
Eztou sarritxan propagandaik etxen, bañe liburu honek merezi dauela erosti iristen gasku. Bertan, euskal herritxar askoren kontuk aipatzen dabe, bañe danak dauke lotura bat, danak egon diz edo kartzelan edo erbestin. 960 orri dauke liburuk, 473 parte hartzaile, 426 askatasun gabetu, 47 artistan lanak…
DURANGOko azokan saltzen eongo da edo bestelan: ametsenliburua.infon informaziñoi gexa emongotzue.
Hamen behian erakusten dotzuau agertzen dizen ondarrutar batzun (gexaua daz) orrixak.

Kartzeletatik / Deserrittik
AMNISTIXE eskatzen ein dan manifako irudixak BILBOtik
Gogoratu, gaur arratsaldin (azaruk 28) Manifi, IBON ONDARRURE!
Bildotsan zozketako zenbaki sarituk
Kartzelik gaixotzen gatxu, IBON Ondarrure!
Asteburu honetan (Azaruk 28 eta 29) ekimen desbardiñak eingo diz herrixan, gaxoik dazen presun ingurun. Mahai inguru, hitzaldixe eta manifestaziñoi etxi pentsa da arazu kalea atateko. Ezautu nahi bazu zelako egoeran bixi dizen preso gaxuk, hurreatu entzutea zer diñuen medikuk eta preso oihak.

Eta ONDARRUn bakarrik ez, HERNANIn be IBONeaz gogoratzen dizela ta,

URTZA ONDARRUre ailla da
BOCEGUILLAStik LIBRE egunaz bat etxen
URTZA kalin dakau, ongi etorri ONDARRUre.
Urrixak 20 ta 23 bitxartin, ETXERA GUNI Bilboko plaza zirkularrin (Abando)
GAIXO DAZEN PRESUK ETXEA!
ETXERA-GUNEA BILBOKO PLAZA ZIRKULARRIN
Urrixan 20tik 23re Ibon Iparragirre, gaixotasun larri eta sendaezine dauken euskal preso politiko Ondarrutarra, datorren urrixan 20xan Bilboko epaitegixetan “falta” epaiketa bat eukiko dau, eta goxeko 10etatik 12ak arte kontzentraziñoi deitu dau “Iparra galdu barik” plataformik.
Hori dala ta Euskal Herriko kartzela batea hurreatuko dabenez, legez kalin egon beharko zala exijiteko, eta bitxartin bere herritik gertuen dan kartzelan egon beharko zala bermatzeko ekimena abiatuko dou Bilbon urriaren 20tik 23re, martitzenetik baixakure.
Ekimena Bilboko Plaza Zirkularrin eingo da 4 egunetan tzir; “Etxera-gunea” deitxuko tzauen esparrun.
Egunero goixeko 12xetatik arratsaldeko 20ak arte bertan batuko ga ahalik eta lagun gehixen gaixoik dazen presun askatasune exijiuteko.
Egun osun tzir ekimen ezberdinak eongo diz eta guztion parte hartzi beharrezku ixango da. Bereziki 12xetatik 13ak arte, eta 19xetatik 20ak arte eingo dizen kontzentraziñoitxan. Bañe egun osun tzir “Etxera-gunean” jendi egoti de helburu.
Baixakun, arratsaldeko 19:30xetan, herrialdeko manifestaziñoi jendetsuaz borobilduko dou ekimena.
ARNALDO eta beste guztik ETXEA!!! Bixar danok DONOSTIre!
Aurretixaz ikusten da bixarku manifestaziñoi handixe ixango dala, antolatzallik halan diñosku, ONDARRUtik behintzat jende askok emon dabelako ixena autobusin juteko (ondiokan denpori dakazu nahi ixanezkio jun). Hamen KATALUNYA aldetik DAVID FERNANDEZek (CUP) ein daben deixe berta juteko.




















