PABLO GONZALEZ kazetarixak urtebete bete dau kartzelan!

Gaur urtebete beteten diz Pablo Gonzalez euskal kazetarixe preso sartu bela, Poloniako Barne Segurtasuneko Agentziak Errusiarrantzat espioitza lanak etxi leporatute. Amnistia Internazionalak Poloniako fiskaltza nagusixai eskatu dotza Gonzalez epaiketi egin arte libre lagateko.

Atxiloketa luze hau salatzeko, RADIXU irratixak kanpaña bat hasi dau herrixan PABLOn askatasune eskatzeko, beheko irudixetan ikusiko dozuen latxeik. TURRUNAK be bat etxen dau kanpaña horreaz. PABLO GONZALEZ ASKATU!

Anartz Aranbarri Etxaniz sorterrire bueltatu de!

Anartz Aranbarri Etxaniz iheslari politiko ondarrutarra etxin da! Etxeratek esan dabenez, astelehenin aia zan Venezuelatik Madridea eta Auzitegi Nazionaletik pasa ostin libre laga ben epaiketin zain. Astin behin jun biko da epaitegire sinatzea.

Poz handiz hartzen dou Anartzen sorterrirako itzuleri! Etxeraten datun arabera, 5 deportatu eta 18 iheslari politiko daz Euskal Herriratu baik.

Hurrengo pausu falta dizen danak etxea ekarti! Horretan jarraitxuko dou…

Ongo baixakun EZ da eongo PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladaik!

Albiste hau gexen bat despistata egon leiken herrittarrantzako da. Aurreko astin zabaldu ben barri hau, hamendik aurrea egoera barrixan aurrin (PRESO gexenak Euskal Herriko kartzeleta hurreatu dotxuez) ta hori dala ta, mobilizaziñoik egokitxu eingo diz herrixan, hau de, bi astetik behin eingo diz baixakutako enkarteladak. Antolatzalletako batek gogoratuzkun 34 urtin baixakero baixakero ein ixan dizela enkarteladak helburu bateaz, egunen baten gexa ez giñala batuko helburu lortu ezkero, PRESO TA IHESLAI GUZTIK ETXIN ikusten gendunin. Bide erdixe eindou, amaieri hurria dakau, datorren baixakun enkartelada osteabe, jo ta ke lortu arte!

Gaur, baixakutako enkarteladakin hasiko gaz osteabe!

Gabonetako jaxan ostin, gaur hasten gaz osteabe baixakutako enkarteladakin. Neguko ordutegixan barrun gaur Alde Zaharrin batuko gaz illuntzeko 7:30 tan ta Alameda arte jungo gaz Ikurriñan eta herriko PRESO ta IHESLAXAN kartelan atzetik.

Nahiz eta atseden egunak euki douen gabonetan, ez gaz geldik egon eta falta dizenan aldeko ekimenetan parte hartu dou. Olentzeron ongi etorrixin gogoratu genduzen…

eta urtero Bilbon etxen dan manifan be Ondarrutar mordu ikusi gendun.

Bañe aurrea ein bihir dou eta horretako kalin jarraitxu birdou. Gaur enkartelada! PRESO ta IHESLAI GUZTIK ETXIN IKUSI ARTE!