati jasotzeaz gain, atzerapenak be kobratuko dabe.

Roal CBko langillik mezu argixe zabaldu nahi dabe: aldaketi posibli de eta borrokatzik merezi dabela. Horreatxik, Lagunonbi, Azken Ikutu, Aurrez eta Cikautxoko beste azpikontrata batzuetako langillik animatu nahi dotxuez gutxiengo lan baldintzen aldeko bidi etxea. Bide horretan laguntzeko prest eongo diz Roal CBko langillik eta LAB sindikatu.