Ongo zapatun txistu hotsak entzungo douz herriko kalitan, herri desberdiñetako txistulaxak batuko dizelako gure herrixan VII. TXISTU topaketak ospatukotxuelako.
Kulturi eta kirolak
Kontxa guz, RU RU RU ONDARRU!
Gaur 11 autobus (540 lagun), kotxez eta trenez Donosti aldea guz geure erramolaxai babesa emotea. Donosti gorriz jantzikou, animo ta txalo faltaik ez dabe eukiko, ta lagun batek esaten daben latxeik, uretan pasaten dana pasaten dala, gu, zeukin beti!

ESKALADA ESKOLI irailetik ekainea

MARIA ANGELES ETXABURUn margo lanan erakusketi irailan 6 tik 15 ea
Maria Angeles Etxaburun margo lanan erakusketi eongo da ikusgai Udal Erakusketa Aretun, irailan 6tik 15ea.
Ordutegixe:
Lanegunetan, 18:30 – 21:00
Zapatu eta domekan, 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00

Irailak 8 (domeki) AURRERA MENDI TALDIaz irteeri
Buelta politxe antolatu dabe AURRERA MENDI TALDEkuk irailak 8 rako. EGINO-La Leze-Olano-Otzaurte. Animaten bazaze ixenak ANAITASUNA tabernan emon birdi hillan 5 earteko epiaz.

UNANUE udal musika eskoli be martxan!
Idatzi hau zabaldu dau UNANUE musika eskolik:
Kaixo musikari, musikazale orori!! 2019 /2020 ikasturte barrixai ekingo dotzau UNANUEn gaurtik aurrea!!
Info gehixaua eta zuen zalantzak argitzeko deitxu irailan 4tik aurrea bulegoa.
Aupa Ondarroako UNANUE MUSIKA ESKOLA!!

[📸IRUDIXAK] Herritxarrak ongi etorri beru ein dotse Ondarruko arraunlaxai!
Hainbat autobus jun diz gaur donostire gure arraunlaxai berotasune eta animuk emotea. Momento oso hunkigarrixak laga dosku gaur egunak. Hamen lagaten dotsuau bixaldu doskuezen argazki eta bideuk!
Abuztuak 30, goix eta atsaldez arraun elkartin hilan 8ko kontxako estropadako atako daben autobuseako ixena emoteko aukeri egongo da!












Donostikuandik aparte ondarrun be makina bat lagun ikusi dou malkuk ezin eutsitxe! Hamen gabaz ondarruko alde zaharrak lagatako momentuk:












Bartzelonatik aia gazku bideo hau! Mirenek Diadako antolaketako ANCko batzar ondoren danak mobiliza eta bideo zelebre hau graba dau!


KONTXAKO SAILKAPENIN ONDARRUTAR MUTILAK LEHENENGOKO POSTUN!
Zemat lagun egon ete ga urduritxasunaz estropada historiko hau ikusten… ba emaitzak oso onak, ezinhobik ixan diz!!!
Gixonezkuk LEHENENGOKO POSTUN!
23 urte eta gero Donostiko kontxako estropadan ikusikou Antiguako Ama traineru.
Emakumik 10. Postun gelditxu diz kontxako estropada lehenengoko bidar aurkeztute! ZOIXONAK NESKAK!


Gabaz, 22:00ak aldea udalak eta herritxarrak merezitxako harreri eingo dotze kirolai ondarrutarrai kalekutzeko eskilaretan! Danok ondarruko neska-mutil erramolaxai ongietorrixe emotea! RU RU RU ONDARRU!

Badator TONTORRAMENDIKO IGOERA BERTIKALA!
Urtero latxeik, Ondarruko gazte asanbladik eta Aurrera mendi taldik antolatute, ipini dotse dati TONTORRAMENDIKO IGOERA BERTIKALAI! Irailak 21 zapatu eguerdiko 12etan GAZTETXETIK!
Gorde dati eta hasi entrenaten!

Hamen motorrak berotzen hasi dizenan bideu! Batzuk hasitxe daz entrenaten!
Urriak 3-4-5-6 MARABILLI 2019
Antolatzallik diñuen latxeik motorrak hasitxe daz berotzen. Ekitaldiz bete beteta eukikou Urrian hasieri (3,4,5 eta 6) eta daneako hasitxe daz lelengoko kartelak lotzen. Hamen dakazue hasierako batzuk.


