Aurten be Aurrera futbol taldik Udako Kanpuse antolatu dau, 2012 eta 2018 urtin artin jaxotakuntzako. Ixena emoteko azken egune, maiatzan 26xe ixango da. Azpiko kartelin dakazue informaziñoi gexa.
Kultura Jaia antolatu dau Zaldupe eskolik ongo baixakurako. Arratsaldeko 4etatik illuntzearte, munduko kultura desberdinetan murgiltzeko aukeri eongo da eskolako atarixan. Behian dakazue egitarau osu, hurreatu zeube beste herrixetako doiñuk ezautzea!
Unanue Udal Musika Eskolik eta Barakaldoko Udalan musika kontserbatoxo profesionaleko orkestrak kontzertu eskainiko dabe zapatun, 12:30xetan, Zaldupe eskolako jolastokixan.
Bixar eta etzi korrituko da XII. Lea-Artibaiko Rallyxe. Gogoratu hori dala ta Kostaldeko bidi itxitxe eongo dala zapatun goxeko 8retatik arratsaldeko 3reta. Partaidin artin EDU GARTZIA-SALAZAR herrittarra eongo da, beraz badakixue ikuskizune gozatzea ikustea bazuze anima EDU!
Honek diz astebukaera honetan AURRERA K.E. talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA TRA KA TRA!
MIKELTXOk Manttalingo alaba poema liburu barrixe ata dau eta dagoeneko salgai da liburudendetan.
“Gaur udatiarrek autokarabanak aparkatzen dituzten toki berean, lehen Saturrarango kartzela zegoen. Gaur haurrak jostatxen diren toki berean, lehen haurrak amengandik banandu eta erregimenarekin bat egiten zuten familia dirudunei eskaintzen zieten. 4.000tik gora emakume gatibu egon ziren Saturrarango kartzelan “extremadamente rebeldes y peligrosas”, ia 200 hil ziren.Hori guztia biltzen du Manttalingo alaba poema liburuak (Ernestina de Campourcin XXXIII saria, Pamiela); oroitza eta aitortza, minak eta esperantzak. Besarkada estua “emakume errebelde eta arriskutsu” izan zirenei eta zaretenoi.Oroitzen dugun hori gara!”