Kulturi eta kirolak
Otsailak 7 (zapatun) kontzertu GAZTETXIn
Hamen datoz KARNABALAK!!!
Astelehenin joaldunak urten ben Iturenetik Zubietarutz. Bixamonin, Zubietakuk bisitxan bueltan jun gakoezen. Eta hori zerren señali re? Ba… Euskal Herrixan hasi dizela Karnabalak!!! Ondarrun eta mundo-mundialin, otsailan 12xan eguena, EGUEN ZURI edo SASIKOIPEZTU ixango ra (ostegun gizen), txarrixe jateko egune edo txitxiburduntzi egune ikastetxitan. Baixako mehie ero ostiral mehe gero, eta 14tik 17re, LANTZOI sartuko ra barratik urtero lez kalejiran. Nahizue parte hartu BURRUNBADAN? Ba Artelanekuk ipiñi dabe ya fetxi afuntateko eta entsaxurako: OTSAILAK 8 domeki, 19:00etan, Artelanen. Ei! Eta martizenin AKULI be ureta bota biko ra ezta?!! Parte hartu nahi bazue, etorri Artelanekukana, inbitata zaze!
Urtarrilak 30 (baixaku) ibilaldi osasungarrixe Kiroldegitxik
Jente asko dabil Kalamendiko erakusketan
AURRERAko taldin asteburuko partiduk
Kalamendin 365 egun eta 365 argazki
Urtarrilan 14tik 31ea, Yolanda Eizagirren argazkixak Etxelilan
Ongo asteko emankizunak BEIKOZINIn
Herriko marrazkilarixak, adierazpen askatasunan alde
Hauxe irudixau bixaldusku Luterl taldekuk, Parisen marrazkilaixak hiltxuezela ta, adierazpen askatasune defendiuteko.
Bide batez, momento egoixe da Luterl taldik adierazpen askatasunan defentsan urtitan euki daben konpromisu eskertzeko. Hor dakazue Egin itxi benin Kantxopin eiben murala.
Zoritxarrez, gaur adierazpen askatasune aldarrikatzen dabizen politiko español askok txalotu ein zitxuezen Eginen itxieri, Egunkariako kazetarixan atxiloketak eta torturak…
Egunero egunero atxilotzen, torturaten eta hiltxen dotxuez kazetarixak mundun Estatu Batuetako militarrak (Jose Couso,..), Kolonbiako paramilitarrak, Israeleko eta Marruekoseko gobiernuk… horrekin be akorda biko ginake.
Amaitzeko, Luterl taldekuk bixaldu daben beste mezu bat: ez jausi islamofobixan. Ez kriminaliza islaman jarraitzaile guztik. Musulman guztik ez diz bardinak, kristau edo ateo guztik bardinak ez dizen latxeik.
Urte asko daruau herrixan musulmanakin bixitxen inungo problema baik. Holantxenik ixati daukela hamendik aurrea be. Danontzako da leku Ondarrun.













