DEF CON DOSen kontzertu Urtarrillak 23an Beikozinin

DEFCONDOS kartela urtarrilak 23                                     Kontzertu berezixe ixango da, AITOR BADIOLA “Txikiñe” omendu nahi dalako.

AITOR BADIOLA TXIKIÑEGaztik zazenok igual ez zaze gogoratuko TXIKIÑAz, antzerki mundun ibilitxaku, parrandan be albun egoten zana, barran biarrin, Kamiñazpiko OLEEko lokalin fijo diskontinuo,…Ia argazki honen bittartez akordaten zazen beraz, guk ezagutu douenok beran ule kiribildunakin ez ga ahaztuten.

AITOR BADIOLA TXIKIÑE 2

barri 1

 

 

 

 

 

 

 

 

MIKELTXOn aldeko elkartasun ekitaldiko irudixak

0
Dakixuenez, gure herrittarra dan MIKEL  ETXABURU OSA kartzela juteko arriskun da, beran erru Euskal Herrixan askatasunatxik bihar politiku eitxi ixan da. Hori dala ta, gaur arratsaldin ARRIGORRI ostatun  ekitaldixe eindde berai elkartasune erakusteko. Hamen dakazuez irudixak. Bertan herriko artista desberdiñak egon diz: abeslaxak (KEU, KEMEN, ION KIRRU, LIZAR) , idazlik (JOXE MARI), lagun eta senidik, euran aportaziñoi etxen.
1

3

5

14

12

11

8

2016. urteko kirol erronki: 100 ONDARRUTARREK baietz 10 MENDI altza

100 ondarrutarrek 10 mendi
Aurreko erronkan, “KALAMENDIRE EGUNERO BAIETZ”, erakutsi gendun Ondarrutarrok zelako “garra” dakauen eta erronki gainditzi lortu gendun, ikaragarrizko partehartze eta arrakastiaz. Parte hartze zabala ixan zan: jenti banaka, kuadrilan, kirol taldin, lagun artin, familixan, oinez, bizikletan…. jun zan Kalamendire.
Ongun “100 ondarrutarrek baietz 10 mendi igo 2016an” da kanpainin ixena. Kanpaina honen helburu Ondarrutarrok Euskal Herriko lurralde ezberdinetako 10 mendi altzati de. Aurtengo erronkan 25 mendi aukeratu diz, zailtasun ezberdinekuk, eta bertatik 10 mendi altzati eskatzen da.
Mendi hauek maila ezberdinetakuk diz: honeaz ahalik eta jente gehixenak parte hartzi, osasuna zaintzi, ingurumenarekiko errespetu eta mendizaletasuna bultzatu nahi dou. Mendi batzuk familixiaz juteko lakoxik diz, beraz ez da arazoik edozein adinetako jentik parte hartzeko. Beste mendi batzuk ongi prestata egoti eskatzen dabe: ezagutza malli edo esperientzixi, maila fisiku, urtaru eta ekipamendu kontun eukitxekuk. Mendi bizikleta zalintzako be pentsatute da erronka hau.

Erronka honetan parte hartu nahi dabenak, 25 menditik 10 mendi aukeratu beharko dau, tontorrin argazki bat ata eta kirolagenda@gmail.com helbidea bixaldu edo facebook-eko Kirol Agenda kontu etiketa. Mezun komenigarrixe ixango zan nortzuk altza daben ipintzi. Baitxe be eskertuko geunke mendi horren baloraziñoi txiki bat eitxi, hau de: ibilitako bidi zein ixan dan edo zein alderditxik altza dan esati, zelako zailtasunakin billatu dan, eta baloraziñoi pertsonala mendixan ingurun. Holaik, ondarrutarrei, mendi horren buruzko informaziño elkarbanatuko zan.

Beraz, animatzen zatxuau erronka honetan parte hartu eta erronki aurrea erutea.