Etxelilako artegintzako lanak kanpoa zabaltzen duz!

1

Ondarruko Etxelilako artegintzako partaide batek, Donostiko Deustuko unibertsitatin beran lanak jarri dotxuz erakusgai.

Izenburu: “Obra-grafikoa”
Egili: Josune Laka
Noiz: Martxoaren 8txik-28re
Leku: Donostiako Deustuko unibertsitatin  (Mundaiz paseoa, 50, 20012 Donostia)
Gaia: Martxoaren 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dala ta, Josune Lakan obra grafikuk eongo diz erakusketa honetan ikusgai.

Informaziñoi gehixa  http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/OndarroakoEtxelilakoartegintzakopartaidebatekDonostikoDeustukounibertsitateanberelanakjarridituerakusgai.aspx

Etxelilako fruituk be kanpoa zabaltzen, Donosti aldetik zabizenok eta hurbildu nahi dozuenok atik zabalik dakazuez herritxarran artelanak ikusteko!

7 emakume en movimiento-Ondarroako emakume artisten Elkartea: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Udala/Antolaketa/Orrialdeak/Berdintasuna_7emakumeenmovimiento.aspx

KAMIÑAZPIko zirkuitu bio osasungarrixe ‏erabiltxeko gonbidapena

1

ADIN GUZTIAK DIRA ONAK KIROLA EGITEKO: ZUREA ERE BAI +60

Bir bada jakingo zue kamiñazpiko plazan ZIRKUITU BIO OSASUNGARRIXE martxan jarri bala udaleko kirol batzordik ondala hille batzuk. Adineko pertsonantzako makina ezberdiñak daz bertan eta egunetik egunea, jente gexauak erabiltxetxuz. Lau hillabetin, astero, baixakutan, ordu betez, monitore bat egoten zan bertan, urreatzen zinai makinak zelan erabili azaltzeko.

2

On, beste pausotxu bat emon dabe: MAKIÑA BAKOTXEKO FITXA BAT PRESTATU ETA BERTAN JARRI!!

3

ANIMA ZEUEN INGURUKUK BERTA JUN ETA APROBATEN!

‘Autonomia eta autoestimurako tresnak’ ikastaru, BOGA-BOGAn eskutik

martxoak 6

Ikastaro barri bat hasiko da ongo eguenin Etxelilan, Boga Boga emakumeen elkartik antolatute.

Izenburu: Autonomia eta autoestimurako tresnak

Irakasli: Irati Arrillaga(Psikologia eta genero berdintasunin aditu)
Noiz: Martxoaren 6tik-Apirilaren 10era (eguenetan) 16:30eanLeku:

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/Autonomiaetaautoestimurakotresnak.aspx

MIKEL IRIONDO, Mallorkako igeri txapelketan nausi

MIKEL1

MIKEL IRIONDO igerilai ONDARRUTARRA Mallorkan egon da asteburun, ixan be, bertan jokatu dizelako estatu mailako Master txapelketak. Bakarkako lau probetan parte hartu dau MIKELek eta danetan urrezko domiñi lortu dau. Honek diz parte hartu daben probak:

  • 50 BIZKAR
  • 100 BIZKAR
  • 200 BIZKAR (Estatu mailako errekorra ein dau)
  • 50 TXIMELETA, 200 BIZKARREZ.
  • MIKEL3

    Beste alde batetik Taldekako beste bi probetan be hartu dau parte, eta han be urrezko domiñak irabazi doittu.

  • 4X50 KROL (Estatu mailako errekorra ein dabe)
  • 4X50 ESTILOAK (Estatu mailako errekorra ein dabe)