Irailan 17xan Antiguako Amak playoff estropadak Bermion

Gonbidapen hau bixalduzku BERMIOtik:

Bermeoko euskal presoen lagunak kartel hau bidali digute Ondarrutarren
artean zabaltzeko. Irailaren 17an, Antiguako Amak playoffa jokatuko du
Bermeoko estropadetan. Bertan jaiak direnez, txosna gunean Euskal Preso
eta Iheslarien aldeko herri bazkaria antolatu dute eta Ondarrutarrei
parte hartzeko deia luzatu nahi digute.

Bazkaria  15:00etan izango Bermeoko Lamera, txartela 18 euro izango dira
eta irailaren 14a baino arinago izena eman behar da Bermeoko Bolatokian
(herriko taberna).

irailak-17-bermion

ENEKOn ongi etorrixan irudixak

Atzo arratsaldeko 8rak aldin alla zan ENEKO ETXABURU herrire eta sarreri be berezixe einban, batelin Artibai errekatik alla zan. Alde zahar guzti jendez beteta euan eta txalo artin hartu gendun mutille.Oparixak, bertsuk, musiki… horrek danak ikusi genduzen atzo, hamen irudixak. Aurretixaz, eskerrak nahi dotzauz emon argazkixak bixaldu dozkuzen guztiai, mertzi.

ñ4

ñ9

ñ11

ñ10

ñ5

pppp

qqqqqqqq

ooooo

ooo

ii

e

uu

uuuu

ñ8

iiii

eeeeeee

yyyyy

iiiiiiii

ttttt

bbbbbbbb

wwww

wwwwwwwwwww

Ekitaldixe amatxute gero herriko leko desberdiñetatik bueltatxo bat…. emon ban!!! Ondioik LEKATXO aldin ei dabil, diñue lagunak…

qqqq

 

MONT DE MARSANeko kartzelan Borrokan!!!

Idatzi hau jaso dou Mont de Marsaneko kartzelatik:

“Mont-de Marsaneko presoak borrokaldia hasiko dugu Ibon Goieaskoetxea eta Aletxu Zobaran dispertsioaren kontra daramaten borroka babesteko eta indartzeko.Valence-eko espetxean bahiturik eta urrundurik dituzten bi kideen protestaldiarekin bat eginez,astero janari errefusa eta askotariko ekimenak burutuko ditugu, baita Valence-eko espetxeko zuzendariari eskutitzak astero bidali ere. Ibon eta Aletxuren egoera zalatzeaz gain, gure ekimenetan preso gaixo larriekiko askatasuna aldarrikatuko dugu, Etxarrin gose greban dirauten preso ohiei gure elkartasuna adieraziaz”

Gogoratu birdou kartzela horretan gure herrikide bat dala espetxeratute, XABI ARANBURU SAGARMINAGA.

xabi a[1]

Elkartasune erakusteko berai eta kidiai, idatzi helbide honeta:

XABIER ARANBURU SAGARMINAGA  6140 

Centre penitentiaire Chemin de Pemegnan BP90629
40006 Mont de Marsan Cedex
(FRANCE)

Eneko irailan 1n LIBRE!

6 urteko kartzela zigorra ososoik bete ostin, Eneko Etxaburu irailan 1in askatuko dabe Logroñoko kartzelatik. Hori dala-eta, autobuse egongo da Logroñoa juteko.

WhatsApp Image 2016-08-22 at 22.08.38.jpeg

Autobusa 5:30ean urtengo dau Zaldupeko zubitxik, 8:00an lelengoko harreri ein ahal  ixateko kartzela kanpun.

Autobusin apuntateko; Kulixka, Anaita eta Gaztedin topakozuez listak:

WhatsApp Image 2016-08-22 at 22.28.14

Eta Logroñoa ezin badozue jun… 19:30ean herrire ongi etorrixe Zubi Zaharrin. Kuenta atrasa martxan da… Eneko laster baten geuaz!

Preso eta iheslaxak etxea!

 

AITZOL GOGORZA gaxo dan presun aldeko konzentri Alamedan

Idatzi hau jaso dou:

Iparra Galdu Baik plataformik kontzentraziñoi bat burutu dau gaur Aitzol Gogorza larriki gaixo dan euskal preso politikun berehalako askatzi exijitzen.Hona hemen kontzentrin argazkixe eta Etxeratek ata daben prentsa oharra, zeinarekin IGBk plataformik bat etxen daben.
AITZOL ETXERA konzentri Alamedan 2016-08-10Eskerrik asko eta ikusi arte.

http://www.etxerat.eus/index.php/eu/albisteak/690-aitzol-gogorza-larriki-eri-den-euskal-preso-politikoa-gose-greban-espetxetik-atera-dezaten

Estropadetan be PRESUK gogun

Atzo herrixan jokatu zin estropadetan aldarrikapenak be euki ben leku, beatu uretaratu zin lagun talde batek bixaldu doskuzen argazkixak.

estropadetan be ENEKO ASKATU Ondarru 2016-08-06

estropadetan be ENEKO ASKATU Ondarru 2016-08-06 1

ENEKO ETXABURU MARKUERKIAGAn askatasune eskatzen ata zitxuzen pankartak eta honen harire esan, onezkeo askorek jakingo dozuen latxeik IRAILAK 1in (hillebete eskas) urtengo dauela kartzelatik 6 urte barrun egon eta gero. Ongi etorrirako motorrak berotzen hasi gaz.

Abuztun 7xan (domekan), ELKARTASUNE HONDARTZARAIÑO

2016ko abuztuak 7 DANOK PLAXETA 2Ahaztu gazku lelengoku noiz ein gendun, bañe urtero etxen douen ekitaldixe ixaten da. Plaxetan aldarrikatzen dou herritxik kanpo dazen kidik etxeratzeko. Alamedan batuko gaz eguerdiko 12xetan, pankarta luze bateaz eta banderolak eskutan hartute buelti eingo dou ARRIGORRI hondartza ingurun. Uretatik be hainbat txalupak aldarrikapen bardiñe eingo dabe.

Aurreko urtitako argazkixak diz behian erakustetzuauzenak.

3

2

1

4

5