Bertan parte hartzeko ixen emoti irailak 20xan amatxuko da, bai ala bai. 16 kilometroko ibilbidi eingo dabe korrikalaxak, dana kostako bidetik.
Antolatzallik azkan momentuko aldaketa bat ein dabe. Irteeri 17:30 ixango da.

Bertan parte hartzeko ixen emoti irailak 20xan amatxuko da, bai ala bai. 16 kilometroko ibilbidi eingo dabe korrikalaxak, dana kostako bidetik.
Antolatzallik azkan momentuko aldaketa bat ein dabe. Irteeri 17:30 ixango da.


Españiko Vuelti Euskal Herritxik pasa da gaur. Kirol ikuskizunetik harutzaua, lurraldetasun ta naziotasunai lotutako auzixak azaleratutxu karrerin ikuskizunak. Gure Esku Dago plataformik gaurko ein daben deialdixan, herritxarrak Oizea juti animatu dotxu, ikurrinak eskun, Euskal Herrixan erabakitxeko eskubidi aldarrikatzea. Ondarrutar dezente hurreatu gaz berta, argazkixan agertzen dan latxeik.



Nahiz eta jaxak ez dizen hasi, ekimenez betetako zapatu euki gendun atzo ta Kirolak leko handi bat euki ban. Fuolin adibidez 41. Andramari sarixe jokatu zan eta AURRERAk sari nagusixe irabazi ban Bermioi 3-0 irabaziaz. Irudixak Ondarruko kirolaten leihoak lagazkuz.


Arraunin be XXXIV. Ondarruko banderi be jokatu zan herriko baxan. Bide batez Eusko label ligako 12. jardunaldixe eta neskan euskotren ligako estropadi bebai. Neskan estropadan, Donostiko Gu Arraunek irabazi dau ikurriñe (herritxar bi tartin, beheko argazkixan ikusiko dozuen latxeik). Mutilletan, herriko ikurriñe Zierbenak erun da.








Bañe dana ez zan kirola ixan atzo. Herriko mutil talde batek dantza etxea urten ban herrixan. Euran arti eta habilidadik erakutsi ben. Artista hutsak benetan.



Gaur arratsaldin ein dau aurkezpen ofiziala herriko kanpofuelin AURRERAko nausixan taldik. Bertan egon da Ondarroako kirolaren leihoa eta argazki honek eskeini dosku. Informaziñoi gexa bertako blogin dakazue.



Ondarruko ARRAUN elkarteko batzar garrantzitsu eongo da ongo zapatun Kofrai zaharrin. Zuzendaritza barri bat aukeratzeko uni alla da eta.



Aurten berandutxua (AGUSTIN ZUBIKARAIn denboretan latxeik), bañe urten dau 2017ko ONDARROA urtekarixak, artikulo interesante askoaz: IMANOL ORUEMAZAGAn autobiografixi, Balandrak, Plaiko Zubixan konponketi, 1909ko Galarreni, Portun arrañe zelan saltzen dan, Erretratun otzari, Arraun elkartin denboraldixe, JOSE MARI ARGOITIAn biografixi …. eta beste gai mordo bat.
Herriko kontuk (atzokuk eta gaurkuk) gogokuk badozu ez galdu berau erosteko aukeri. IRKAITZ, IDIAKEZ, ZURRUMURRU, GAROA, KURIKEn eta TURISMO BULEGUn egongo da saltzen 6 eurotan
