9xak da ordu eta Lameri urteteko tokixe, beroketak ein eta bizikleta gañea. Basi, izerdixe, atzo gabeko zerbezai kaka ein eta aurrea, hori bai umore baik datorrena, etxea. Eta etxin geatu gazenoi hamen pasan urteko argazki batzuk.
Kulturi eta kirolak
Ondarrutik Kalamendire 365 egunin BAIETZ!!!
Ingurutan dakaun mendi tontorrik enblematikuena da dudaik baik KALAMENDI, eta seguruenik, Ondarrutar gehixenok jun ixan ga berta, behin bada be.
Aurrera Mendi Taldik urte asko daru onezkeo abendun 31an KALAMENDIRE mendi irteeri antolatzen eta herriko mendizale asko hurbiltzen diz berta. Ongun, erronka hau jarri dou Udaleko Kirol Batzorde eta Aurrera Mendi Taldik, ONDARRUTARRAK KALAMENDIRA: EGUNERO BAIETZ!! hain zuzen be.
Helburu, 2014 urteko 365 egunetan, Ondarrutarren bat KALAMENDIRE juti ixango litxake. Urti luzi danetik, egon leike “hutsune” batzuk, bañe ez dou “porrot” latxeik hartuko, ixan be, ziur gazelako, gehixa ixango dizela Ondarrutar bat baino gehixa KALAMENDIN ixango dizen egunak.
EUSKAL HERRIA – PERU, partiduko argazkixak
Lekittarrak indignata daoz
Dina Bilbaon liburu, salgai!
OLENTZERO eta MARI DOMINGI Ondarrure alla diz
Abendun 28xan, PORTUKO RANPIN 6. urteurreneko ospakizune
EÑAUT eta IÑIGO, Euskal Selekzinoin
Ezta askotan ikusten, baine aurten Euskal Selekziñoik abendun 28xan (zapatun) jokatuko daben partidun, bi ondarrutarrei deitxutse Amorrortu eta Etxarri selekzionatzailik. EÑAUT ZUBIKARAI eta IÑIGO MARTINEZ San Mamesen egongo diz PERUn aurkako partidun.
Baine partidun aurretik hainbat ekintza eongo diz selekziñoin OFIZIALTASUNE aldarrikatzeko, goxin Pagasarrire mendi irteeri antolatu dau ESAITek eta bertan argazkixe atako da. Gero arratsaldeko 6.30in Areatzatik manifik urtengo dau danok batea San Mameseruntz juteko.























