Ondarru Igeri Taldik 2024/2025 denboraldixai begire billerak egingo dotxu irailin, beheko kartelin agertzen dizen egun eta ordutan, Kofradia Zaharrin.

Ondarru Igeri Taldik 2024/2025 denboraldixai begire billerak egingo dotxu irailin, beheko kartelin agertzen dizen egun eta ordutan, Kofradia Zaharrin.

Azpiko aldin ikusiko dozuenak diz AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

*Ohorezko Mailako taldik eguaztenin jokatuko dau etxeko hurrengo lagunarteku, 19:00etan, Amaikak Bat taldin aurka.
A zelako albisti hartu douen astin, GORKA URBIZU eukikou Irailak 21in (zapatu) Portuko Ranpan. Kontzertuko sarrerak nahi dotxunak euki, Irailak 18xan (eguaztena) arratsaldeko 7retatik aurrea Portuko Ranpan bertan ahalko dau eskuratu 15 euron trukin (lagun bakotxak sarrera bi gehixenez ahalko dau lortu).

Zabaldu dabe ikasturte barriko matrikulaziñoi Unanue udal musika eskolan. Irailak 2txik Azarun 15 bittartin zabalik egongo da epi ixenak emoteko. Musiki matxe badozue atik iratxe topakozue bertan eta edozer galdera edo dudaren bat argitzeko be prest eukikozuez bertan.

Honek diz baixako arratsaldin eta zapatu goxin Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERA K.E. talde desbardiñak jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

Datorren Eguenin (A-29) atletismo erakustaldixe eskainiko dau Ondarroako Atletismo Taldik Arrigorri hondartzan. Herriko hainbat atleta ikusteko aukeri be eongo da. Umik be aukeri eukiko dabe froga desberdiñetan parte hartzeko. Hurreatu berta!

Kurtso hasieri emongotze ongo asteburun (Abuztuak 24) AURRERA K.E futbol taldik zapatu goxin aurredenboraldiko lehen partiduk jokatuko dotxuelako Jubenilak eta Kadetik, bixak Zaldupe udal futbol zelaxan. Hurreatu Zaldupea herriko gaztik animatea!


Sare sozialetatik jaso douen albisti de hau.
Ondarroa Dantz Point by BBK ezberdinen lehen geltokixe ixango da, baixako honetan hasiko dana, eta lurralde honetan garatuko douena, irrikitan gaz!
Lehenengo geldialdi honetan Celeraka, Koldo Loira eta Garai eongo diz kontroletan, zehazki, Musika Plazan. Artistei buruzko informazio guztia gure webguneko agendan.
Musika Plazak alde zaharraren eta itsasadarretik itsasorako irteeraren panoramika eskainiko dau, Bizkaiko lehen Puntu honen eszenatoki gisa balioko duena.
Doako ekitaldixe eta ostalaritza barra eongo da.
Abuztuan 14an, eguaztena, urteroko Andra Mari futbol sarixe jokatuko da Zaldupen, AURRERA K.E.- MUTRIKU F.T taldin artin arratsaldeko 18:00etan. Sarreri debalde ixango da eta 5:30xetatik aurrea AURRERA K.E. bazkide txartelak banatuko diz bertan. Aupa AURRERA tra ka tra!

Abuztuak 3 (zapatu) goxeko 11:00etatik aurrea frontoia, Udako Master Laboral Kutxa eskupilota torneu Ondarrun, Emakume kirolaxak plazak hartzen jarraitzi eta eskupilota partiduk herriratzi, horrek diz partida hauek Ondarrure ekartzin helburuk.
