Marabillako egitarau prest!

Gaur jakin ahal ixan dou aurtengo Marabillik zer eskeiniko doskun, eta egitarau potentiaz dator. Proposamen, talde eta jente  interesantik eukiko douz lau egunetan: Sormena 10 minututan, Muchachito y sus compadres, Dj DZ, Ramon Chaon hitzaldixe, Leon de Aranoa eta Asier Altuben tertulixi, Koldo Almandozen perlak, Kiko Veneno eta Bide Ertzean, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde eta Kirmenen lan barrixe…

Herritxar artista askorek be parte hartuko dabe, dantzan edo kalez kale euran lanak erakusten. Eta #ResistOndarru dokumentala be estrenako dabe.

Marabilako antolatzailik esan dabe, hau egitarau ofiziala dala, baine herritxar guztik gonbidatute dazela kalea urten eta sormena lantzea, egitarau paralelu eta espontaneu sortzea, ixez latxeik.

Hamen dakazue egitarau osu: http://www.marabilli.re/egitaraua-2013

P1060752

mara

Irailak 25 (eguaztena) Marabillin aurkezpena

Urriaren 10etik 13ra ospatuko da aurten bigarren Marabilli Sormen Festibala Ondarroan. Aitzol Aramaio zinegile zenaren omenez sortutako ekimen honek musika, zinea, literatura, antzerkia, dantza, bertsolaritza, sukaldaritza eta arte plastikoak bilduko ditu Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Katalunya eta Galiziatik datozen egileekin. Jaialdiaren helburua ez da soilik jendea ekitaldietara joatea, arloen arteko elkarlana eta artisten arteko elkarrizketa ere badu helburu, beti ere, errealitatearen ikuspegi kritiko batetik. Prentsaurrekoa-aurkezpena, BIHAR, eguaztena hilak 25, 11:00etan Ondarroako kofradia zaharrean (bigarren pisuan).
Marabilli2013kartela

Zoixonak LUTERL eta GLOBHORMERUAI

Aurten 30 urte beteten diz LUTERL taldi sortu zanetik eta 25 urte lelengoko GLOBHORMA egin benetik. Askorek ez dozue jakingo zer ixaten zan globohormi, eta beste asko ahaztute egongo zaze. Globhormak, irudi bittartez eindako kritika adierazpenak ixaten zin, eta leku desberdiñetan ipiñtxen zin, Kulixka ondoko horman edo ta Urrosolo bitxitegi  onduko horman. Azpixan ikusiko dozuez euretako batzuk.

GLOBHORMA 4

GLOBHORMA 4 (zatia)

GLOBHORMA 6

GLOBHORMA 5

GLOBHORMA 10 (bis)

GLOBHORMA 7 (zatia)

GLOBHORMA 13

GLOBHORMA 19

GLOBHORMATXOA

GLOBHORMA 1 (orokorra)

GLOBHORMA 8

GLOBHORMA 2

Hamen dator 2013ko MARABILLI

MarabilliKartela2013def

Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu, 2013an ere MARABILLI SORMEN FESTIBALA izango dugula Ondarroan, URRIAREN 10etik 13ra, hain zuzen ere. Manuelistok, Aitzol Aramaio Bengoetxea ondarrutar zinegilearen omenez antolatzen dugun festibala dugu berau: iazkoa estreinako aldia izan zen eta lortutako arrakasta ikusita, aurten ere bigarrena antolatzea erabaki dugu. Iaz egin bezala, aurten ere bi aurkezpen egingo ditugu, bata Ondarroan eta bestea Bilbon.

Aitzol Aramaio zinegile zenaren omenez sortutako ekimen honek musika, zinea, literatura, antzerkia, dantza, bertsolaritza, sukaldaritza eta arte plastikoak bilduko ditu Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Katalunya eta Galiziatik datozen egileekin. Jaialdiaren helburua ez da soilik jendea ekitaldietara joatea, arloen arteko elkarlana eta artisten arteko elkarrizketa ere badu helburu, beti ere, errealitatearen ikuspegi kritiko batetik.
http://www.marabilli.re

marabilli2

Herriko kirolarixak, munduntzir

Herrixan jente asko da kirola etxen dabena, eta sarritxan munduntzir ibiltxen diz esperientzixa barrixak bixitxen. Ongoxe astin jakin dou Mikel Iriondo ondarrutarrak EINDHOVEN 2013 igaiko Europako master txapelketan parte hartu dabela. Eta emaitza oso onak lortutxuz gainea!
Zoixonak Mikel! Eta animo herriko kirolari guztiai. Gogoratu: irabazti ondo da, baine inportantiena parte hartu eta disfrutati de!

Informazinoi gexa udaleko Kirol Agendan: http://kirolagenda.wordpress.com/

IMG-20130904-WA0001(1)