Martxoak 9, RADIXU irratixan 33. urteko kontzertu ospakizune Portuko Ranpan!

RADIXU irratixak (105,5 fm) 33 urte handi beteten dotxu aurten eta hori ospatzeko Kontzerto potente bat antolatu dabe Portuko Ranpan Martxoak 9 rako (zapatu), gabeko 10etan hasiko dana. Kontzertun parte hartuko daben taldik, UNIDAD ALAVESA eta DEI ixango diz. Sarrerak beti lez, ALAI tabernan eta KURIKE dendan erosi zeinke 8 euron trukin. Etorri zeu be RADIXUn urteurrena ospatzea!

JOSE MARI NABERAN V. Herri krosa!

Martxoak 17xan ospatuko da aurtengo JOSE MARI NABERAN V. Herri krosa, Zubi-Zahar herri ikastolik antolatute. Aurten be hiru mallatan eingo da aringaingan, txikixe (380 mt), ertaine (1.340 mt) eta handixe (7.200 mt). Kartelin dakazue bertan parte hartzeko bete behar dizen baldintzak, ixen emotin tokixak, diruk, ibilbidin nundik noakuk,….Anima eta hartu parte!

Nahizu parte hartu bandan?

KRESALA kultur elkartik dei hau zabaldu dau herriko musikaxai zuzendute.

Ondarruko herrixe betitxik musikariz betetako herrixe ixanda. Klarinetik, tronboik, flautak, saxuk, bombuk….eta horretaz gain, jai zalik ixan gaz. Bixak bat eiñaz (Jaxak eta musiki) herrixe dantzan ipintxeko gai gaz. Animaten zaz tandem horretan parte hartzen? Erantzune baietzku bada, idatzi korreo honeta: kresalaondarru@gmail.com

Urtarrillak 29 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, WINTER IS COMING? Evolucion del Mar Cantabrico en los ultimos 130.000 años!

2024 urteko lelengoko hitzaldixe antolatu dabe Zientziaren Giltzak Elkartekuk Urtarrillaren 29 rako. Kantauri itsosun eboluziñoi 130.000 urtin tzir aztertuko dau BLANCA MARIA MARTINEZ GARCIA geologuk. Kostaldeko herrixe dan neurrixan guri, gaxe bertatik berta ikutzen gatxu. Gogoratu arratsaldeko 6:30 xetan hasiko dala hitzaldixe, hurreatu zeube entzutea!