MIKELTXOn liburu barrixe kalin da!

Laugarren liburu kaleratu dau MIKEL ETXABURU olerkigille ondarrutarrak, beran ixenburu “Ahaztu baino lehen, ama” (70 poemaz osatute) ta protagonisti igarriko zenduen latxeik beran ama da, AGURTZANE BERMIO. Turrunetik gomendixo bat, merezi dau liburu erostik eta bide batez berak deskribaten daben gai gordiñai (memoixi galtzin ingurun) pare bat buelta emoteko danontzat baliogarrixe ixango dala erizten gazku.

Abenduak 13 (astelehena) PLASTIC WARS: Itsas hondakiñen isilpeko mehatxua, hitzaldixe Beikozinin!

Aurtengo azkanengoko hitzaldixe eukikou datorren astelehenin Beikozinin Zientziaren giltzak elkartik antolatutaku. Gaxe oso ezagune da, gure itsosuk plastikoz beteta daz eta horretaz berba etxeko OIHANE CABEZAS BASURKO ingurumen ikerlaxe eukikou gure artin. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6,30 tan hasiko dala eta bertaratu ezin badozue youtubeko euran kanalin be ikusteko aukeri eukikozuela. *Antolatzallik gogoratzen dosku, Covid pasaporti erakutsi birdela sarreran eta maskarilli derrigorrezku ixango dala bertaratu ezkeo.