DOVER, zapatun apirilak 13, Ondarruko kafe antzokixan

dover

Ondarruko Kafe Antzokixan 11. urteurrena dala ta, kontzertu berezixe egingo dabe Ondarrun Doverreko musikaixak. Ixan be, euran disko izarra ixan zan ‘Devil Came to me’ diskoko abestixak joko dotxue.

15 urte pasa diz Dover taldi ezagun bilakatu zala. Urte batzuk behar ixan zittuen, jendin onespena jasotzeko, baine taldin ‘Devil Came To Me’ (Subterfuge Records, 1997) diskuaz eztanda bat bixi ixan ben. Areto txiki eta tabernetan jotetik, futbol zelai eta jaialdi handixeta igaro zin, milioika disko salduz.
Cristina Llanos (ahotsa eta gitarri), Amparo Llanos (gitarri), Samuel Titos (baxu) eta Jesús Antúnez (bateixi) diz gaur, Dover.

Apirilak 6 (zapatu). Beteranoen futbol txapelketa

image

Zubi Zahar Herri Ikastolak beteranoen futbol txapelketa antolatuko du aurten ere. Larunbat honetan Artibai, Mutriku eta Aurrerako beteranoen taldeak nor baino nor ibiliko dira Zaldupe Futbol Zelaian. Ekitaldia Zubi Zahar Ikastolak antolatutako XIII. Kirol Astearen barruan dago. Partiduak 11etan hasiko dira eta, iaz bezala, sariak egongo dira txapeldunarentzat eta jokalari onenarentzat.

FERMIN MUGURUZA KONTRATKANTXA , Ondarrun, apirilak 6‏xan Kafe Antzokixan

kontranka

Fermin Muguruza bueltan dakau. Mundu osu zeharkatuko daben kontzertu bira jarriko dau abian musikarien, zeinetan, euskal Herriko lehen geltokixe Ondarruko Kafe Antzokixe ixango da.Muguruzaren berbetan, ‘ekintza musikalan 30 urtik ospatzeko, alde batetik lehen aipatutako bere ibilbide bakarlari gisa biltzen daben CD errekopilatoixo bat kaleratuko dau (1999tik 2013 arte) eta bestetik, datorren martxoaren 21etik, Kurdistanen, herrialde kurduaz ospatzen euran Newroz(Aberri Egune), abuztun 31 arte egingo daben bira mundialari ekingotza, Kontrakantxa taldi albun izango dabela’.

Kontrakantxa, oraingo honetan, 9 musikariz osatutako taldi ixango da. ‘Nire betiko partisano bereiztezinekin. Mikel Txopeitia, duela 22 urte nirekin doan bateria-jotzailea (Negu Gorriak taldeko bateria-jotzailea izan zena eta harrezkero antolatutako proiektu guztien bizkarrezurra). ‘In-Komunikazioa’ diskotik nirekin doazen ‘izuaren metalak’, Fino saxoarekin, Jontron tronboiarekin eta Lonbi tronpetarekin. Zigor DZ, Selektah Kolektiboa euskal raparen talde aitzindariko DJa. Oskar Benas gitarrista, laguntzaile 14 urte eman dituen arren, azkenaldian Maika Makovskiren gitarrista izan dena. Xabi Solano trikitilaria, urtebetez Esne Beltza bere taldea utziko duena abentura berri honetan parte hartzeko, azken hamarkadan zehar errepidera atera naizen bakoitzean egin duen bezala. Victor Navarrete baxu-jotzaile kubatarra, jada azken biran gerrilla musikalean parte hartu zuena, eta ni neu, jakina!’.

‘No More Tour 2013’ bira jarraitzeko webgune berezixe osatu dau Muguruzak Naiz.info atari digitalin.

Ondarrun euskeri osasuntsu da, baine…

Aurreko eguenin Soziolinguistika Klusterreko adituk 2011an Ondarrun einddako ikerketa bat aurkeztu ben. Ikerketa horretan Ondarrun kalin euskeri zemat erabiltxen douen aztertu ben. Datuk ikusgarrixak diz. Ondarruko kaleko hartu-emonan %93,6 euskeraz ixaten diz. Argi da ondarrutarrok euskeraz nahi douela bixi, baine…

Baine oztopuk be badakauz: administrazinoi gexenakin erderaz komunika bir gaz, ingurun dakauzen komunikabide gexenak erdaldunak diz…

Ondiokan bihar asko dakau etxeko Ondarru eta Euskal Herri euskaldun bat lortzeko! Bitxartin, segi euskeri alkarrei emoten!

Hitzaldixan komenta zin dato interesgarrixenak, hamen dakazuez:

euskara

Irudi berria

Arraun elkartin histoixi ikertzeko beki ata dau udalak

Ondarroako Udalak, “ONDARROAKO KIROLARIAK HISTORIAN ZEHAR” deituriko ekimena abian jarri du bigarren urtez, eta ONDARROA ARRAUN ELKARTEAK daraman berrogei urteko ibilbidea jasoko duen ikerketa-bekarako deia egiten du.

Ikerketa esparrua honako hau da: ONDARROA ARRAUN ELKARTEAREN sorrera eta bereziki kirol arloan izan duen ibilbide luzearen ingurukoak.

Hamen informazinoi gexa: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/BekaOndarroakoarrauntaldearenhistoria.aspx

Beka_kartela-page-001