Honek diz astebukaera honetan AURRERA K.E.ko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Honek diz astebukaera honetan AURRERA K.E.ko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Ongo zapatun eguerdiko 12:30 xetan ezindou galdu herriko Frontoin eongo dan kontzertu SINFONIKO-KORALA, ARNASA elkartin alde UNANUE udal musika eskolik antolatute. Bertan parte hartuko dabe, KANTAIZE abesbatzak, Bandik, Trikitrilai taldik, Txistuali taldik eta Orkestrik.

TXISTUn doinu matxe badozue, Irailak 23 an (zapatu) herrixan VIII.TXISTU egune ospatuko dala jakin arazi dosku. Hainbat herrixetako txistulaxak batuko diz herrixan eta eguerdiko 12 xetatik aurrea herriko kalitan tzir euran doiñu-trebetasunak erakutzikozku.

Sare sozialetatik jasotako deixe:
Ondarru Igeri Taldik 2016 eta 2017an jaxotako umiai zuzendutako Igeri Eskolin inguruko batzarra deitu dau. Irailak 20, eguaztena, 19:00etan Kofradia Zaharreko lehengoko pisun. Igaixe matxe badabe zuen seme/alabak ez galdu aukera hau eta hurreatu batzarrea.

Azpixan dakazue aurtengo MARABILLI sormen festibaleko egitarau. Horreaz batea ekitaldi desberdiñetako sarrerak salgai ipinitxue, EZ laga atzanengoko momenturarte, gero popa ustel (esaerik esaten daben latxeik).


Kurtso barriko lelengoko hitzaldixe antolatu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk Irailak 25 eako. Hitzaldixe JOSE FELIX MARTI MASSO (neurologuk) emongo dau eta ixenburu hau ipinitze berbaldixai, Conocimientos utiles de la NEUROLOGIA. Gogoratu Kofrai Zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala. Hurreatu entzutea!

Aurtengo MARABILLI sormen festibalan barrun antolatu dabe II. LABURMETRAI lehiaketi Barnetegixan. Behian agertzen dan kartelin agertzen diz bertan parte hartzeko baldintzak. Sorte on parte hartzalle guztixai!

Iñoiz ez dala berandu esaeriai jamon eiñaz enbidu botazku 45 urtetik gorako emakumezkuai. ANDRAK ERRAMUTAN ekimena martxan ipintxeko billeri antolatu dabe Irailak 12 rako Etxelilan. Nahizu ERRAMUTAN ikasi? Bi bidar pentsa baik, etorri zeu be batzarrea!

Honek diz asteburo honetan Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERAko talde desbardiñak jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

Os animais a aprender nuestro idioma? A.E.K. es una organizacion que se dedica a dar cursos de euskera. En nuestra comarca(Lea_Artibai) tiene centros en todos los pueblos, Ondarroa, Lekeitio,y Markina -Xemein. Acercate a sus locales, preguntales sobre cualquier duda que tengas. A.E.K. a tu lado, para llegar lejos!
Ezautzezue baten bat Euskeri ikasi edo landu nahi dabena? Hamen dakazue 2023/2024 rako Lea_Artibaiko A.E.K.k ata daben ikastarun kartela. Ze eratako ikastaruk emongo daben, zelako taldintzako, online ikastaruk, noiz eta nun ahal dan matrikula, diru laguntzak eukiko dozuenok noa bideratu…. EUSKARA HURBIL, ZU URRUN KELTZEKO leluaz! Emon ixena edo anima dudan dan edozein!
