LITERATUR AMUAK 2025!

Urrixan 24an hasi (ongoxe baixaku) eta Azaruk 28 bittartin LITERATUR AMUAK 2025! ihardunaldixak eukikouz herrixan. Bertan ikuskizun pillu eukikou (azpixan dakazue egitarau), Bertso saio literaxu, umintzako kontakizunak, film eta solasaldixak, ibilbide literaxuk, erakusketak, kontzertuk… Zeñek diño herrixan ez dala ixe egoten?

Urriak 11 (zapatu) KARMELE pelikuli herriko frontoin!

DONOSTIko ZINEMALDIXAN aurkeztu eta handik egun gitxire KARMELE pelikuli eskeinikozku MANUELISTAK bere sorterrixan, Ondarrun. KARMELE URRESTI ITURRIOZ eta TXOMIN LETAMENDI MURUA bikotin histoixako pasartin eta KIRMEN URIBE idazlin liburun oinarritxu diz pelikula hau etxeko.

Gogoratu: Irailak 11an illuntzeko 8:30xetan eta 5 euron trukin herriko frontoin (eurixe baleo polikiroldegixan). Sarrerak aurretixaz: KLIL-KLAK argazki dendan, FRIASeneko dendan eta ALAI tabernan.

Aurkezpenin KIRMEN URIBE URBIETA idazli ASIER ALTUNA IZA zuzendaxe eta familixakuk eongo diz.

Baten batek jakin nahi badau zein ixan zan KARMELE URRESTI ITURRIOZ, azpixan dakazue GARA egunkarixak ata ban heriotz-oharrin bera hil zan hurrengo egunin (2010eko maiatzan 23an).

BETI ESKAMAK KENTZEN erakusketi!

Irailan 5etik 14 bittartin udal erakusketa aretun eukikou BETI ESKAMAK KENTZENen erakusketi. Gure herrixe itsosuaz lotute eon da bixitxa guztin eta itsosuk emon doskun altxorraz biharra ein ixan dabe fabriketan herriko emakume askok (antxoak, atune, berdela…), hori jasota gelditzen da bai argazki bidez bai bideoz hartutako irudixetan ta hori ikusi ahalko dou erakusketa honetan. Behian dakazue ordutegixe, merezi dau ikusti!