Herriko talde bat eta bi Aleman entzuteko aukeri eukikou ongo zapatun (U-29) Portuko Ranpako lokalin. Sarrerak NOYA tabernan eta ZURRUMURRU liburu dendan daz salgai bost euron trukin. Gogoratu kontzertuk gabeko 10 etan hasiko dizela.

Herriko talde bat eta bi Aleman entzuteko aukeri eukikou ongo zapatun (U-29) Portuko Ranpako lokalin. Sarrerak NOYA tabernan eta ZURRUMURRU liburu dendan daz salgai bost euron trukin. Gogoratu kontzertuk gabeko 10 etan hasiko dizela.

Antolatzallik jakin arazi dabe, azkan sarrerak salgai dazela JON MAIAk eindako ikuskizune ikusteko. JONek beti esandau erdi Ondarrutarra dala bera ta urtin tzir halan erakutsi ixan dau, San Inazioko kaleko bertso emankizunin edo urtero etxen dan Amnisti eguneko bazkatxan eta eskatzen dotzaun bakotxin beti prest egon ixan da herrire hurreatzeko. On aukeri dakau beran ikuskizunaz gozateko ongoxe baixakun gabeko 9:30 tan, hartu lelengotik sarrerak, atzana popa ustel ixaten da ta.

Hamen dakau Zientziaren giltzak elkartik Urrirako antolatu daben hitzaldixe, ongun FRANCESC MONRABAL CAPILLA fisikarixe ixango da berba eingo doskune. Gogoratu hitzaldixe Kofrai Zaharrin ixango dala astelehenin (U-24) eta arratsaldeko 6:30 xetan puntun hasiko dala.

Araba aldea antolatu dabe irteeri AURRERA mendi taldekuk datorren domekako, Entzia magaleta. Andoin-Mirutegi-Baio ibilbidi eingo dabe, ta anima ezkeo, Anaitasuna tabernan ixena emoti baño ez dakazue hillan 13 rako. Paraje ederrak ezautu, jente jatorraz ibili kirola einaz, ezta plan hobeik domeki pasateko. Anima ta jantzi mendiko botak!

Honek diz asteburu honetan AURRERAko talde desberdiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun orduk eta egunak.

Aringaingani buruz: Gero eta gexaua gaz norberan gorputzan eta mugimendun kontzientzixi hartute jarduera fisikuaz gozatzen douen emakumiok. Kalin beldur eta lotsa guztik gainditu eta gustoa jarduteko helburuaz jarduten gaz topagunin, partaidin arteko harremanak sustatuz eta alkarreaz espazixo publiku irtetea bultzatuz. Heziketa Fisikun lizentziatu dan emakume baten dinamizaziñoin bidez, norberan gaitasunen araberako entrenamendu pautak eskaintzen diz, erritmo desberdinetan aurrea etxeko (mailan araberako taldik osatuko diz). Urtero latxeik, helburu ixango da alkarreaz Lilatoin edota bestelako lasterketetan parte hartzi.
Dinamizatzaili: Arantza Burgoa Agirregomezkorta (irakasli eta kirolzali) Egutegixe: Urriak 6 (eguena) Ordutegixe: 19:00 Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila

Aurreran Mendeurrena ospatzen jarraitzeko, Aurrera Mendi Taldekuk Mendi Filmeko Mendi Tour ekimena dakarre herrire. Bi pelikula ikusteko aukeri eukikou ongoxe domekan (U-2) Beikozinin arratsaldeko 7retatik aurrea, AMAGANA eta MENDIAK 1976, lelengoku euskeraz eta bigarrena polako/euskeraz (subtitulukin). Mendixe gustoku badozu ez galdu!

Honek diz AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan asteburu honetan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Euskaraldiko Ondarroako Herri BatzordIk billera iraixe antolatu dau herriko norbanako zein eragilitako ordezkarixantzat: Irailan 27 xan, martitzena, 19:00etan Kofradia Zaharrin. Gogoratu aurtengo EUSKARALDIXE Azarun 18 txik Abendun 2 re ixango dala, prest zaze Belarriprest edo Ahobizi ixateko? GU BAI!

Unanue udal musika eskolako eskeintzi ez da gaztintzako bakarrik, helduontzako be atik zabalik daz, hamen eskeintzen doskun latxeik. Edozein informaziñoi nahi ixan ezkeo hurreatu berta edo deitxu kartelin agertzen dan telefonure.
