Abuztuaren 1ean, astelehena, Ibon Iparragirreren aldeko plataformak batzar berri bat egingo du, arratsaldeko 6retan, Guzur Etxean. Mobilizatu, berandu izan aurretik!
Kartzeletatik / Deserrittik
Ibon Iparragirre euskal preso politikoa etxean nahi dute ondarroarrek
Estatu espainol eta frantses-etako espetxe politika, mendeku politika anker baten islada dela salatu izan dugu behin eta berriz. Baina gaur pausu bat arutzago jo beharra daukagu gure salaketa honetan.
Ibon Iparragirre Burgoa Ondarroako Euskal Preso Politikoa Sevilla II-ko espetxean aurkitzen da gaur egun, pairatzen duen gaixotasun larriaren ondorioz bere osasun egoera oso latza da, bizitza eta heriotzaren arteko muga oso murritza delarik.
Baina guk, hemen, Ondarroako Ezker Abertzaletik salatu nahi duguna da, egoera larri hau espetxean bizi duen baldintza tamalgarrien ondorioz eman dela, hau da, tratamendu egoki baten faltan aurkitzen dela eta horren ondorioz bere egoera muturreraino iritsi dela.
Ulergaitza da nola ukatu diezaioketen gaixotasun terminala sufritzen duen pertsona bati, bizirauteko beharrezkoa duen tratamendua, horregatik, gure indar guztiekin salatzen dugu mendeku politika hau heriotza politika bat bilakatzea, pertsona baten deuseztatzea alegia. Eta irmoki eskatzen dugu gaur bertan, bihar berandu baita, Ibon-i kode penalaren 104.2. artikulua aplikatzea, hau da, baldintzapeko etxeratzea gaixotasun larri terminala pairatzen duten presoentzat, horrela jaso beharreko tratamendua era egoki baten hartzeko aukera izan dezan, bere biziraupena ziurtatuz.
Beraiek, bizi eskubidea errespeta dadin aldarrikatzen duten horiek berak dira heriotza geldo eta ikustezina bilatu eta opatzen dutenak, baina ez diegu utziko, Ibon etxera bizirik ekartzea lortuko dugu, eta lortu arte ez dugu pasu bakar bat ere alperriko bidean utziko.
Gure babes eta besarkadarik beroena eskaini nahi diegu Ibonen sendi eta lagunei, eta nola ez, animorik eta indarrik sendoenak Ibon-i berari.
Aupa Ibon!
Animo eta eutsi, bagatoz eta!
Gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak etxera!
Gora euskal preso eta iheslari politikoak!
Eta gogoratu hitzordu hauek:
– Uztailaren 29, 30 eta 31an, sinadura bilketa herritarren artean, Alamedan 12:00-14:00 bitartean. Sinadura hauek “instituciones penitenciarias”-eko arduradunari bidaltzeko asmoz (Mercedes Gallizo). Honekin batera postalak banatuko dira Ibon-i animoak idatzi ahal izateko. Baita ere, eragile desberdinen atxikimenduak batuko dira.
– Abuztuaren 6an eskualdeko manifestazioa 13:00etan Ondarroako Alamedatik hasita. Lema: Ibon eta Foru askatu, gaixotasun larriak dituzten presoak etxera!
Egin dezagun bidea Ondarrun be!
Ibonen lagunen batzarra, plataforma bat sortzeko
Ibon Iparragirre SOS
Ibon iparragirre preso politiko ondarrutarraren berehalako askatasuna exijitu zuen Jaiki Hadi elkarteak, Etxerat-egaz batera,Bilbon, uztailaren 15ean egindako agerraldian. Presoen arreta mediko eta psikologikoa bermatzeaz arduratzen da Jaiki Hadi elkartea, eta Ibon Iparragirreren egoera larria dela salatu zuten, neurriak hartu ezean, bizitza bera kolokan dagoela adieraziz, senideak ondoan. Ibonek, osasun arazo larria du, eta azkenaldian bere egoerak okerrera egin du.
