Dispertsiñoik eztau hartzen oporrik!

Batzuk oporreta, beste batzuk egun pasa, opor luzik,motzak…udi eskapadak etxeko sasoi ixaten da. Zoritxarrez batzuk urte guztin latxeik, beste batzuk oporretan gazen bitxartin hainbeste kilometro ein bihir ixatetxuez…eta ez eurak nahi dabelako… euran, senidik eta lagunak ikusteko espetxe politikin erruz baino!

Hau argazkixe Clairvaux eko espetxetik bixaldu doskue, bertan Aitzol Etxaburu herrikidi da bahitxute!

Argi dakau baine ehunke ero milaka kilometro ixanda be sekule ezatxuauena bakarrik laako! MATXE ZATXUAU!

Zoixonak laune!

Badaz ikusten dizen kate eta barrotik, beste batzuk baine inbisiblik diz. Badaz kontaten douzen km-k, baitte munduko globuai bueltak emon eta nun zazen jakin baik geuaz baine hain apartin zazena, ez dakiau zenbat km-a, ez dakiau ze kate eta ze barrotez inguratute…zein baldintzatan… eutsi gogor lagune! 10 urte herritxik jun bir ixan zendune; represiñoiai, torturiai eskapauaz…

2017-06-21 BOTXen eguneAspaldixan belarritxik ten ezin ixan dotsuau ein, gaur; 46 tengara Turrunetik, Ondarrutik. 46 urte bete dozuz, geuandik banatute baine beti alkarreaz, zoixonak lagune!

Zeure kamisetiaz atatako argazkixak be lortu douz… lagunak ikustik ilusiñoi eingo dotsulakun…

WhatsApp Image 2017-06-20 at 19.50.02

20160625_171738

Kresalez betetako 46 muso handi! Ilargiraino eta bueltan… maitte-maitte!

Iheslaxak etxea!

Gero arte!

 

 

UDI ati joten dakau

Bixar ekainak 21in sartzen eigaz udan diñue dakixenak. Hondartzi, ure, mendixe, itsosu, jaxak…Ikaslik kurtso amaieri be sumaten hasitxe daz, motxillak bazter baten laga ta bizikletak prestaten hasi diz. Gurasuk ostea, oporreta juteko planak etxen. Atxeta, Saturran, Arrigorri diz entzuten dizen berbak gure ingurun. Hori dana gozameneako da bañe….Atzo bertan herriko preso baten gurasukin egoti suerta gaskun, Levante aldin da semi kartzelan. Imaginatezue 40 gradu lau paet tartin? Gaba alla ta beru soñetik ezin kendu? Egosi bearran sentsaziñoi?

Gogoratu, UDAn be gure herrikidik barrun ta ihesin jarraitzen dabela, gozatu, bañe akorda DANAK ETXEA ekarri birdouzela. On danok be asti gexa eukitxen dou eta momento aproposa topa geinke idazteko be.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

ZUNBELTZ LARREA AZPIRI preso politiko Ondarrutarran egune da gaur, ZOIXONAK!!!

ZUNBELTZek 34 urte beteten dotxuz gaur. 34 urte horretatik 15 kartzelan pasa dau, NAHIKURE! Sasoire etxekun eta lagunan artin ospatzeko beran egune. TURRUNAN zenbakixak ondo badabiz, datorren urteko martxun ( 9 hillabete inguru) herrixan ikusti espero dou, beraz hau de atzanengoko bidar hamendik zoixonduko douena, EUTSI LAGUN! Beti esaten douen latxeik, barrun dazenak asko eskertzen dabe herriko barrixak, hau de beran “helbidi”:

ZUNBELTZ LARREA:
Centro Penitenciario de Castellon de la Plana. Carretera de Alcora, km. 10. 12006  Castellon de la Plana – Castellon

 

zunbeltz larrea 34 urte