Gogoratu, gaur (baixaku) preso eta iheslaixan etxeratzin aldeko enkarteladi egongo dala 19:30etan Alde Zaharretik hasitxe.

Gogoratu, gaur (baixaku) preso eta iheslaixan etxeratzin aldeko enkarteladi egongo dala 19:30etan Alde Zaharretik hasitxe.

Gaur goxetik egon diz Alde Zaharreko kalekutzeko eskillaretan ELKARTASUN otzarin zozketako boletuk saltzen, herrixan falta dizen PRESUN sostengu ekonomiku helburu hartute. Azpixan dakazue zozketin zenbaki irabazli eta ez balitxake agertuko, ordezku. Zoixonak irabazliai!


Gogoratu gaur arratsaldeko 7 retan kofrai Zaharrin aurkeztuko dabela JOSE MARIA SAGARDUI MOJA “Gatza” preso ohiak idatzitako ZALDI BERDEA liburu. Hurreatu entzutea berak kartzelan bixitxako bizipenak!

JOSE MARI SAGARDUI MOJA “Gatza” preso ohiak idatzitako liburu aurkeztuko da herrixan. 31 urte eitxu kartzelan eta beran esperientzixi kontaten dau ZALDI BERDEA liburun. Beran ahotik entzungo dou berak bixitxaku denbora tarte horretan, martxoak 17 xan arratsaldeko 7 etan kofrai zaharrin. Hurreatu entzutea!

“Ihes egiteko leku aproposean idatzi zuen Jose Mari Sagarduik narrazio hau, kartzelan ia 31 urte zeramatzala, ordu arte saiatu gabe zuen hanka egiteko moduari helduta, betiere kaleko askatasuna eta bertako eta barruko lagunak gogoan. Hiru hamarkadan hainbat aldiz saiatu zen ihes egiten, eta haietako batean erreka jo zuen. Ez zuen erraz ahaztuko egun hura, eta une batez askatasuna usaintzeko bide eman zion saio haren berri ematea erabaki zuen, beraz, batez ere zulo ilun eta beti urrun haietan izandako sentipenak, milaka euskal herritarren sentipen direnak, harresietatik kanpo barreiatzeko asmoz. Gogoak denboran aurrera eta atzera eginez, bertatik bertara bizi izandako hainbat gertakari ezagunen eta hamaika pasadizo ezezagunen berri ematen digu narrazio gordin bezain hunkigarri honetan. Bereziena, Granadako espetxean huts egin zuen ihes saioaren zazpigarren urteurren eguna, Gatzaren alaba jaio eta Zaldi Berdea sortu zenekoa.“
Albiste honen helburu zein dan argi da, gogoratu ongo baixakun batuko gazela beste behin Alde Zaharrin arratsaldeko 7:30 tan PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladan juteko. DAN DANAK ETXEA etorri arte jo ta ke!

Gaur urtebete beteten diz Pablo Gonzalez euskal kazetarixe preso sartu bela, Poloniako Barne Segurtasuneko Agentziak Errusiarrantzat espioitza lanak etxi leporatute. Amnistia Internazionalak Poloniako fiskaltza nagusixai eskatu dotza Gonzalez epaiketi egin arte libre lagateko.
Atxiloketa luze hau salatzeko, RADIXU irratixak kanpaña bat hasi dau herrixan PABLOn askatasune eskatzeko, beheko irudixetan ikusiko dozuen latxeik. TURRUNAK be bat etxen dau kanpaña horreaz. PABLO GONZALEZ ASKATU!



Martxi hartu arte jarraitxuko dou Turrunin gogoratzen enkarteladetako hitzorduk. Gaur batuko gaz osteabe arratsaldeko 7:30 tan Alde Zaharrin enkarteladan juteko Alameda arte. DANAK ETXIN ikusi arte kalea urteten jarraitxukou!

Anartz Aranbarri Etxaniz iheslari politiko ondarrutarra etxin da! Etxeratek esan dabenez, astelehenin aia zan Venezuelatik Madridea eta Auzitegi Nazionaletik pasa ostin libre laga ben epaiketin zain. Astin behin jun biko da epaitegire sinatzea.
Poz handiz hartzen dou Anartzen sorterrirako itzuleri! Etxeraten datun arabera, 5 deportatu eta 18 iheslari politiko daz Euskal Herriratu baik.
Hurrengo pausu falta dizen danak etxea ekarti! Horretan jarraitxuko dou…
Hamabostero etxen douen enkarteladi eukikou gaur, illuntzeko 7:30 xetan batuko gaz Alde Zaharrin eta ikurrin eta preso ta iheslaxan argazki atzin jungo gaz Alameda arte. DANAK ETXIN ikusi arte, jo ta ke! Bertan ikusiko gaz!


Aurrera idatzi gendun latxeik, ongo baixakun batuko gaz osteabe PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladan. Illuntzeko 7:30 tan urtengo dau Alde zaharretik enkarteladik eta Alamedan amaitxuko dau. Urtitan baixakutan astero batu ixan gaz (egoera txarrenetan be bai) eta hamendik aurrea 15 ero eingou betiko ibilbidi. Gerua ta hurria dakauz, hurrengo helburu DANAK ETXIN!