Ondarru beti ixan da abeslai onan sorleku eta AMAIA eta URRUTXE diz adibideik argixena. Ata daben kartelak esaten daben latxeik: Euskal kulturgintzan sutsuki aritutako bi abeskariren ibilbidea, ekarpena eta ekina omenduz, esker ona emoteko omenaldi kontzertu antolatu dabe Andra Mari elixan ekainak 10 eako (zapatu) arratsaldeko 7 retatik aurrea, KANTUZ ARI…BIZI KANTARI lelopin. Kantaize abesbatza, Unanue kamara korala, Kresala kultur elkarti, bakarlariak orkestra ixango diz parte hartuko daben taldik. Hurreatu zeu be babesa emotea entzule lez, gu han eongo gaz!
DENA taldik parentesis bat etxi pentsa dau beran ibilbidin (geldialdi bat eukiko dau) ta hori ospatzeko kontzertu antolatu dau ekainan 17 xan Ondarruko Gaztetxin Bananas eta Etxekalte taldikin batea. Sarrerak ANAITASUNA tabernan salgai daz 5 euron trukin. Bixkor ibili eskuratzeko.
Ondarroa BHI-k Zientzia eta Teknologiako 3.Ediziñoi antolatu dau, eta hitzaldi eta tailerrez osatutako egitaraua prestatu dabe. Eguaztenin [maiatzak 31], teknologia eta kirolan inguruko saiu eta dronan tailerra gauzatuko diz. Eguenin [ekainak 1], emakumeak eta igeriketa, karabinadun tiroa eta 3D inprimagailuei buruzko hitzaldixak egongo diz. Baixakun [ekainak 2], osteabe, teknologia eta musika, moto student eta teknologia eta eskalada landuko diz saio ezberdinetan.
Antolakuntzatik aipatu dabenez “bi arlo hauetako ikaslin griñe sustateko helburu dauke ekimen honek eta ediziñoi honetan ekintza ezberdinak streaming bidez jarraitu ahal ixango diz.”
Honek diz astebukaera honetan Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERA K. E. talde desbardiñak jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!
Astelehenetik, maiatzaren 15a, hau barne eta maiatzan 26 arte Udaberriko Entzunaldixak eukiko douz musika eskolako areto nagusixan eta kofradia zaharreko 2. pisuko aretun .
Animatu eta etorri etxeko artistak ikusi eta entzutea!!!!
Cristina Chiquin Rodriguez argazkilai eta kazetari guatemalarran argazki-erakusketa ikusgai egongo da Etxelilan, maiatzaren 2tik 31ra bittartin.
Emakumin memoixi eta justizixin aldeko borroki dokumentatzen daben argazki erakusketi de, haren bizitza, testigantzak eta erresistentzia islatzen dotxun irudixez osatute. Euran lanaz, bixitzakin, pozakin, miñakin, tristurakin eta indarrakin, alkarreaz eraikitzen jun dizenak diz, ixiltasunak eta beldurrak inposatutako istorio hau hautsi ahal ixateko.
Batzuk bestik baño beldur gexauaz, bañe Justizixi bilatzen jarraitzen dabe. Bai Barne Gatazka Armatun desagertutakun familixak, bai egun desagertutako biktiman familixak; negar etxen jarraitzen dabe alaba, arreba edo ama falta dotxuelako.
Badirudi Guatemalan gerrak jarraitzen dabela, nahiz eta on emakumin aurkako gerri ixan. Haren gorputzak eta bizitzak diz borrokin abangoardixan dazenak.
Bizitzaren aldeko borroka honetan, emakumin aurpegixak eta bixipenak diz protagonistak. Irudi hauetan, justiziaren, bizitzaren eta maitasunaren bilaketaren lagin diren testigantzak, ahotsak eta aurpegixak islatzen diz. Ezarritakotik harago duz, lurraldin eta komunitatin erraietatik datorren egia salatu eta ezagutarazi ahal ixateko.
Lagunen Artean – Entreamigos erakundearen eskutik.