EUSKERA PLUS IKASTARU Ondarrun!

EUSKERAZ ez dakixenentzako da ikastaro hau eta debaldeku ixango da. Zeindde Ikastarun helburu? Zaintzan, zerbitzun arlun edo arrantza mundun dabizen bihargiñantzako edo ta biharra billatzen dabizenantzako herrire etorri barrixai gutxieneko euskera malli lortzi de. Ezautzen badozue baten bat gustakoletzakena ikastaro honetan parte hartzi, Irailan 6 tik 20 re zabalduko da udaletxeko harrerako bulegun ixen emotik.

Irailak 25 (zapatu) TONTORRAMENDIko VIII. igoera bertikala

TONTORRAMENDIko igoera bertikalan antolatzallik (Ondarruko gazte asanbladi eta AURRERA mendi taldi) sare sozialetan zabaldutako mezu de azpixan irakurriko dozuena:

EUNON MENDIZALE!!
Badatorrela tontorramendiko igoeri. Udan nahiko entrenaza?
Ixen emoti bixar hasikora eta AURRERA mendi taldeko web orritxik ixangora, bertan dan inprimaki bat betez. Gogoratu epin barrun emon bidela ixena, Irailak 1 etik 21 ea.

AURRERA K.E. motorrak berotzen 2021-2022 denboraldirako

Kurtso hasiera potenti nahi dotze emon AURRERA K.E. taldeko lagunak. Zapato goxin (abuztuak 14) AURRERAko mateixala ipiniko dabe salgai Alamedan: kamisetak, poluk, banderak, biserak… Arratsaldin Zaldupen be eongo diz eskuragarri.

Ta arratsaldin Zaldupe udal futbol zelaxan XLIII. Andra mari sarixe jokatuko dabe AURRERA KE eta MUTRIKU FT taldik arratsaldeko 5,30 tan. Guk argi dakau, AUPA AURRERA TRA KA TRA!

Ohar hau pasa dau AURRERA futbol taldikk : Publikuaz jokatzen jarraitu nahi badou, garrantzitsu ixango da arau guztixak beteti.