Ibon Iparragirrek HIESA dauka, oso aurreratuta. Eguneroko gauza oinarrizkoenak be ezin ditu egin, oso nekatuta sentitzen baita. Egoera honek, psikologikoki ere sintoma larriak eragin dizkio, batez ere animoarengan. Espetxeratu aurretik, 20 urtean, gaitzari neurria hartzea lortu zuen. Espetxean, defentsak erabat jaitsi zaizkio, eta ez dizkiote beharrezkoak dituen tratamentuak eskaintzen. Ekainaren 23an medikuagaz kontsulta zeukan Ibonek, Donostiako ospitaleko barne medikuntza zerbitzuan, azterketa oso bat egiteko. Zaintzako epaitegiak trabarik jarri ez bazuen ere, ez zuten Valdemoroko espetxetik ospitalera eraman. Sevilla II du Ibonek ohiko kartzela, baina Valdemoron egon zen aste batzuetan , epaiketak medio. Uztailaren 20rako eman zioten berriro ere Donostiako ospitalean txanda, eta bigarren aldi honeta ere ez dute mugitu.
Sevilla II kartzelak bere aldetik, Ibon Iparragirreren kasuaren larritasuna ezagututa, 104.2artikulua indarrean jartzeko eskaria egin zuen duela hilabete batzuk. Artikulu horren arabera, gaixotasun larri eta terminalak dauzkaten presoek baldintzapean aske geratzeko aukera daukate. Momentuz ez dago erantzunik.
IBON IPARRAGIRRE OSASUN EGOERA OSO LARRIAN!
104.2 ARTIKULUA APLIKATU ORAIN!
IBON ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DUGU!
Ibon Iparragirre Ondarrure!
ONDARRUTARREN asteburuetako bizipenak DISPERTSIOAren eskutik
gaur baixaku, enkartelada ONDARROAko kaleetatik zehar. GATIBUAK ETXERA
ZOIXONAK LAGUNE! 40 urte handi!!!
Zoixonak lagune!!! Berandu (Juniun 21a) baiñe ez aztute!! Beti za gure bixotzin! Maitxe zaitxuau!!! Aurrera Bolie!!
Ihes egitie
ihes egitie tokeu jatzun
ez zan bueltarik.
Haixe zan ordue
gero askotan pentseu arren
haixe zan ordue.
Zure ilusioak, barruen hartunde joan ziñen
eta zeure kabuz, arduratuz.
Egin dozu bizixe
barreka sufritzen
holakoixie zaraeta grazixek!!
Egin dozu bizixe
herrixe maittatzen
holakoixie zara
eta grazixek!
Ladriluz ladrilu
bizi berri bat egin dozu
ez zara makala.
Zagozen lekuen
seilorik barik joango dan
karta hau hartu egizu.
Barruko ilusioak
zeuretzat eta zeuriontzat dira
eta zeuen kabuz
arduratuz
egingo dozue bizixe
barreka sufritzen
holakoixiek zarie eta grazixek
egingo dozue bizixe
herrixek maitatzen
holakoixiek zarie ta grazixek
Eh! eskerrak zeu zarela.
ekainaren 19an ZUNBELTZ LARREA gatibu politiko ondarrutarrak urteak betetzen ditu. ZOIXONAK ¡¡¡
ZUNBELTZ LARREA: Centro Penitenciario de Monterroxo. Carretera Vegado-Pontevedra 27568 Monterroxo Lugo Galiza
Berarekin ez garela ahazten eta laister gure artean egongo den nahiarekin, idatzi iezaiozu zure inguruko barriak kontatuz (jaiak, oporrak, kaleko gertaerak,…).Goian duzu bere helbidea, aninmatu.






















![Iheslari[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/06/iheslari1.jpg?w=636)
