Kontzertazu antolatu dabe Portuko Ranpan datorren urteko Martxoak 16 rako. Sarrerak KURIKE dendan eta ALAI tabernan eskuratu zeinke 10 euron trukin. Ez laga atzaneako eta lortu lelengotik gero near etxik ez dau balixoko.

Kontzertazu antolatu dabe Portuko Ranpan datorren urteko Martxoak 16 rako. Sarrerak KURIKE dendan eta ALAI tabernan eskuratu zeinke 10 euron trukin. Ez laga atzaneako eta lortu lelengotik gero near etxik ez dau balixoko.

TORTURI Euskal Herrixan, gaxe hartute gaur arratsaldeko 7:30 xetan Kofrai Zaharrin KARPETA URDIÑAK proiekziñoi emongo da. Bertan ANDER IRIARTE eongo da (zuzendaixe) eta ikuskizune amatxutakun solasaldixe eongo da. Baten batek dudaik badauke zertzuk gerta dizen herri honetan gai horren ingurun, hurreatu ikus eta entzutea!

Arratsaldeko 6 tako ipini dabe hitzordu AEKko euskaltegixan (Kofrai Zaharreko 2. solairun). Hurreatu zeu be eta ein euskeraz berba erreztasunik eztaukenakin . Alkarreaz ahal douelako!

Honek diz astebukaera honetan AURRERA K.E. talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA TRA KA TRA!

Kristina Berasain Tristan en Sahara, herri bat erresistentzian liburun aurkezpen musikatu eskeiniko dabe gaur arratsaldin Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30 tan (musikaixe, Postal Kolekzionistak taldeko Iñigo Asensio ixango da).. Saharar herrixan borroki ezautzen dozu? Ez galdu aukera hau!

Abenduko hitzaldixe eskeinikozku Zientziaren Giltzak Elkarteko lagunak. Abenduak 18 (astelehena) arratsaldeko 6:30 tan Kofrai Zaharrin MARIA LALLIER, ikertzalli neurozientzia kognitibutan berba eingo dau eta hitzaldixan ixenburu, La sensibilidad al ritmo moldea el cerebro lector: UN ENFOQUE DE INVESTIGACION TRASLACIONAL. Hurreatu entzutea!


Unanue udal musika eskolakuk mezu hau zabaltzeko eskatu dosku:
Aurtengo GABON KONTZERTU datorren hillan 18 xan (astelehenin) eskeiniko dabe elixan illuntzeko 8 retan hasiko dan emanaldixan. Musiki gustoku dozuen danoi zabaldu eta hurreatu entzutea, milla esker!

2024an ospatuko da 23. KORRIKA, HARRO HERRI lelopin Martxoak 14 tik 24 bittartin, Irunen hasi eta Baxonan amatxuaz. Ekimena hurreatu ahala albistik altzaten jungo gaz TURRUNIN, ibilbidi, noiz eta ze ordutan pasako dan herritxik, beran ingurun eingo dizen ekitaldixak eta abar. Hasteko 23. KORRIKAko mateixalak saltzen ipinikotxue AEKko herriko lokalin (Kofrai Zaharreko 2. solairun) azpixan agertzen dizen egun eta ordutegixetan. OndHARROko HERRIxe KORRIKIAZ BAT!

Urte amaieriaz batea hamen dator aurtengo KAKATZAN. Montanbaikerun mendi ibilaldixak badauke irteerako ordutegixe, goxeko 9 xetan Alamedan batuko eidiz (ez ahaztu bizikletaik). Aurten be INDIXU faltan botako dabe, datorren urtin danak batea einbikotxule gogoratzen dotze antolakuntzatik.

Urtero lez Mendixan federateko txartelak etxeko epi zabaldu de ta AURRERA MENDI TALDIK aukera desbardiñak emoten dau hori aurrea eruteko, edo internet bidez eta zuzenin AURRERA mendi taldeko lokalin (Txomin Agirre 16an). Mendire ziurtasunaz juteko federa zeube.
