Kartzeletatik / Deserrittik
Audientzixa Nazionalak DEBEKATU ein dotxuz gaurko ekitaldi guztik
Gaur goxin alla da aginddu Madrideko Audientzia Nazionaletik eta alkatiai basea juteko deixe eitse Ertzain etxetik. Bertan, kuarteleko nausixak esatza zelan ordeni emon daben gaurko antolatute euazen ekitaldi guztik bertan behera gelditzeko, onea edo txarrea (hau da, egurre emoteko prest euazela).
Horren aurrin, antolatzailik manifako deixe bertan behera laga dabe, bazkatxan be mikrofonik ez erabiltzeko ta inungo kartelik ez atateko erabakixe hartu dabe. Hori bai, egun guztin zaintzapin egongo gazela jakin arazi dozku gure zaintzaillik. Ondarruko aurtengo jaxetako ertzainan lelu hau ixango eidela esazku URKI-JO, MATXE ZATTUAU!!
EL PAISek argitatatu daben artikulun arabera, pikoluk TURRUNE irakurten dabela baieztatu dou:
Urtza atxilotzeko aginddoik ez euken, baine…
Urtzan atxiloketin ingurun informazinoi gexa gaz jasoten. Hauxe da Beltran de Heredia Barne Sailburuk EH Bilduai erantzun dotzana, galdetueran ia Urtza atxilotzeko agindu baeuken. Onartu etxen dau ezeukela aginddu zuzenik, bañe polizixa integrala dizenez bla, bla, bla… Jenti atxilotzeko “konpromisu” hartute ei dakarre!
Hamen erantzun osu: Urtza. Erantzuna
Atzanin eskertu ein bikotsau atxilotzea etorri ixana! Eroze!!!
Elkartasune, hondartzetan!
Abuztun hasieran, 3 egun, 3 ekintza, gure preso ta iheslaxan alde
ONDARRUko HERRIRAn Elkartasun zozketi
Uztailak 27 (zapatu) Hendaxa guz!
197/2006 dotriñiai, ONDARRUk ezetz esatza gaur
Beruai aurre eindde, asko ixan ga gaur Alamedan batu gazen herrittarrak
Gaztik be aldarrikapenaz bat ein dabe
Hor dakazuez gaurko ekitaldiko argazki gexa
Dotrina hau amaitzeko kanpañin barrun, koaderno handi baten herrittarren aportaziñoik batu di, ta nahi banak, idatzi, margoztu,… ein dau bertan
Presun eta iheslaixan aldeko zozketi
Ondarruko Herrira, preso eta iheslaixan aldeko sostengu taldik, biharrin jarraitzen dau. Hilero-hilero zeozer zozketatzen dabe: batin bildotsa, hurrengun euskal produktun otzari, gero barriro bildotsa… Oraingo honetan herriko Cantabrico jatetxik oparittute, lagun birentzako AFARIA zozketatuko dabe: euro baten trukin, txartelan jabik 4 zenbaki jokatuko dau. Zozketi, hilaren 20xan, zapatun eingo da Alamedan Epaian ingurun. Zorte ON!
Asteburo antierrepresibu ONDARRUn
Zapatun Alamedan bertan, eguerdiko 13:00etan ordu laurdeneko elkarretaratzi ixango da 197/2006 dotriñi indargabetzeko eskatzen. A! Alamedan Kuadernuaz batea, Ondarruko Herrirakuk mateixala saldukou eta txosni be ipinitxe egongo da.






















