Estrasburgok Espainia zigortu du,OTEGIren adierazpen askatasuna urratzeagatik

Ezker abertzaleko kideari urtebeteko kartzela zigorra jarri zion Auzitegi Gorenak, hark Espainiako erregea “torturatzaileen burua” dela esateagatik. 20.000 euroko isuna ipini dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Estatuari.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 20.000 euroko isuna jarri dio Espainiako Estatuari, hark Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidearen adierazpen askatasuna urratu zuela egotzita. Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendariak kazeta ixteko operazioan Guardia Zibilak torturatu egin zuela salatu ondoren, Otegik 2003an esan zuen Espainiako erregea “torturatzaileen burua” dela, eta Auzitegi Gorenak 2005ean urtebeteko espetxe zigorra ipini zion hari
—aurretik EAEko Auzitegi Nagusiak errugabetzat jo zuen Otegi—. Konstituzionalak ez zuen onartu zigortuaren babes helegitea.

Defentsak Europara jo zuen, eta hark 2008an onartu zuen helegitea tramiterako; Estrasburgoko auzitegiak Otegiri eman dio arrazoia orain.

Espainiako Estatuak auzibidearen hiru mila euroko kostua ere ordaindu beharko du.

Otegiren adierazpen haien ondoren egin zuen salaketa Fiskaltzak, “erregeari irain larriak” egin zizkiolakoan, eta horixe leporatu zion Gorenak ezker abertzaleko kideari.

Ezker abertzaleak azpimarratu du Espainiako Estatua zigortuz Europak bi epai atera dituela astebetean. “Berresten da estatuak ez dituela betetzen balio demokratikoak”.

2009ko urritik behin-behinean preso daukate Otegi —Logroñoko kartzelan dago orain, Espainian—, Batasuna legez kanpoko alderdia berriro osatu nahi izana egotzita. 

ZOIXONAK KANDIDO

Bihar martxoak 3, KANDIDO ZUBIKARAI BADIOLAk 56 urte handi beteko ditu. Gaur IGORREK bezala eta laister ENEKOk eta geroxeago URTZAk, martxoan ONDARRUTAR PRESO POLITIKOAK urteak betetzen dituzte.
KANDIDOk, apirilean, 22 urte kartzeleratu zutela beteko ditu, baina hori jakinaz, pozteko arrazoia ere badugu, zeren eta azkena izango dela badakigu. Urte luze hauetan guztietan, presondegi desberdinak ezagutu ditu, baina CARTAGENAkoan egin ditu gehienak. Gaur egun VILLENA (ALACANT)en dago, eta URRIAren 25ean, utziko du espetxea herriko bandan. Dispertsioaren urte luze hauetan, berarekin aurrez aurre egon garen denboran, aldaketa handirik ez diogu somatu, beti gazte eta gogor aurkitu baitugu, eta horren adierazle argazki hauek espetxe barruan ateratakoak

ONGI ETORRIA XEBER URIBEri

Pasa den zapatuan hainbat ondarrutar batu ginen Plaza Musikan, Xeber Uribe preso politiko ohiari ongietorria emateko. Musika eta dantza izan ziren ekitaldiaren ardatz nagusietakoak, Uribe bera ere Kresala taldeko dantzaria izanik. Urtebete egin du preso, behin-behineko espetxealdian. Orain auzipetuta dago, beragaz batera iaz Ertzaintzak atxilotutako beste zortzi lagunak legez

ZORIONAK IGOR

IGOR MARTIN preso politiko ondarrutarrak, martxoak 2an urteak betetzen ditu(33), hori dela ta  zera eskatzen dizuegu: hartu papera eta boligrafoa eta zorionduz aparte, konta zeure inguruko notiziren bat edo herrian gertaturiko albisteren bat. Ziur egon eskertuko dizula.

Bere gaur egungo helbidea, IGOR MARTIN NIÑO: Centro penitenciario. Madrid IV . Carretera Nacional 8 Km.28600 Navalcarnero Madrid.

AITZOL ETXABURU eta kideak borrokalditik helburuak lortuta atera dira

FLEURY-MEROGIS 2. Dibisioko Euskal preso politikoak Otsailaren 13an hasi zuten borrokalditik atera berri dira, borrokaldiak Otsailaren13tik 19ra iraun du. Borrokaldi hau eteteaaren arrazoia, beraien konsigna gehienak onartuak izan direla da, hau da beraien kontra jazarten zebilen gartzelazaina beste leku batera trasladatua izan da eta beraiek zigor-gelatik atera dituzte.  Baina bi hilabete bisitaldirik gabe geratzeko zigorra ezarri zaien senideak berdin jarraitzen dute,  hau da, zigorrak bere horretan jarraitzen du.

(Borrokaldiaren nondik norakoak AITZOLek berak bidalitako komunikatuan)

MARTXOAK 1ean, LEA-ARTIBAI ESKUALDEKO 7 GAZTERI EPAIKETA

2007ko abenduan PNV eta PSOEk Euskal Herriaren nazio eraikuntzaren aurkako hautua egina zutela eta, eta hainbat elkarlaneko paktu edo itun zituztela medio, itxialdi baketsu bat egin zen Lekeitioko Batzokian, bertan eskualde osoko hainbat eta hainbat gazte agertu zirelarik.

Ekimena aurrera eraman ahala, ertzainak bertaratu ziren beraien betiko jarrera oldarkorrarekin. Ondorioa 7 atxilotu izan zirelarik. Horietati bat Ainara Laka, Ondarrutarra.

Lau urte geroago Martxoak 1ean  honen inguruko epaiketa daukate, Bilbon. Horietatik seik, urtebeteko kartzela zigor eskakizunari egingo diote aurre “desobedientzia” delitua dela eta, baina beste batek, Borja Oregi Markiñarrak, 3 urteko kartzela zigorra dauka aurrean “Desobedientzia eta atentatua” direlarik eskatutako karguak, nahiz eta  bera izan kolpeak jaso zituena.