Urriak 10, MI PEQUEÑO GRAN SAMURAI dokumentalan aurkezpena Ondarrun

Urrian 10 in eskainiko dabe Ondarruko Bide Onera zinin Arantza Ibarra zuzendari ondarrutarrak eindako dokumentala. Hiru emanaldi eskainiko dotxue, hirurak urrian 10 in: 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan. Gonbidapenak, debaldekuk diz eta Turismo Bulegun eongo diz eskuragarri irailak 16 tik urrian 8 rarte.

Honeaz batea EKAIn gurasuk mezu hau zabaldu dabe:

Laster gure seme EKAIn urtebetetzi ixango da eta aurten COVID-19 dala ta ezingo dou egun berezi bat antolatu, bañe uste dou sasoi dala gure dokumentala “Mi pequeño gran samurai” aurkezteko Ondarrun. Ondarruko herrixak merezi dabelako ze, zuek baik, hau ezin ixango zan posible.. Mila esker!

*COVID-19 dala ta osasun neurrixak beharrezkuk ixango diz: maskarillak, temperatura hartzi, gelaz eskuk garbitxu, distantzixak zaindu.

Osasune danan gañetik!

Hamen dator 2020-2021 kurtsoko LIBURUEN AMUAK!

Urtero etxen dan ekimena da LIBURUEN AMUAK liburo irakurketak. Urrixan 31n ixango da lehen saiu, Karmele Jaio idazlin ‘Aitaren etxea’ lanaz. Literatur zalik hilabeteko azkan zapatutan batuko diz, 10:00etatik 12:00eta eingo dan saiun, Joxemari Urteagan gidaritzapin.Solasaldixetan parte hartzeko bi bide daz, telefonoz edo posta elektronikoz: euskara zerbitzuko 94 683 36 68 telefonun edo mrey@ondarroa.eus posta elektronikun edo udal liburutegiko 94 683 33 43 telefonun edo liburutegia@ondarroa.eus posta elektronikun. Ikusi hamen datak eta ibiliko dizen lan guztik!

CASTROko banderi Ondarrure!

Turrune joko dabe edozein momentutan, CASTROn lortutako banderi ospatzeko. Atzanengoko estropadan lortu dabe banderi gure herriko estropadalaxak. Egueldixe gozu ez ei dabe euki arraunin etxeko diñosku bertan egon dizenak bañe horrek ez dotxu kikildu gure neskak. Zoixonak TURRUNEtik! On Kontxi prestatea, jo ta ke!

Eskerrak nahi dotzau emon Ondarroako kirolaren leihoai argazkixak bixaltzearren ta batxe be arraunai etxetzan jarraipenatxik.

KULTUR UHERIko sarrerak abiada ederrin duz, hartuzu zeurik?

Ikusizu datorren asteko baixakutik aurrea zelako egitaraua dan Kultur Uheri ekimenin? Guk lelengotik hartu dou sarrerak, eta zuk? Ez laga atzanengoko momenturarte bestelan gero popa ustel.

Beste alde batetik, Udalak ein dau ‘Kultur Uheri’ egitasmoko sarreran zozketi. Irabazlik sarrera bi eukiko dabe eskure.

Sarrerak Turismo Bulegun jaso behar diz, 10:30etatik 14:30eta eta 16:30etatik 20:30eta. Eskerrik asko parte hartzearren eta zorionak zortedunei! Honek diz irabazlik: