Etxin gazen egun hauetan bakotxak barrun dauken habilidade edo zaletasune kanpoa ataten dau. Horren adibide bat da ioniñakik sare sozialetan margozten daben komik irudixak.
“Lapitzaz einddako marrazkixak diz azpixan ikusiko dozuenak. Umore grafikuaz konsigna bat nahi dot bota: ANIMO ETA EUTSI!! ERRESISTENTZIA!!!” diñosku IONIk
Gaurkun poesixiaz zentrati pentsa dou. Egun honetan ohiko zereinak gitxitxute eta bixitxako erritmu bajata, kreatibidadeako astixe be hartu dabe herritxar batzuk.
Hamen lagaten dotsuau azkanengoko egunetan jaso douzen poesixak. Hartu tarte bat eta gozatu…
Honek Pedro Lasartek bixaldutakuk diz:
Beste honek Mikel Etxaburuk errezitatakuk:
Balkoietan bizi garenetik, lorontzi artean etasikatzen ipinitako arropekin batera, pixka bat txoriago sentitzen garela esango nuke, non dirudien, une batetik bestera, denok batera, hegaz aterako garela koreografia ondo antolatuan kaleak berreskuratzera, edo agian, hemendik gutxira, ez ditugu kaleak faltan sumatuko, nahiago izango dugu balkoietan jarraitu, eta ziur, laster, lumak haziko zaizkigula beso eta bizkarretan, kolore bizikoak, hairekoak, hegaz egiteko gai garela gogoraraziko digutenak eta ziur, laster, zuhaitzetan elkartuko garela, biluzik pagoetan eta haritzetan; adaburuetan elkar besarkatzeko.Balkoietan bizi garenetik,lorontzi artean eta sikatzen ipinitako arropekin batera, ematen dit, pixka bat txoriago sentitzen garela.
Eskerrak badakigun igeri egiten… atzera begiratzen dugunean, Itsasoaz baino ez gogoratzeko.
Eta hala ere… hosto barriak hasten zaizkio udalerrietan.
Hau Ainhoa Eluk bixaldu dosku:
Zeuk be poesixi edo bertson bat nahibozu herritxarrakin elkarbanatu, bixaldu otzara@hotmail.com helbidea edo turruneko sare sozialeta!
Azken urtitan antolatutakuai jarraituz aurten be Bertso ikastaru antolatu dau Ondarroako Udalak. 16 urtetik gorakuai zuzendute eongo da. 15 egunetik behin batuko diz bertsozalik Guzur Etxin, martitzenin, arratsaldeko 18:30etik 20:30eta, bi orduko zortzi saio.
Irteera hau berezixe ixango da, ERNIXOa (1.078 mt) altza eta gero Sagardotegire. Ixena betiko latxeik ANAITASUNA tabernan emon birde eta otsailak 28 xe ixango da azkanengoko egune.