Kulturi eta kirolak
BETIRARTE LAGUN
RADIXU IRRATIAN gaur AITZOL ARAMAIOri buruz, omenaldi xumea, entzun irratsaioa
BOGA! IRRATSAIOA Radixu Irratian (105.5 FM). 12:00-13:30. Gaur Aitzol Aramaio Bengoetxea zinegile ondarrutarrari buruz berba egingo dugu. Ibilaldi Kulturaleko agendaren AZKEN TXANPA! 1.500 lagun baietz! lanerako deialdia. Eta Ibilaldia eguneko egitaraua eta ibilbidearen zehaztasun txiki batzuk plazaratzen joango gara. Herri Urratserako (maiatzak 8, Senpereko lakuaren bueltan) autobuserako izena ematea zabalik, deialdia
Eta datorren astean
0NDARROAko KORRIKAren ibilbidea,ordutegia eta kmen banaketa.
LOS ASLANDTICOS, Ondarrun barikuan
Artistas en Ruta ekimenaren barruan, los Aslandticos talde Andaluziarrak kontzertu akustikoa eskainiko du Ondarroako Kafe Antzokian.
“Mi primer dia” diskoa aurkeztera etorriko dira gurera, taldearen hirugarren estudioko lana. Musikalki, soula, salsa, hip-hopa, funka eta andaluziar izaera nahasten da Granadako taldearen melodietan
ONDARROAko kafe antzokia
Sarrera: 10 Euro aurretik. 12 Euro egun berean.
igandean, KORRIKA TXIKI 17a ONDARROAn
apirilak 7, euskal herrian euskaraz-en dokumentala ONDARRUko kofrai zaharrin
euenin apirilan 7an, arratsaldeko 19:00retan, euskal herrian euskaraz-en “izan, egin, eragin. euskal herrian euskaraz” dokumentala botako dou, korrika kulturalan barrun.
SINOPSIA:
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak 30 urte bete zituen 2009ko azaroaren 4an. Hamarkada hauetan asko izan dira EHEk Euskal Herri euskaldunaren bidean egin dituen gogoetak eta ekimenak; hainbat eta hainbat izan dira 1979an Lesakako zinema-areto batean zenbait euskaltzale bildu eta herria berreuskalduntzeko hautua herritik bertatik bultzatzeko borondate irmoz EHE sortzea erabaki zutenetik bidean emandako urratsak. Hala ere, bide hori ez du EHEk bakarrik egin, eta “IZAN, EGIN, ERAGIN. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ” dokumentalak, sortze garaitik gaurdainoko EHEko hainbat kideren bizipenak eta gogoetak jaso ez ezik, hauetan eta bide horretan bultza egin duten zenbait euskaltzalerenak ere jaso ditu; iragana gogoan hartuz, etorkizuneko erronkak marrazteko.
Euskaraz biziko den herriaren itsasora heltzeko errekaren parte diren ur tanta ugari biltzen dira, elkarrizketaz elkarrizketa esku artean duzun lan honetan. Kazetari, ekintzaile, irakasle, alkate, antzezle, herri mugimenduko kide, bertsolari… Ez daude bi ur tanta berdin, baina denek dute euskaraz biziko den herriaren alde izan, egin eta eragin

![AITZOL[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/aitzol1.jpg?w=636)
![radixu1[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/04/radixu11.jpg?w=636)
![Ondarruko_ibilbidi_K-17[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/04/ondarruko_ibilbidi_k-171.jpg?w=636)
![korrika[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/04/korrika1.jpg?w=636)
![los_aslandticos[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/04/los_aslandticos1.jpg?w=636)





![dok_azala_albozweb[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/04/dok_azala_albozweb1.jpg?w=636)


