Frantziko punta batetik (Suitza joten) bixalduzku argazki hau mezu honeaz:
“Danak kalin eta LIBRE birdouzelako, eta ez etxetik ehundaka kilometrota murru artin preso, URTARRILLAK 14an DANOK BILBOA!!”
Gaua beti Argi ta kidik, ETXEA!

Frantziko punta batetik (Suitza joten) bixalduzku argazki hau mezu honeaz:
“Danak kalin eta LIBRE birdouzelako, eta ez etxetik ehundaka kilometrota murru artin preso, URTARRILLAK 14an DANOK BILBOA!!”
Gaua beti Argi ta kidik, ETXEA!




Ondarrutik autobusak egongo diz , 15:30ean Zaldupeko Zubitxik urtengo dabe!
APUNTATEKO: Kulixka, Anaita eta Zurrumurrun.
Turruneruok be… Salatzen dou!
Aurten be ez dosku hutsik ein. CARTAGENA aldetik jaso dou esku orrixe eta bertan urte barrixe zoixontzen gatxue. Urte asko diz bertako hainbat herrittarrek “Comite de solidaridad con Euskal Herria” taldi sortubela. Eta ondarrutar askok eskerrak emon bitzau emon dozkun laguntziatxik, euran etxitan jaten emozku, bertan lo etxeko aukeri euki dou, hara ta ona erun gatxue…kartzeleta bixitxeta jun bir ixan gazenin. Milla esker!!

Urteko lelengoko argazkixe PICASSENTgo kartzela aurretik jaso dou. NAROA, MADDI eta JAREk bixalduzku argazki politx hau..
INDIXU ta kide guztik KALEA!!!

ONDARRUko udalak “Giza Eskubidik- Konponbidi- Baki, EUSKAL PRESUK eta IHESLAXAK EUSKAL HERRIRE” lelopin eingo dan elkarretaratzeko deixe eitten dau. Gabon Zahar Egunin eguerdiko 13:00 Alamedan.

Bake epaitegixak, “Epaitegi” ixena dauke bakarrik.
Herri honetan 350 preso politiko eta beste hainbat iheslai dazen bittartin ezta eongo benetako bake bat.
Gaztiok, euskal preso eta iheslari politikun alde lerrokatu gaz. Gaur Madrid eta Parisen argi laga douen modun bixar bertan Usurbilen eingo dan agerraldixan be erakutsikou eurakin gazela. ONDARRUko gaztiok be han eongo gaz!!!
#GazteokZuekin
Gaur IBONek 43 urte beteten dotxu. Alcala de Henaresko kartzelan jarraitzen dau gaur egunin, nahiz eta gaxo larri bat dauken.Estatu espaiñoleko Juezak, euran legedixi ez dabe errespetaten eta horretxeatxik jarraitzen dau IBONek espetxin. ETXIN egon biko leuke. Zihur gaz herriko barrixak eta gorantzixak gustoa hartuko dauela beraz bost minutu badakazue idatzi, hamen beran “helbidi”:
IBON IPARRAGIRRE BURGOA:
CP MADRID II Alcala-Meco. Modulo 5. Carretera de Meco km 5 C.P. 28870 Alcalá de Henares (Madrid)


Batez be herritxik falta dizenak gogun eukiko douz aurtengo azken egunetan. Opariz beteta etorriko da aurten be OLENTZERO ta TURRUNEtik eskari bat nahiko gentzake ein berai: Aurtengo urti ixan datxile azkana PRESO ta IHESLAXAK gabonak etxetik kanpo pasaten dotxuezena.

Gaur goxin LAB sindikatuko kidik Gernikako ospitxalan aurrin eindako elkarretaratzin irudixak diz behian ikusiko dozuenak. Bertan, IBON IPARRAGIRRE BURGOA presun etxeratzi eskatu dabe.

