MONT DE MARSANeko kartzelan Borrokan!!!

Idatzi hau jaso dou Mont de Marsaneko kartzelatik:

“Mont-de Marsaneko presoak borrokaldia hasiko dugu Ibon Goieaskoetxea eta Aletxu Zobaran dispertsioaren kontra daramaten borroka babesteko eta indartzeko.Valence-eko espetxean bahiturik eta urrundurik dituzten bi kideen protestaldiarekin bat eginez,astero janari errefusa eta askotariko ekimenak burutuko ditugu, baita Valence-eko espetxeko zuzendariari eskutitzak astero bidali ere. Ibon eta Aletxuren egoera zalatzeaz gain, gure ekimenetan preso gaixo larriekiko askatasuna aldarrikatuko dugu, Etxarrin gose greban dirauten preso ohiei gure elkartasuna adieraziaz”

Gogoratu birdou kartzela horretan gure herrikide bat dala espetxeratute, XABI ARANBURU SAGARMINAGA.

xabi a[1]

Elkartasune erakusteko berai eta kidiai, idatzi helbide honeta:

XABIER ARANBURU SAGARMINAGA  6140 

Centre penitentiaire Chemin de Pemegnan BP90629
40006 Mont de Marsan Cedex
(FRANCE)

Eneko irailan 1n LIBRE!

6 urteko kartzela zigorra ososoik bete ostin, Eneko Etxaburu irailan 1in askatuko dabe Logroñoko kartzelatik. Hori dala-eta, autobuse egongo da Logroñoa juteko.

WhatsApp Image 2016-08-22 at 22.08.38.jpeg

Autobusa 5:30ean urtengo dau Zaldupeko zubitxik, 8:00an lelengoko harreri ein ahal  ixateko kartzela kanpun.

Autobusin apuntateko; Kulixka, Anaita eta Gaztedin topakozuez listak:

WhatsApp Image 2016-08-22 at 22.28.14

Eta Logroñoa ezin badozue jun… 19:30ean herrire ongi etorrixe Zubi Zaharrin. Kuenta atrasa martxan da… Eneko laster baten geuaz!

Preso eta iheslaxak etxea!

 

AITZOL GOGORZA gaxo dan presun aldeko konzentri Alamedan

Idatzi hau jaso dou:

Iparra Galdu Baik plataformik kontzentraziñoi bat burutu dau gaur Aitzol Gogorza larriki gaixo dan euskal preso politikun berehalako askatzi exijitzen.Hona hemen kontzentrin argazkixe eta Etxeratek ata daben prentsa oharra, zeinarekin IGBk plataformik bat etxen daben.
AITZOL ETXERA konzentri Alamedan 2016-08-10Eskerrik asko eta ikusi arte.

http://www.etxerat.eus/index.php/eu/albisteak/690-aitzol-gogorza-larriki-eri-den-euskal-preso-politikoa-gose-greban-espetxetik-atera-dezaten

Estropadetan be PRESUK gogun

Atzo herrixan jokatu zin estropadetan aldarrikapenak be euki ben leku, beatu uretaratu zin lagun talde batek bixaldu doskuzen argazkixak.

estropadetan be ENEKO ASKATU Ondarru 2016-08-06

estropadetan be ENEKO ASKATU Ondarru 2016-08-06 1

ENEKO ETXABURU MARKUERKIAGAn askatasune eskatzen ata zitxuzen pankartak eta honen harire esan, onezkeo askorek jakingo dozuen latxeik IRAILAK 1in (hillebete eskas) urtengo dauela kartzelatik 6 urte barrun egon eta gero. Ongi etorrirako motorrak berotzen hasi gaz.

Abuztun 7xan (domekan), ELKARTASUNE HONDARTZARAIÑO

2016ko abuztuak 7 DANOK PLAXETA 2Ahaztu gazku lelengoku noiz ein gendun, bañe urtero etxen douen ekitaldixe ixaten da. Plaxetan aldarrikatzen dou herritxik kanpo dazen kidik etxeratzeko. Alamedan batuko gaz eguerdiko 12xetan, pankarta luze bateaz eta banderolak eskutan hartute buelti eingo dou ARRIGORRI hondartza ingurun. Uretatik be hainbat txalupak aldarrikapen bardiñe eingo dabe.

Aurreko urtitako argazkixak diz behian erakustetzuauzenak.

3

2

1

4

5

Flashmobeako entsaxaten hasi!

Jaxetako programan ikusiko zenduen modun Sarek, dispertsiñoi salatu asmoz eta preso/iheslai eta senidin giza eskubidik aldarrikatzeko asmoz, jaxetan flashmobak eitteko deixe ein eban eta hainbat ondarrutarrek enbidu hartu eta Kuadrilla eguneako ein dabe Saren deialdixe, Ondarrutarrok be giza eskubidin alde dantzan eitteko.

Danok dantzatzeko moduku de. Hasi etxin, hondartzan, familixan, lagunartin, oporretan… dantzi ikasten.

 

Abuztun 16an, Kuadrilla egunin, 17:45in Behiko Txosna gunin danok batea guazen dantzan eittea dispertsiñoi salatu eta preso/iheslai eta senidin eskubidik aldarrikatzeko!!!

Gu jungo gaz, etorri zeuek be eta zabaldu ingurun!!!

IBON IPARRA erasotu dabe kartzelan ta guk kalin salatu dou!

Alcala-Meco-ko funtzionaxuk, Ibon erasotu ben pasan astelehenin. Astelehenin, kasualitatez ala kausalitatez, uztailan 18xe zan. Urte asko pasa diz Frankon Estatu Kolpetik gaur arte, bañe euskaldunon kontrako jarrera bardiñak eukitxen jarraitzen dabe batzuk. Erasuai erantzune emoteko, zapatun kalea urten gendun, hamen mobilizaziñoiko irudixak.

IBONen aldeko manifi 2016-07-21 1

IBONen aldeko manifi 2016-07-21 2 IBONei eitzen erasu salatzeko LEKATXOn be  kalea urten dabe.

lekeition IBONen alde 2016-07-21