Flashmobeako entsaxaten hasi!

Jaxetako programan ikusiko zenduen modun Sarek, dispertsiñoi salatu asmoz eta preso/iheslai eta senidin giza eskubidik aldarrikatzeko asmoz, jaxetan flashmobak eitteko deixe ein eban eta hainbat ondarrutarrek enbidu hartu eta Kuadrilla eguneako ein dabe Saren deialdixe, Ondarrutarrok be giza eskubidin alde dantzan eitteko.

Danok dantzatzeko moduku de. Hasi etxin, hondartzan, familixan, lagunartin, oporretan… dantzi ikasten.

 

Abuztun 16an, Kuadrilla egunin, 17:45in Behiko Txosna gunin danok batea guazen dantzan eittea dispertsiñoi salatu eta preso/iheslai eta senidin eskubidik aldarrikatzeko!!!

Gu jungo gaz, etorri zeuek be eta zabaldu ingurun!!!

IBON IPARRA erasotu dabe kartzelan ta guk kalin salatu dou!

Alcala-Meco-ko funtzionaxuk, Ibon erasotu ben pasan astelehenin. Astelehenin, kasualitatez ala kausalitatez, uztailan 18xe zan. Urte asko pasa diz Frankon Estatu Kolpetik gaur arte, bañe euskaldunon kontrako jarrera bardiñak eukitxen jarraitzen dabe batzuk. Erasuai erantzune emoteko, zapatun kalea urten gendun, hamen mobilizaziñoiko irudixak.

IBONen aldeko manifi 2016-07-21 1

IBONen aldeko manifi 2016-07-21 2 IBONei eitzen erasu salatzeko LEKATXOn be  kalea urten dabe.

lekeition IBONen alde 2016-07-21

Zapato Azule…

Pasa da 2016ko Zapato Azule. Batzuk ondio ajiaz segi engozue baine!

Dinamartxi herrire sartu zanin, betiko lez, ondun falta douzenak gogun! Hamen Turruneruok graba gendun momentu bat…

Kirru eta Urtza gehitxu gaskuz aurten jaire, ia holantxen danak ekarri eta holako pankarta biharrik laste ez douen eukitxen. Danon artin lortukou!

Preso eta iheslaxak etxea!!!