Urteko lelengoko irteeri antolatu dau AURRERA Mendi taldik ongoxe domekako. Ixenak ANAITASUNA tabernan emon birdiz hillan 10eako.
Kulturi eta kirolak
IV. PANDERO ikastaru UNANUE MUSIKA ESKOLAn
Mezu hau bixaldu dozku UNANUE Musika eskolatik:
Hamentxe bixaltzen dotzuet Musika Eskolik antolatu daben IV.PANDERO IKASTAROKO kartela .
Interesatute egon ezkeo deitxu Musika Eskola informaziñoi gexaua jasotzeko .
Gogoratu apuntateko epi Urtarrilan 28 rarte ixango dala .

AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz Aurrerako taldik asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak.

KKTZN X-10
Abenduk 29 (zapatu) Txabela Bragas+DJ Jusseff Moby-dicken

Abendun 31an (astelehena) KALAMENDIre guz
Ze hobeto urti amaitzeko oñez etxi eta iserdi apurre atati baño. Hillan 31an goxeko 09:00 xetan batuko gaz Alamedan eta tipi tapa Kalamendirutz abiatuko gaz. Kartelin ez badau ipintxen be ohitxuriai jarratxu eta txanpan botilli zabaldukouela espero dou.

KRESALA K.E. mariskadin zozketi
Urteko atzanengoko zozketi eindabe KRESALA K.E.ko kidik. Beste behin be kalekutzeko eskillaretan egon diz mariskadako boletuk saltzen. Honek diz zenbaki irabazlik.

Zoixonak irabazliai eta gozatu janarixakin!
Abenduak 28 (baixaku) KEU AGIRRETXE eta MIKEL ARAKISTAINen kontzertu Moby Dicken

Abenduak 31 (astelehena) 10. KAKATZAN mendi bizikleta martxa
Urte zaharrai agur esateko era berezixe ibiltxen dabe herriko bizikleteruk, bazaz beteta amaitzen dabelako. Hillan 31 an goxeko 09:00 tan batuko diz Alamedan eta 34 kilometro ein ondoren aldapa ederrakin, leko bardiñin amatxuko dabe. Gero papeu por la karaku eingo dabela diñosku antolatzallik

Abendun 30 (domeki) Neguko Zinemaldixan hasieri Kofrai Zarrin
Abendun 30 in neguko zinemaldixai hasieri emongotze. Gabonetatik aste santu bitxartin, haur eta gaztetxuntzako pelikulak ipiniko dabe ikusgai Kofradi Zaharrin.
