Ziburun be preso gaixo larrixan etxeratzin aldarrikapena!

Ondarrutar batek e-mail bat bixaldu dosku bideo ta guzti!

Pasan asteburun iparraldea egun pasa jun eta Ziburun kotxi aparkauaz batin jairen bateuala ikusi ebela. Ihautexak zin! Ziburun hasi kalejiri eta Donibane Lohitzunearte jun zin… bertako plazan ixan zan amaieri.

Hain zuzen be amaieran ein zan ekitaldiko bideu de bixaldu doskune. Bertan aldarrikapen desbardinak eitten dotsuez; Lorentxa Gimon Fagoaga angeluarran (larriki gaxoik dakarren preso) etxeratzi eskatzen dabe. Turrunetik be ozen eta argi esaten dou:

Ibon, Lorentxa… larriki gaxoik dazen presuk etxea!

Eskerrik asko Turrunero guztioi, bixaltzen dozuen barri, mateixal, iritzi… guztikatxik. Turrunea altzateko egokixe ixan leiken zeozer ikusten dozuenin bixaldu ardurabaik ; otzara@hotmail.com ! Eskertuko dotsuau!

Eta famau baza… Turruneako kazetari lanetako fitxata!  🙂

Lea-Artibai ABIAN !

Mecotik Euskal Herriruzkun Boceguillasen geatu gaz bazkaltzen. Familixako argazkixe ata dou, gaur, familixa bat osatu douelako; aurrea beide eta ilusiñoiaz abian dan familixi.

Munitxibarko ezker abertzaletik bixaldu doskuen argazkixak altza baik ezin giñan geatu, ondo baino hobeto erakusten dabelako gaurko egune, martxi zer ixan dan:  ederra, elkartasun eta konpromizoz koloreztatutako egune.

Lea-Artibaitxik jun gazen lagunon kuadrilli hamen dakazue. Hurrengun preso eta iheslaxak geuaz bueltan ekarteko gogoz eta ilusiñoiz abian.

Lea.artibaiko ekipu.jpg

Egunin zir…

meco munitxibar1

Iheslari eta preso politikuk etxea ekarteko, segi ein daigun borrokan. Danon artin lortukou!

IBON eta LARRIKI GAXOIK DAZEN PRESUK ETXEA YA!

PRESO ETA IHESLAXAK ETXEA!!!

 

Aritz etxea bidin!

Auzitegi Nazionaleko Zigor aretuk urte 2ko zigorra eskatzen eutsan Aritz Egurrola Anakabe ondarrutarrai Facebooken ETA eta erakunde armatuko kidik goratzi leporatute. Gaur ein dan epaiketan; urtebeteko kartzela zigorra emotse.

aritz egurrola

Aritz Egurrola auzipetuk leporatzen gakona aitortu dau, eta onartu ein dau Fernando Burgos fiskalan urtebeteko zigor eskaerin proposamena.

Etxea bidin da beraz!

Adierazpen askatasune aldarrikatzen dabenak di; legez kanporatutako Askatasunan irudixe perfilin ibiltxearren, borroki dela bide bakarra esatearren o presun argazkixak publikatearren herritxarrak zigortzen dabizenak.

Allarte beraz sare sozialetan idazten dozuenaz… sozixuk gaiñin dabiz-eta!

Ondo etorri Aritz!