Datorren astelehenin Martxoak 27 beste hitzaldi interesgarri bat entzuteko aukeri eukiko dou Zientziaren Giltzak Elkartik antolatutaku. MARTA MACHO STADLER Matematikalaxak berba eingo dau bertan eta gaxe oso interesgarrixe ereisten gazku. Gu hurreatuko gaz.
Kulturi eta kirolak
Martxoak 25 (zapatu) kontzertu Portuko Ranpan NEIGHBOR

JAIZKIBEL KONPAINIn 20 urte Erakusketi+bisita gidatu eta zine forume
Gaxe : Jaizkibel konpainin 20 urtiai errepaso egiten dotzen argazki erakusketi eongo da Etxelilan ikusgai gaurtik hilan azkenearte. Eta Martxoan 23an, bisita gidatu eta Alardearen seme-alabak ixeneko zine forume burutzeko aukeri eongo da Jaizkibel konpaniako ordezkarixan aldetik. Hizlarixak: Jaizkibel konpainiko ordezkari bi, martxoak 23an arratsaldeko 18:00 ETXELILAn.

11
Martxoak 24 (baixaku) kontzertu Beikozinin : GATZ+NEVADAH+DJ JUDAS

Martxoak 24 (baixaku) ELKARTASUNEZKO 4. Bertso saiu
Asteroko enkarteladin ostin DANAK ETXEA 4. bertso saiu entzuteko aukeri eukikou baixakun illuntzeko 08:15tatik aurrea Kofradi Barrixin (portun). Berta juteko sarrerak aurretixaz hartu leike KULIXKAn eta ANAITAn 5euron trukin. AGIN LABURU, ANE LABAKA, MIREN ARTETXE eta XABAT GALLETEBEITIA ixango diz kantako daben bertsolaxak ta ESTI ALBERDIk zuzendukotxuz.

2017ko TKE-ACT Ligako egutegixe
Ondarroako kirolaren leihoan blogetik hartu dou albisti.
Uztailak 1n hasiko da martxan aurtengo ligi Bilbon eta Portugaleten amatxuko da irailaren 17xan.Etxeko estropadi abuztun 13an ixango da.
Ziur asko ixango gazela aurtenbe Antiguako Ama trainerun atzetik ibilliko gazenak.
Ia beste albiste bat be laster konfirmaten dan: EMAKUMEZKUN TRAINERU be udan uretan eongo dala.
Zorte on danoi!!
RU RU RU…ONDARRU!!

AURRERA K.E. partiduk astebururako

Gaur illuntzin OLATZ SALVADORen kontzertu ETXELILAn
Olatz Salvador musikari bakarlaxe zuzenin entzuteko aukeri dakazue arratsaldeko 8:30etan Etxelilan, hamen dakazue artisti eta beran musiki ezautzeko aukeri https://olatzsalvador.bandcamp.com/

Martxoak 24, KAMARA eta ORKESTRA kontzertu Kofradi zaharrin UNANUE musika eskolik antolatute

Martxoak 19 (domeki) ZURIÑE RODRIGUEZ eta OIHANA ETXEBARRIETA idazlik ARRIGORRI ostatun
Gero eta entzule gexa dakarren ORRIGORRI literatur ekimenak ekarrikotxu ongo domekan ARRIGORRIre bi emakume honek. Borroka armatu eta Kartzeli gaxatxik berba eingo dabe.Irakurti gustaten bagatzu eta solasaldixan parte hartu nahi badozu ezin zeinke aukera hau galdu. Domekan goxeko 11:ootan han ikusiko gaz.
