Azarutik Martxoa, Kantagintza ikastaru UNANUE udal musika eskolan

Idatzi hau jaso dou udal musika eskolatik:
Unanue  Ondarruko Musika Eskolik eta Baguz Elkartik ata daben Kantagintza Ikastaroko Kartela bixaltzen dotzuau . Ikastaruai baixako honetan hasieri emongo gako bañe azaro osun eongo da apuntateko aukeri.
Ikastarun luzapena 16 astetaku ixango da eta Baixakutan ixango da 20.00 tik 21.00 ta. Lagun artin ondo pasatu , eta bakotxak bere mallan abesteko asmoz egindako ikastaru de.

thumbnail_KANTAGINTZA IKASTAROA KARTELA

[AGENDI] Ekimenez betetako egunak datoz!

Ondarrun ohiku dan latxeik ongo egunetan ekimenez betetako egunak eukiko douz!

Hamen lagaten dotsuau datozen egunetan burutuko dizen ekimen ezberdinan kartelak eta informaziñoi:

-Azkanengoko baixakuro latxeik, ongun be REDSTONE solun ikuskizune eukiko dou Moby dick tabernan:

-LITERATUR AMUAK be beran egitarauaz jarraitxuko dau, domeka arte badaz nahiku ekimen kultura eta literatur mundun murgiltzeko:

Azarun 2rako (baixaku) hauxe mezu zabaldu dabe sare sozialetan, ekimen honei aipamen berezixe einaz:

GURE OROITZAPENAK filma. Azaroak 2 | 22:00 kofrai zaharrin. Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioa ikus -entzunezkoetara ekartzeko ahalegina.

https://youtu.be/43MZOpsZG4k

-Azarun 3an (Zapatu) barriro be Mobi dick tabernan, DJ jaxe egongo da 22:00etatik batek badaki noix arte!