Kirmen Uribek bere nobela barrixan AURRERAPENA eingo dau Ondarroako Literatur Amuak jaialdixan.
Eleberrixan aurkezpen ofiziala Bilbon ixango bada be azarun erdialdin, Kirmen Uribek beran jaioterrixan eman nahi dau beran azkan lanan aurrerapentxu bat. Ondarroako Literatur Amuak jaialdixan barrun ixango da azarun 1in Kofradi Zaharrin. Holaik adierazi dau Susa argitaletxik bere web orrixan.Elkarrekin esnatzeko ordua da Uriberen nobela berria. Arnas luzeko lana, egiazko familia baten bizipenak jasoz gure herriaren historia garaikidea kontatzen duena: gure amets eta ezintasunen kronika. Hona hamen lan barrixan sinopsi txiki bat:Karmele Urresti erizainaren familiari ondasun denak kendu dizkiote frankistek 36ko Gerran eta kanporatu egin dituzte Ondarroatik. Erbestean, Eresoinka taldeko kide delarik, bere senarra ezagutuko du, Txomin Letamendi, Bilboko Orkestra Sinfonikoko musikaria. Europan zehar ibili ondoren, Venezuelara ihes egingo dute elkarrekin baina Agirre Lehendakariaren agindu batek ekarriko ditu bueltan. Zerbitzu sekretuetan sartu eta II Mundu Gerran faxisten aurka borrokatzea.Ondo ezautzen douen familixa ondarrutar baten bixipenak eta realidadi, nobela bihurtute Kirmenen eskutik.
Kulturi eta kirolak
AURRERA K.E. taldin asteburu honetako partiduk

Eta azpikuk asteburu honetan Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dizen partiduk. Neurketa guztik zapatun jokatuko diz, eta domekan ez da eongo partidoik.

LITERATUR AMUAK, Ondarruko Literatur jaialdixe
Urrixak 27-28-29-30-31 eta azarun 1tin eingo dizen ekimen desberdiñak. Murgildu, Entzun, Ikusi, Bixi, Gozatu.


Urrixak 28 (baixaku), RABONES + METALMANIA Beikozinin
URRIXAK 28 Baixakun Gabeko 23:00etan
RABONES + METALMANIA ( THE RAMONES + METALLICA taldin tributo taldik)
Gau ederra bixiko dou baixakun talde honen eskutik, Metalmaniakuk on dala 2 urte BEIKOZINIn eon zin kontzertu arrakastatsu eta indartsuaz, ongo honetan Rabonesen konpainiaz ez galtzeko moduko kartel borobille geatzen da.
Urriak 28 (baixaku), Testurak- Bertso saiu ETXELILAn
Gaxe Hainbat idazle eta sortzailen testuk hartuko diz ahotan eta bertsutan; berdintasunaren bidin aurrea eiteko indarrak, proiektuk, borrokak eta ideak bultzatzeko espazio propioetatik plazarako bidin bertsuk kantatuz eitxen ari diren bertsolari eta gai-emaile talde anitzek hartuko dabe parte, testutik testura, zabaletik estura eta eskutik eskura jarri nahixan sormenaren freskura.
Emakumin Etxin Sarin antolatutako proiektu komune: Bertso saiuk. Emakume Etxe ezberdinetatik ibiliko diz eta gurin, Etxelilan, eingo dabe geldialdixe.
Bertsolaixak: Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Eli Pagola Gai-jartzailea: Maite Berriozabal
Ordutegixe: 19:00etan Leku: Etxelilan
Antolatzaili: Emakume Etxeen Sarea- Ondarroako Udal Berdintasun Kontseilua
Urrixak 26 (eguaztena) BIKUSTIK taldi ARRIGORRI ostatun

Galizierazko poesixa emanaldixe Ondarrun zapatun (urrixak 29)
Datorren zapatun (urriak 29) galizierazko poesixa emanaldi bat egongo da Ondarruko Musika Eskolan. Galiziko lau poeta etorriko diz eta bakotxak beran hiru-lau poema irakurrikotxuz. Emanaldixe euskeraz jarraitzeko aukeri be egongo da.
Galizaleak elkartik antolatu dau emanaldixe. Galizaleak gaur egungo Galiziko errealidadi (kulturala, artistiku, politiku…) Euskal Herrixan erakusteko helburu dakarren elkarte bat da.
Literatur Amuak jaialdixan barrun da sartute hau emanaldixau baine kartel berezi bat ata da. Poeta galleguk ezezaunak ixanda, ekitaldixai propaganda gehitxua etxi pentsa da eta.

KARENKAk eta AURRERA mendi taldik antolatutako martxako irudixak
Zapatu goxin ein zan ibilbide inklusiboko irudixak erakustetzuau. Anbiente eta eguraldi onak lagundurik 275 lagunek einben martxi.






Bixar Kultura Batzordi.

KRESALA KULTUR ELKARTIn 50 urtik ospatzeko egitarau
Kultur talde gitxi eongo diz 50 urte betetea allaten dizenak. Belaunaldixak pasa diz bertatik, dantzaxak , txistulaxak, musikeruk, margolaxak…ba hori dana gogoratzeko eta ospatzeko hainbat ekimen antolatu dotxuez azarun lelengoko hamabostaldirako: Erakusketi, hitzaldixe, Liburu eta Dvdn aurkezpena, dantzak, bertsuk, ipuin kontalaxak,…KRESALA KULTUR ELKARTEko arlo desberdiñetan parte hartu ixan bazu ezin zeinke galdu eingo dizen ekintzak. Anima!!!

Kirmen Uribek bere nobela barrixan AURRERAPENA eingo dau Ondarroako Literatur Amuak jaialdixan.