Ongoxe domekan (E-6) Beikozinin arratsaldeko 7 retan NATURA BIZIA dokumentala ikusteko aukeri eukikou, Euskal Herriko natura ezagutzea emoteko asmuaz eta holaik naturin babesin eragile aktibuk eratzeko ekintzan euren aletxu ipiniaz. ZETA Zineklub taldik antolatzen dau emanaldixe.
Sare sozialetan mezu hau zabaltzeko eskatu dabe antolatzallik, ba hamen da gure ekarpena:
EKAINAK 12 geure rokodromu sortzeko proiektu ezagutarazi eta aurrea erun ahal ixateko jaialdi bat antolatu dou. Hamendixeik lagatetzuau egitarau. Kamisetak salgai egongo di egun guztin, eta hainbat jarduera desberdin aproba eta disfrutateko aukeri egongo da! ANIMA DANOK!!!
Osasun egoeri hoberutz dun seiñale bat da aurten Udako Arraun Eskoli antolatu dabela Arraun elkartekuk, Uztailan 5 etik 30 ea. Behian ikusten dozuen korreo elektronikure idatzi bizue animaten zazenok, beti be 2011. urtin eta aurretik jaxotakuk ixan bizazela gogoratuz. Ixena emoteko azkan egune, Ekainak 20 xe.
Turruneko irakurle batek mezu hau zabaltzeko eskatuzku:
Aupa Turruneko jente! Baixakun gaztetxin eingo dan liburun aurkezpenan kartela bixaltzen dotzuau. Liburu honetan, Portugalete eta Durangoko idazle bik, koronabirusan arrazoi dala eta, estado polizialak gizarti zertan aldatzen daben hausnartu nahi ixan dabe. Batxe “ezkerrak” erakutzitxako sumisinoi kuestiona, desobedientzixik teorixa seudozientifikukin dauken loturik zeinei etxen dotzan mesede galdetu…. azkan finin bixi douen garaixai buruz hausnartzeko parada bat nahi dau ixan. Ta gaztetxin eingo dan aurkezpena be, gero eztabaidatu nahi dabenantzat topaleku bat ixati espero da.
Musika gustoko baduzu eta musika eskolako partaide ixan nahi baduzu GAUR zabaltzen dou 2021-2022 ikasturterako MATRIKULAZIOA ekainan 4arte . Animatu !!!!!! Informazio gehiago : – Emaila:unanuemusikaeskola@gmail.com – Telf zenb: 946134063 – Idazkaritzan : Goxez: Astelehena – eguaztena- baixaku 10:00-13-30Arratsadez: egunero: 14:30- 20:00 Etorri eta gozatu musikaz , esku bete aukera dakau zuei eskaintzeko .
Uztailan eta Abuztun (martitzenetan, eguenetan eta zapato goxitan) eingo dizen Udalekuk diz eta edozeinek parte hartu leike, beti be 8 urtetik goruzkuk. Animako baziñake, azpixan dan korreo elektonikure idatzi edo ta behian agertzen dan telefono zenbakire deitzi baño ez dakazue.
Ongoxe baixakun kofrai zaharrin eta arratsaldeko 6 etatik 8 reta DBHko ikaslintzako eingo dan ekimena da hau, bertan irakurketa jasu lantzen erakutsiko dotze tallerran bidez. Jarleku mugatuk egongo dizenez komeni de lelengotik deitzi behian agertzen dan telefono zenbakire.
Hasiera baten saio bat eitxi pentsa ben antolatzallik bañe ikusirik di da baten saldu zile sarrera guztik, bigarren saio bat etxi pentsa dabe. Turismo bulegun daz salgai 3 eurotan, arin ibili. Amaitzeko esan ZETA zine klub taldik antolatu dabela emanaldi honek.