Herriko MENDIZALIN kamiseta barrixe

Mezo hau jaso dou herriko mendizalin partetik.

Aupa herrikide:
Ondarrutar gazte talde bat ga, mendiko lasterketa eta martxetan ibiltxen gazenak. Onarte bakotxe beran kamisetiaz ibili ixan da eta gexenok Aurrera M.T-n federata gazenez kamiseta bat atati erabaki dou mendi taldiaz elkarlanin, datorren urtea beire talde nortasun bat agertzeko. Kamiseta manga motzak eta tirantedunak atako douz. Bakotxe 25€ ixangora. Danontzako, federauk eta ez federauk. Kamisetak aprobateko Aurrera Mendi Taldeko lokalin eongoa datorren astin, eguenin hilak 28, 20:00tatik aurrea eta zapatun hilak 30 gaztetxin 12:30xetatik 14:00xeta.

aurrera mendi taldeko kamiseti 2019-11-26

Bertsozientzia saiu eongo da azarun 13an (eguaztena) 18:30 tan Beikozinin

bertsozientzia azaroak 13

Jakinduriek mundue erreko dau! saiun bitxartez ustez hain urrun dazen bertsolaritzi eta zientzia lakoxe elementu bi batuko diz. Nerea Ibarzabal eta Jon Maia bertsolaxak eta Eider Bilbao, Joanes Lizarraga eta Oier Suarez zientzialaixak altzako diz Beikozinako oholtza. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistak zuzenduko dau “Bertsozientzia” laburduraz ezagutzen dan ekitaldixe. Ekitaldi bakotxak 10 minutuko hiru hitzaldi eukiko dau. Hitzaldixak euskaraz ixango diz eta gure inguruko ikertzaile eta zientzialaxan eskutik etorriko diz.