Mamarru Ondarru bidin euala, beraz gogoratu zan herriko mendigoizale talde bat eta hauxe argazkixau Hiru Erregeen Mahaiatik bixaldu dozku. Ikusten dozuen lez lelengo edurtik botatxu han ingurun. Neguaz batea barri onak hasi gazku allaten. Ia edur urte ederra dakauen, ondo hartuko dou eta.
Kartzeletatik / Deserrittik
Euskal presun aldeko zozketi ONDARRUn
Urtero lez eta sasoi honetan hasi ta gabonak bittartin, euskal preso eta iheslaxan aldeko zozketako billetik saltzen hasten diz hainbat boluntaxo. Hortaz gain, herriko taberna ta dendetan be ikusiko dozuez. Euro baten trukin, telebista eta musika kate bat lortu ahal dozue. Ataten dan diruaz preso ta iheslaxan gastuai (abokatuk ordaindu, bixitxeta juteko bidaiak ordaindu, egunkarixan harpidetzak ordaindu…) aurrea etxi dauke helburu. Zozketi abendun 31n eingo da eta zenbaki irabazli TURRUNIN be agertuko da.
ASIER “Indixu” kartzelaz aldatu dabe
Kemenen barri
Zapatuan izan zuten bisita Alaik eta amak. Soto del Realen izan ziren eguerdiko bisitan eta Kemen oso ondo eta animoso aurkitu zuten.
40 minutuak oso labur joan zaizkie eta hasierako kontu “teknikoei” buruz (zerrendak, arropak, falta zaizkion gauzak..) hitz egiteko erabili dituzte.. Han agertu omen da Kemen paper eta boligrafoz!! Idazle hauek.. zer egingo diogu ba!! 😉
Bidaia ona izan zuela. Iberiako abioi normal baten etorri zen espainiako bi poliziak zainduta. Hainbeste denbora hegazkinez ibili gabe, gozatu egin omen zuen eta bi orduz ahaztu ere bai nora zeramaten. Aireportuan bertan nabaritu omen zen inglaterrako eta espainiako polizien arteko “maila”… batez ere Barajaseko komisaldegian hatz-markak ere paperean tintaz ezin hartuta ibili zirenean.
Irakurtzen jarraitu
Irakurtzen jarraitu
Azaroak 16 (zapatu) HERRI BAZKAXE Txokun, KIRRUn kuadrillik antolatute
Azarun 6xan Kirru Otxoantezanan egune pasa ra. Beran kuadrilakuk bazkaxe antolatu dabe (danoi zabalik) beraz akorda eta txikitxazko kontuk konta eta abestixak kantateko: Bazkaxe, hillan 16xan, zapatun, 14:30xetan ixango ra, Txokun.
Menu: Entsalada mixti, marmitxaku, pastelak, kafi te patxarana. Txartelak 15 eurotan saltzen daz Zurrumurrun, Anaitasunan eta Apallun.
Zoixonak Kirru!











