“MARABILLI” SORMEN Festibalan aurkeztu dabe gaur ONDARRUko Kafe Antzokixan


Jaialdi hau AITZOL ARAMAIO zinegilearen omenez sortu da eta zinea, literatura, artea, diseinua eta musika elkartuko ditu. Ondarroan ospatuko da urriaren 11tik 14ra bitartean.
Besteak beste, Marlango taldeak, Ruper Ordorikak, Roberto Mosok, Toti Martinez de Lezeak, Maialen Lujanbiok, Alex Angulok, Mikel Urdangarinek, Mikel Urmenetak, Patxo Telleriak eta Asier Altunak hartuko dute parte.

Informazinoi gexa hamentxe: www.marabilli.re

Prentsa aurrekun berba ein dabenak: ARGIA ITUARTE (ONDARRUKO alkati), KIRMEN URIBE ta TXOMIN ARAMAIO (antolatzailik).


Eguenin Irailak 20an Bilboko Kafe Antzokixan be eingo dabe festibalan aurkezpena ta bertan eongo diz besteak beste:

-Kirmen Uribe idazleak eta Josu Eizagirre zinegilea, antolatzaileen izenean.
-Argia Ituarte Ondarroako Alkatea.
-Mikel Toral Eusko Jaurlaritzako Kultura Zuzendaria.
-Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua.
-Aitzol Aramaio Bengoetxearen senitartekoak

Herriko emakumin arte lanak erakusgai: JOSUNE LAKAn litografixak

Ondarruko emakume artistan elkarteko partaide bat naz, 7 Emakume en Movimiento deitzen da hau. Zer etxen dou? Ba,  gexen bat artin esparrun mugitzen gaz gu, egixe esan arti be bara gure bidi emakumin burrukak aurrea eruteko. Emakumin burrukai bideratute eruten douz gure ekintzak aurrera. Gexen bat pentsaten douelako, bigarren mailan egondan mundo hori erakusti aberasgarrixe eta beharrezku dela gaur egunin. Eta ba, esanda latxeik gure bidi artin bitxartezku re. Honetan,teknika edo disziplina desberdinak lantzen douz,nire kasun, aspaldixan honetxekin nabil adibidez: litografixi,  serigrafixi,  grabatu – kalkografiku,  eta bueno,  beste gauza batzuk be bai.  Hamen einddako lan batzuk.

Josune  Laka