ELKARTASUNEko bazkaiko txartelak salgai daz!

Urti jun ta urti etorri Abuztuak 14 an Plazagañin ospatu ixan douen ELKARTASUNEko bazkaxe eingou aurten be. Gure artin falta dizenak ETXIN IKUSI ARTE! bapo bapo jan edanin ospatukou euran hutsuni. Bazkaiko tiketak ANAITASUNA eta ALAIN tabernetan eskuratu ahal ixango dozue 25 euron trukin. Bazkaxe eguerdiko 2:30 xetan hasiko da (gutxi gorabera), marmitxaku, entsaladi, atun erri eta melokoti postre lez ixango da menu ta bazkaxe girotzeko bertsolaxak (JON MAIA ta HAIZEA TELLERIA).

Gaur, PRESO ta IHESLAXAN etxeratzin aldeko enkarteladi eongo da!

Beste behin be gaur illuntzeko 8 retan urtengo dau PRESO ta IHESLAXAN etxeratzin aldeko enkarteladik Alde Zaharretik. Horretaz gain, gaur arratsaldeko 7 retan ELKARTASUNEzko mahaixe ipiniko dabe Kofrai Zaharreko ate parin, bertan Jantzixak eongo diz salgai (kamisetak et pañueluk) laguntza ekonomiku be sostengatzeko era bat dalako. Hurreatu eta erosi udako kamiseti eta pañuelo.

Ekainak 21 (eguaztena) solasaldixe Kofrai Zaharrin, EUSKAL PRESO eta IHESLAXAn etxeratzin prozesun ingurun!

Datorren eguaztenin (Ekainak 21) solasaldixe eukikou Kofrai Zaharreko 2. solairun arratsaldeko 6:30 tan, EUSKAL PRESO eta IHESLAXAN etxeratzin ingurun. TXEMA MATANZAS GOROSTIZAGA abogauk eta BEGO ATXA AZURMENDI Sare herritarreko kidik emongozku PRESUn gaur egungo egoerin barri. Hamendik aurreako bidi zelan ixango dan jakinmiñe badakazu, agertu hitzaldire.