Ez ahaztu, gaur PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladi egongo dala!

Euskal Herriko herri askotan (hilleko azkan baixaku) urtengou gaur PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladetan. Guk, illuntzeko 8 retan Alde Zaharretik urten eta Itsasaurreko plazan amatxukou ibilbidi. DANAK ETXIN ikusi arte jo ta ke!

Ta herrixan kalea urteten douen latxeik, kanpoa juten gazenin be ahal douen neurrixan PRESO ta IHESLAXAN aldeko aldarrikapenak geuaz daruau. Beatu ze irudi ederra bixaldu doskun astin BENIDORM aldetik. Ondarrutarrak, Bermiotarrak, Arrasateko jenti… ETXIN NAHI DOUZELA IKUSI eskatzen eta SALBUESPENEKO EGOERIAI STOP! esaten. Gora gu ta gutarrak!

Aitzol Etxaburu Artetxe Martutenea lekualdatu dabe

Aitzol Etxaburu Artetxe Ondarrutar preso politiku gaur ekarri dabe Lannemezango (Frantzia) kartzelatik, Martuteneko (Euskal Herrixe) espetxea.

Aitzolek, zigorra beteti amaitzeko aldaketi eskatu ban. Gaur goxeko 8:30 bueltan ata dabe Lannemezanetik.

Egun dispertsiñoi amaitxute, zuzenin, polezixa españolak Martutenea ekarri dau. Trasladu ondo ein dabela esatsa etxekuai, jarrera zuzena euki dabela polezixak.

Martutenen, Asierreaz batu de, horrenbeste urte ta gero alkarreaz batzin zer konta eukiko da, bibitxa…

EHratzik lortu douz, eta on, inoiz baino gehixa borrokatzen jarraitxu bir dou danak etxin eukitxeko.

Danak etxea!

Gaur be, PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladi engou!

Nahiz eta ez toka, gaur illuntzin PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladi burutuko dou. Ondarrun hartu gendun erabakixe aste bitxik behin eingo gendule enkarteladi, bañe ongo asti hilleko azkan baixaku ixanik eta Hego Euskal Herriko pillo bat herrixetan etxen dan lez, geuk be kalea urtengou. Beste aldaketi ordutegixana ixango da, hamendik aurrea Illuntzeko 8 retan urtengo dau Alde Zaharretik. DANAK ETXIN ikusi arte, gu kalin!

Martxoak 17 (baixaku) ZALDI BERDEA liburun aurkezpena Kofrai Zaharrin!

JOSE MARI SAGARDUI MOJA “Gatza” preso ohiak idatzitako liburu aurkeztuko da herrixan. 31 urte eitxu kartzelan eta beran esperientzixi kontaten dau ZALDI BERDEA liburun. Beran ahotik entzungo dou berak bixitxaku denbora tarte horretan, martxoak 17 xan arratsaldeko 7 etan kofrai zaharrin. Hurreatu entzutea!

Ihes egiteko leku aproposean idatzi zuen Jose Mari Sagarduik narrazio hau, kartzelan ia 31 urte zeramatzala, ordu arte saiatu gabe zuen hanka egiteko moduari helduta, betiere kaleko askatasuna eta bertako eta barruko lagunak gogoan. Hiru hamarkadan hainbat aldiz saiatu zen ihes egiten, eta haietako batean erreka jo zuen. Ez zuen erraz ahaztuko egun hura, eta une batez askatasuna usaintzeko bide eman zion saio haren berri ematea erabaki zuen, beraz, batez ere zulo ilun eta beti urrun haietan izandako sentipenak, milaka euskal herritarren sentipen direnak, harresietatik kanpo barreiatzeko asmoz. Gogoak denboran aurrera eta atzera eginez, bertatik bertara bizi izandako hainbat gertakari ezagunen eta hamaika pasadizo ezezagunen berri ematen digu narrazio gordin bezain hunkigarri honetan. Bereziena, Granadako espetxean huts egin zuen ihes saioaren zazpigarren urteurren eguna, Gatzaren alaba jaio eta Zaldi Berdea sortu zenekoa.

PABLO GONZALEZ kazetarixak urtebete bete dau kartzelan!

Gaur urtebete beteten diz Pablo Gonzalez euskal kazetarixe preso sartu bela, Poloniako Barne Segurtasuneko Agentziak Errusiarrantzat espioitza lanak etxi leporatute. Amnistia Internazionalak Poloniako fiskaltza nagusixai eskatu dotza Gonzalez epaiketi egin arte libre lagateko.

Atxiloketa luze hau salatzeko, RADIXU irratixak kanpaña bat hasi dau herrixan PABLOn askatasune eskatzeko, beheko irudixetan ikusiko dozuen latxeik. TURRUNAK be bat etxen dau kanpaña horreaz. PABLO GONZALEZ ASKATU!