PATXI SAIZ abeslaxan diska barrixe!

Nahiz eta Getaxarra ixan jatorriz, Ondarrutar peto petu dala esan geinke. Udal langilli eta danan gañetik abeslai lez ezautzen dou guk. Disko barrixe ata barri dau kalea (KANTATZEN DUEN HERRIA GARA) eta herriko hainbat tokitxan (Zamora tabernan,Xirula tabernan..)ipinitxu salgai, 18 euron trukin. Gure zenbakixetan bostgarrena da ( IRATZARRA 1997, GALDETZEN 2003, HAIZE URRUNAK 2005, eta ITXAROPENA 2011). Guk cd erosi dou, entzun, eta gomendatzen dotzuau, merezi ixan dau!

EZ DOK HAMAIRU! 24/25 kantagintza ikastaru.

Mezu hau zabaltzeko eskatuzku Unanue udal musika eskolatik:

Hamen dakazue Unanue Ondarroako Musika Eskolak ata daben  Kantagintza Ikastaroko Kartela . Ikastaruai baixako honetan  hasieri emongogako bañe azaro osun eongo da apuntatzeko aukeri. 

Ikastarun luzapena 12 astetaku ixango da eta baixakutan ixango da 20.00 tik 20.45 eta. Lagun artin ondo pasa , eta bakotxak bere mallan abesteko asmoz egindako ikastaru de.

TU-K taldin lan barrixe!

TU-K taldik “plaiko hatxetan” bideo barrixe ata dau. “Tuka esaten da” disko bikoitzeko bigarren singela. Eskerrak nahi dotze emon aldez aurretik, lan hau aurrea atateko euki daben Konpliziai. Ia gustoku dozuen!

Zuzendaxe: Unax Larrañaga

Aktorik: Markel Uribe, Oroitz Ortiz

Kamara laguntzaili: Andoni Sudupe

Eskerrak: aume Antigua.